2013ko urriaren 6an, Alternatibak, aldaketa klimatikoaren aurkako alternatiben herrixkak, 12 000 pertsona elgarretaratzen zituen Baionan. Alternatiba eguna Christiane Hessel Andereak irakurri zuen Manifestu batekin bururatzen zen, non COP21aren perspektiban, hots Parisen 2015 urte undarrean iraganen den Nazio Batuen Erakundearen Gailur Klimatiko inportantearen perspektiban, deia zabaldua zen 10, 100, 1000 Alternatiba herrixken sortzerat Europa mailan. Arrakasta honek …
Category: Harrera
Feb 13 2014
“San Valentin-en karietarat, amodioa egin, eta ez… erosketak!” Bizi!-ren ekintza
Ostegun honetan, otsailaren 13an, Bizi!-ren 4 ekintzaile taldeek Baionako hainbat iragarki tauletan “San Valentin-en karietarat, amodioa egin eta ez… erosketak!” mezuarekilako ainitz kartel sartu dituzte. Goizeko 6 orenetan, iragarki taula ezberdinetan ziren mezuak desbideratuak izan dira Iparraldeko Mugimendu Altermundialistaren ekintzarekin. Horren bidez maiteminduen egun hori merkantzia bilakatzea eta gain kontsumoaren besta bilakatzea salatu nahi zen. Bizi!ren ekintzalariek maiteminduak …
Jan 08 2014
Biarritze urpean noizko?
2009ko uztailaren 24a, Bizi-ren lehen ekintzetarik bat : aktibistak Biarritzeko Ama Birjinaren Arroka famatura igan ziren eta urpeko maska bat eta tuba bat ezarrizizkieten Ama Birjina eta Jesus haurrari. Banderolak jalgitzen ziren « Biarritze urpean noizko? ». Inguruan ziren jendeei banatua zen eskuorriak klima aldaketaren ondorioetaz deiadarra jotzen zuen eta 6 hilabete berantago iragan behar zen Copenhague-eko gailurra aipatzen zuen. Mezua ongi pasatu …
Jan 07 2014
Zuk ere parte har ezazu Bizi!-ren batukadan !
Kontra-gailur, ekintza, elgarretaratze, manifestaldiak… alaitzen eta animatzen ditugu! Rythms of resistance batukada militanteen europar sareko kide gira, erritmo eroak gustuko dituzten guzieri idekia da! Ez da beharrezkoa perkusioen menperatzea biziki ongi, erritmoa sentitzea aholkatua da hala ere 😉 Errepikak Miarritzeko gaztetxean egiten dira asteazkenetan bi astetik behin, 19:00etatik 21:00etara. Gure bideoen ikusteko (klika ezazu azpian …
Jan 01 2014
Kutsazergaren aldeko Euskal Herriko kolektiboaren deia :
Denetan eta denek, zuen maska zuriak har ! Biarritzeko autobidean egin ekintzaren ondotik, Kutsazergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboak ekimen sail berria abiatu du : Antolatzeko biziki errazak dira, denetan egin daitezke eta denek egin ditzakete. Kutsaduraren aurkako maska hartu behar da eta zuen herri edo lurraldeko estatua bati ezarri. Ekimenaren sentsuaren azapena emateko, ez ahantz …
Dec 24 2013
URTATS GAUA NON-STOP : BAIONA TIPIKO 24 ORENAK
13/12/31 : 17h – 20h : Sankara Ordu Alaia ! 00h00 : Sankara Txanpaina ! 14/01/01 : 00h30 : Patxoki Patxokiren idekitzea 10h : Sankara Tipul salda eta ostrak 17h : Agur !!!
Dec 17 2013
Abenduaren 19a Donibane Lohitzunen: Hego-Lapurdin Alternatiba bat 2014ean?
Hendaia, Senpere eta Arbonaren artean bizi baldin bazara (“Hego Lapurdi” deituriko hirigune hortan) eta hirigune hortan Alternatiba baten antolaketan parte hartu nahi baduzu heldu den urterakotz, heldu den abenduaren 19an lehen bilera bat eginen dugu tema hortaz. Eskualde hontan ezagutzeko eta egiteko hainitz dago hirigintzan, garraioetan, hurbileko laborantzan, itsasoaren egoeran etab. Hitzordua abenduaren 19an ortzegunerakin, …
Dec 16 2013
Kutsazergaren aldeko Euskal Herriko kolektiboaren deia :
Denetan eta denek, zuen maska zuriak har ! Biarritzeko autobidean egin ekintzaren ondotik, Kutsazergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboak ekimen sail berria abiatu du : Antolatzeko biziki errazak dira, denetan egin daitezke eta denek egin ditzakete. Kutsaduraren aurkako maska hartu behar da eta zuen herri edo lurraldeko estatua bati ezarri. Ekimenaren sentsuaren azapena emateko, ez ahantz banderola bat ezartzea, …
Dec 13 2013
Ekozergaren geroratzea:
Kutsadura Zergaren aldeko lehen ekintza Biarritzen
Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboak bere lehen ekintza bururatu du ostirala honetan, abenduaren 13an, eguerdi eta erditan Biarritzen. 60 militantek zintzilikatu dute «Tren gehiago! Kamioi guttiago! Kutsadura Zerga orain!» mezuarekilako banderola haundi bat Biarritzeko autobidean den ordainlekutik landako zubi batean. Manifestalariek ikurriñak eta beren mugimenduaren ikurra diren kutsaduraren aurkako maskak zeramatzaten. Ber denboran, beste …
Dec 04 2013
Hurbileko saltegien ehorzketa: Bizi!k IKEAren etorrera dela eta, lehen hil harria ezarri du
Asteazken honetan, abenduaren 4an, Baionan, Bizi! mugimendu altermundialistaren deiari jarraikiz ehun bat pertsonek parte hartu dute Baionako Cinq-Cantons plazan hurbileko saltegien ehorzketan. Ekintza hori iragan da IKEAren lehen harriaren ezartze sinbolikoa antolatua izanen delarik bihar, abenduaren 5an ostegunarekin eta bertan parte hartuko dutelarik Jean Grenet (Baionako auzapeza), Alain Iriart (Hiriburuko auzapeza), Roland Irigoyen (Mugerreko …