Category: Harrera

Zu ere, pasa zaitez Alterherritik!

Okupazio edo blokatzeen egiteko hiruzango baten eraikitzea, eskalada militante trebaketak, birtokiratzeaz eztabaida asanbladak, krisi klimatikoa eta petrolioaren gailurra, hitzaldi kinkiak, herriaren muntaketaren bukaera (komun idorrak, eguzki dutxak…) etab… aktibitateak biderkatu dira asteazken eta ostegun goiz huntan Mugerre-Elizaberrin (Baionatik 10km-rat) plantatu den Alterherrian. Ostegun goiz huntan, 64 Alterherritarrek AHT-ren kontra eta existitzen diren treinbideen modernizatzearen alde …

Continue reading

Jadanik 50 persona AlterHerriaren lehen egunan, instalazio eta muntakeketan

Hi ere hator Alterherrirat ! Argazki gehiago:[:]

Continue reading

Mugerre-Elizaberrin, 2011ko AlterHerria hasi da!

Mugerre-Elizaberrin, 2011ko AlterHerria hasi da! (Baionatik 10 kilometrotara) Aste guzia iraunen du! Zatozte denak! Oraino parte hartzen ahal aste osoan edo zonbait orenez. Informazio lagungarri guziak hemen klikatuz atxemanen dituzue: http://www.france.attac.org/articles/altervillage-2011-informations-pratiques Hitzaldi, tailer, formakuntza saio, ekintza prestaketa, ikusgarriak, etab. 2011ko AlterHerria zinez aberatsa da! Programaren xehetasunak eta parte hartzaileen ezagutzeko, klika behereko irudietan:

Alterherria uztailaren 12tik 18rat Elizaberri-Mugerren

. . . Ez zazuela huts egin Euskal Herriko edizio bakarra Izen emaiteak 2011ko Alterherriarentzat : izen emaite fitxa betetzen ahal da interneten bidez : www.france.attac.org/inscription-altervillage-edition-2011 Egitarau zehatza http://www.france.attac.org/articles/programme-altervillage-2011 Kargatzekoa : aurkezpen txostena Afitxa kargatu [kalitate apala] – [kalitate ona] Attac-ek eta Bizi !-k antolatzen duten herri alternatiboa, Alterherria denbora mugatu batean bizi kolektiboa antolatzen den …

Continue reading

Hitzaldia : Banku bat etikoa izan daitekea ?

BIZI!ren «GOAZEN DENAK TXIRRINDULAZ HIRIAN» 2011ko edizioaren arrakasta!

Baionako hirigunean, denei segurtasunean ibiltzeko parada emanen duen Txirrindulentzat egina den egiazko ibilbide sare baten sortzearen alde, 120 pertsonek TXIRRINDULIRAULTZA egin dute Argazki gehiagoren ikusteko, klika behereko 3 punduen (…) gainean: [:]

Continue reading

LARUNBATAN, 2011KO EKAINAREN 25AN – GOAZEN DENAK! Hirian Txirrindulaz!

2010an, BIZI!ren txirrindulari buruzko herritar diagnostikoa 1000 txirrindulariren erantzunei esker osatua izan da. Horri esker, eguneroko txirrindularen erabilpena mugatzen duten 50 gune berezi identifikatuak izan dira. Diagnostikoaren txostena aurkeztua izan da hainbat elkargo publikori (SMTC, Angelu, Aturri Euskal Kosta Hirigunea, 64eko Kontseilu Orokorra). Hobekuntza batzu egiaztatuak izan badira ere (Hirigunearen partez txirrindula ibilbide eskema baten …

Continue reading

Klimaren beroketa: Egoera ezin baino larriagora burubelarri!

Gure eskualdeak hunkitzen dituen sekulako idorteak zorigaitzez klimaren gaian berezitu espezialisten abisuak baieztatzen ditu: klimaren beroketaren lehen efektuak eta heien indarra gero eta ugariagoak dira. 2010an jadanik, seinale dramatikoak biderkatu ziren: bero handi, idorte eta sute erraldoi Errusian, Pakistanen uholde izugarriak (lurraldean %20 urpean, nehoiz baino maila handiagoarekin); Artikoko eta Antartikoko izotzen sekulako urtzea; oihanetako …

Continue reading

Baiona iparralde eta San Izpirituko Bizi! tokiko talde baten sortzea

San Izpiritu eta Ipar Baionan Bizi! tokiko talde bat sortzeko bilkura: ekainaren 6an, astelehenarekin – 19:00etan – 27 Alsace Lorraine etorbidean – Baiona San Izpiritu – harremanetan sartzeko 05 33 47 33 86 edo 06 31 43 50 39 (Mano/Séverine) Auzolade horietan bizi diren Bizi-ren lagun eta hurbilekoei idekia den bilkura da.

Victoire des Indignés de Bayonne ! Fête de la victoire mercredi à 19H00 à Bayonne !

Haserretuak Baionan egoiten dira! Ospa dezagun elgarrekin! 2011ko ekainaren 1a asteazkena 17:00tan: Haserretuen desfile animatua Baionan zehar, abiatzea herrixkatik. 20:00tan: Haserretuen herrixkan afaria, ekarri ogitartekoak (eztabaida, musika…) 23:00tan : Musikaren bukaera Zatoz zure oihal etxolarekin eta parte har ezazu gurekin osteguneko animazioetan! Baionako haserretuen herrixka Euskal Herria Chaho-Pelletier plaza Blog : acampadabaiona.blogspot.com Facebook : les …

Continue reading