Category: Mintzaldiak

Bizi!ren 5. urtebetetzea

Bizi!k bere 5. Urtemuga ospatzen du! Asteburuaren egitaraua Chargement en cours…

Elikadura, energia, ekoizpena, enpleguak… zer nolako burujabetza, krisia gainditzeko?

Hitzaldi publikoa «Elikadura, energia, ekoizpena, enpleguak… zer nolako burujabetza, krisia gainditzeko?» Joseba Azkarraga, Trantsizioan aditua eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria den soziologoarekin Larunbatan, apirilaren 26an, arratsaldeko 17 :00etan, Ainiza Monjolosen (EHLGren hitzaldien gelan): Ekonomia solidarioak nola trantsizio ekosozialak, bi iker-eremuok eraman dute Euskal Herriko Unibertsitateko soziologoa den Joseba Azkarraga burujabetzaz pentsatzera ohikoak diren bideetatik harago. Hots …

Continue reading

Bertokiratzea eztabaidan Urruñan

Eztabaida gaualdia «Cultures en transition» filmaren inguruan ondoko pertsonen parte hartzearekin Mixel Berhocoirigoin (laboraria, Euskal Herriko Laborantza Ganbara) Marion Real (Bizi!, trantsizioa lan taldea), Emmanuel Castagnet (Euskal Monetaren koordinaketako kidea) Ortzirala, apirilaren 25an, arratseko 20:30tan Urruñan (Itsas Mendi zinegelan): Guti dakigu gure janarien hornitzea zenbateraino petrolioaren menpe den. Kamioi guziak ibiltzen gelditzen balira, supermerkatuak hiruzpalau …

Continue reading

Aberri Eguna 2014

Joseba Azkarraga trantsizioan berezitua den euskal soziologoak, ausardia eta argitasun haundiarekin burujabetzaren kontzeptua berrikusten du. Aberri Egunaren aste buru honetan, baitezpada irakurtzekoa den elkarrizketa bat: www.enbata.info/articles/buru-jabetza-barnatuz-krisia-gainditu Joseba Azkarragak, ber gaiari buruz hitzaldi bat emanen du, larunbatean, apirilaren 26an, arratseko 17:00etan, Ainiza-Monjolosen, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitzan. Bilkura publiko hori antolatua da Bizi!, EHLG eta Manu Robles-Arangiz Fundazioaren …

Continue reading

Eztabaida gaualdia Urruñako Itsas Mendi zineman martxoaren 14an ortziralearekin 20:30etan

Leslie Franke eta Herdolor Lorenz-en dokumentario bat Arnasten dugun airea bezala, ura bizitzarako ezinbertzekoa da. 2010ko uztailaren 27an, ur edangarriaren eskuratzeko eskubidea Giza Eskubideen Deklarazioan sartu zuen NBEko Biltzar Orokorrak. Hala ere, ura haien etekinak gogan duten enpresa multinazionalen interes ekonomikoen menpe geratzen da. Urre urdinaren bereganatze hori herri garatugabeetan baita herri aberats industrializatuetan ere …

Continue reading

Alternatiba Baionan :
50 hitzalditik goiti, posible diren aldaketen ezagutzeko

Le programme détaillé des conférences et tables rondes d’Alternatiba enfin dévoilé :

pdf-icon_small

Continue reading

Bilkura Publiko bat «Euskal Herriko ekonomiaren trantsizio ekologikoaz»

Nazioarteko ingurumenaren eguna kari Astearte honetan, ekainaren 4an, arratseko 19etan, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan, Baiona Ttipian iraganen da bilkura ideki bat Euskal Herriko Ekonomiaren Trantsizio Ekologikoari buruz. Bizi!, elkarte ekologista, eta ELA, Hego Euskal Herrian gehiengoa duen sindikatuak nahi dituzte beren indarrak batu bereziki konplexua den galdera honen ikertzeko. Bilkura Florent Marcellesi-k (frantsesez) eta Mikel Noval-ek …

Continue reading

Neurrigabetasunaren kontrako eta neurritasun urosaren aldeko gaualdia

Apirilaren 27a larunbata 18:00etatik goiti Baionan (L’autre Cinéma) – 18:00etan : “The Land of Hope” -19:00etatik goiti : Pintxoak, taloak, erakusmahaiak – 21:00etan “Pierre Rabhi, au nom de la terre”, ondotik Bizi!-rekin eztabaida ! Gaualdiaren salneurria (2 filma) : 9€ Ohiturazko salneurria filma bakotxarentzat : 6,50€ prezio arrunta / 4,50€ prezioa kideentzat eta langabetuentzat Lekuak salgai …

Continue reading

« Gehienezko soldata baimendua» hitzaldi publikoa

Apirilaren 26an, ostiralarekin, 20:00etan, Baionako Gaztelu Berriko IUT-ko anfian (Paul Bert Plazan): Bizi eta Manu Robles Aranguiz Fundazioak antolaturik, usaiaz kanpoko mintzaldia izanen da ostiral honetan, apirilaren 26an arratseko 20:30tan Baionako fakultateko anfiteatro handian. Izan ere, eurodiputatu Berde eta Jean Luc Mélanchonen Parti de Gauche alderdiko Frantzia mailako arduradun bana entzunen baitira elgarrekin defendituz, gehienezko …

Continue reading

«Mendebaldearen bukaera, munduaren sortzea» hitzaldi publikoa

Kazetaria eta « Nola aberatsek planeta suntsitzen dute » liburuaren idazlea den Hervé Kempf-ekin Asteazkena, apirilaren 24an, arratseko 20:30tan Donibane Lohitzunen (Portuan den Xardin Erretegiko gelan) : Eta « krisiari » buruz gure buruari istorioen kondatzeaz gelditzen bagina ? Zuzenean ikus dezagun pausatzen zaukun arazoaren muina. Biosferaren mugak hunkituko dituen lehen jendarte belaunaldia gira. Krisi ekologikoa dela eta garapen ekonomikoa mugatua …

Continue reading