Bizi!-k laguntzaile andana bat xekatzen du Baionako Bestentzat (uztailaren 22a asteartetik uztailaren 28a astelehenera): Ostatuan xerbitxatzeko, garbiketa, sukaldea, afitxa kolaketa, etab… Giro ezin hobean! Aste baten buruan hasten dira bestak eta oraindik ez ditugu bete lan itzuli guziak !
Category: Harrera
Jun 27 2014
Kutsazerga: Hollande gobernamenduaren iruzur handia
Kutsazergaren ordez bidesari baten sortzea gibelatze demokratiko eta ekologiko larri bat da. Kutsazergaren geroa finkatzeko Hollande gobernamenduak plantan eman zuen legebiltzarreko ikerketa lan taldeak berak eginiko gomendioei kasu egin gabe eta garraio, hazkurrigintza eta saltegi handien nagusien lobby oldarkorrenen aintzinean amore emanez Hollande gobernamenduak ezeztatu du legebiltzar kideen gehiengo haundi batek bozkatutako lege bat. Emaitza …
Jun 24 2014
Uztail hastapenean, Bizi !-k bi gertakari garrantzitsutan parte hartuko du :
Rennes hirian, nazioarteko elkartasunaren udako unibertsitatean uztailaren 2tik 5era, CRID-ek antolaturik. Notre-Dames-des-Landes-ko elkarretaratzean, uztailaren 5 eta 6an, Bellevue-ko lurretan. Lau egunez Rennes hirian hiritar alternatibak agerian emaiteko, tailerrak, eztabaidak eta animazioak « Elkarrekin ongi bizi, posible da » lemapean antolatuak izanen dira. Planeta osoan horrelako alternatibak ugaritzen dira. Erakusten dute erasotzen gaituzten krisien aitzinean, herritarrak ez direla …
Jun 17 2014
Bizi!k greban diren tren langileekin elkartasuna adierzten du
Greban dauden tren langileek komunikabideetan sekulako zafraldiak pairatzen dituzten unean, Bizi!k sustengu argiena ekarri nahi die. Gobernuak proposaturiko trenbideen erreformak, azken urte horietan SNCFak eraman duen politikaren ondorio txarrenak gogortuko ditu. Trenbidezko merkantzien garraioan, SNCFak 55 miliar tona-kilometro 2003an garraiatzen zituen, gaur egun 16 miliar baino gutiago, eta lege proiektuan deus ez dute aurreikusi …
Jun 12 2014
Bizi ! 5 urte jadanik eta trenpu ezin hobean ! Bizi! euskal mugimendu altermundialistaren urtebetetze alai eta ihardukitzailea
2009ko ekainaren 24ean sortua, klima aldaketaren inguruko Kopenhageko gailurrak pizturiko nazioarteko mobilizatze dinamikan, Bizi!k bere 5 urteak ospatuko ditu Baionan 2014ko ekainaren 20, 21 eta 22ko asteburuan. 5 urtetan doi doia 20 kideetatik 300 baino gehiagora pasatuz, 300 000 biztanleko lurralde ttiki batean, mugimendu honek ez du ezagutzen omenezko “militantziaren krisia”. 5 urteko ekintz eta …
Jun 10 2014
Bizi!-ren 5. urtemugako bazkaria
2009ko ekainaren 24an sortu den Bizi!-k bere 5. urtemuga ospatuko du 2014eko ekainaren 20, 21 eta 22ko asteburuan. Prezio librean izanen den bazkari haundi bat antolatua da larunbatean, ekainaren 21an, eguerditarik landa, Napoléon gelan Baionan. [important]Kasu, bakarrik 250 toki badira, baitezpadakoa da izenaren emaiterat. [/important] Bazkaria musikaz alaitua izanen da eta ondotik kontzertuak izanen dira …
Jun 06 2014
Ekainaren 13ko Baionako Alternatibaren Biltzar Nagusirako gomita
Joan diren urriaren 5 eta 6an iragan Baionako Alternatiba prestatzen eta muntatzen lagundu duten 500 beneboloetakoak zarete. Egun horietan, 12 000 pertsona bildu ziren klima nahasmenduari buru egiteko jadanik dauden alternatibek eraiki dezaketen mundua agerian emateko. Egun hartatik, Alternatibaren oihartzuna etengabe zabaltzen da, eta gaur egun berrogoi bat Alternatiba, alternatiben herrixka dira frantses estadoan eta …
Jun 06 2014
[:fr]Vers un modèle énergétique soutenable pour Euskal Herria
Nicolas Goñi Bizi! mugimenduko kideak “Alternatiba, alternatiben herrixka” zer den azaldu zuen Gasteizen Ingurumenaren Nazioarteko Egunean (ekainak 5), ELA sindikatuak antolatu zuen “Energia eredu iraunkor baterantz” jardunaldian. Hemen duzu bere hitzaldiaren bideoa eta azalpenean erabili zituen gardenkiak. Datorren urteko Pariseko COP21-ari begira 10, 100, 1000 Alternatiba antolatzera gonbidatu zuen jendea. Hurrengo Alternatiba Sokoan, urriaren 5ean: …