Category: Harrera

Notre-Dame-des-Landes-n, ZAD-ko ihardukitzaileak diren bizilagun eta laborari historikoen kanporatzeari ez ! urtarrilaren 13an, Baiona

 Sustengu jende biltzea, ,urtarrilaren 13an, 18:30etan, ,Baionako herriko etxearen aintzinean Naoneden urtarrilaren 13an, ZAD-eko bizilagun eta laborari historikoen kanporatzeko asmoz iraganen den auzia salatzeko, Notre Dame des Landes-ko aeroportuaren kontrako Euskal Herriko Komiteak jende biltze batetara deitzen du, urtarrilaren 13an, 18:30etan, Baionako herriko etxearen aintzinean. Auzi honekin, borroka luze baten ondotik lortu genituen akordioak – …

Continue reading

Bizi!k urtarrilaren 9an Baionan iraganen den Bagoaz-en manifestaldira joatera deitzen du

Bizi!k Bagoaz eta Sarek Baionan eta Bilbon 2016ko urtarrilaren 9an, larunbatarekin antolatzen dituzten «Mugi daitezen harriak – Euskal Presoak Euskal Herrira – Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde» manifestaldietan parte hartzera deitzen du. Larrialdi klimatiko eta ekologikoaren bai eta justizia sozialaren arloan lanean ari den Euskal Herriko Mugimendu Altermundialista bezala, bai eta ere errotik demokraziari …

Continue reading

Ostiraleko Artikuluak (COP21 biharamunean): 2015eko abenduaren 14ko hautua!

EH COP21an, abenduaren 11tik 13ra: azken tren txartelen eta aterpetzearen ukaiteko paradak!

Herri mugimenduen mobilizazioak COP21aren amaieraren karietarat ari dira zehaztuak izaiten (*). Amis de la Terre France, Alternatiba, Action Non Violente COP21, Bizi!, Confédération Paysanne, etab.-en deiari jarraikiz  Elgarretaratze masibo, baketsu eta deliberatu bat aurre ikusia da  Champ de mars Tour Eiffel gunean, larunbatean, abenduaren 12an arratsaldeko 14:00etan. Prest bazintaike mobilizazio horietan parte hartzeko, Bizi!k oraino …

Continue reading

COP21a : aintzin, berean eta gero… «Xutik eta deliberatuak klimaren alde!»

Larunbatean, azaroaren 28an, Baionan, COP21aren idekitzearen bezperan, Bizi! klimaren aldeko mugimendu altermundialistaren 50 kide eta laguntzailetik goitik nahi ukan dute beren determinazioa erakutsi (b)erotze klimatikoaren kausen kontra borrokatzeko eta egiazko alternatiben aintzinean emaiteko. Naomi Klein-en «This change everything», filma ikusi ondoren, parte hartzaileek « foto-ekintza » bat egin dute ondoko mezuarekin «Xutik eta deliberatuak, klimaren alde!».   …

Continue reading

Xutik eta deliberatuak, klimaren alde! Larunbatean, azaroaren 28an, 2 mobilizazio Baionan

“Ez da onartu behar bizigarriago izanen den planeta baten aldeko eta hautua egiten dugun gunean libreki eta duintasunez bizitzeko dretxoaren aldeko eramaiten ditugun borrokak geldituak izan ditezen fanatismoaz edo harek ondorioztatu nahi dituen gehiegikeri autoritarioetaz” On lâche rien ! (Alternatiba)   11:00etan Elgarretaratzea “Urgentzia, klimatikoa da!” Baionako Herriko Etxe aitzinean 15:00etan Naomi Klein-en “This Change Everything” …

Continue reading

Dena alda daiteke

COP21aren bezperan, « This Changes Everything » dokumentalaren lehen proiekzioa Iparraldean iraganen da. « Dena alda daiteke » arrakatatsua izan den Naomi Kleine kazetari altermundialistaren liburutik atera den filma hau krisi klimatikoaz ari da. Abenduaren 12an, Euskal Herria inoiz baino gehiago mobilizatua izanen da Parisen. Larunbata honetan, azaroaren 28an, COP21aren idekitzearen bezperan, Euskal Herriak badu …

Continue reading

Euskal Herria COP21ean

Larrialdi klimatikoa eta justizia soziala Denak Parisera, 2015eko abenduaren 11 eta 12an Parisera buruzko mobilizazioa aitzina doa. Azken hitza ukan dezagun, denak Parisen topatuko gira abenduaren 11 eta 12an. Herritar mobilizazio masiboa, herrikoia eta determinatua izan dadin, Bizi!k antolatzen du Euskal Herriaren igaite masibo bat jada finkatuak diran 4 mobilizazio historikoetan parte hartzeko: Ostiralean, abenduaren …

Continue reading

Parise COP21-ko mobilizazioa indartzeko diru emaitzak

Parisera igotzearen alde, diru laguntza galde zabala: zuek ere parte har ezazue! Bizi!-ko ehunka militante edo lagun igoko dira Parisera treinez edo autobusez COP21-eko ekintza eta mobilizazioetan parte hartzeko. Bidaia horren gastua aski garratzitsua da, batez ere langabetu, ikasle eta langile prekarioentzat. Gaurdanik deia luzatzen dugu Parisera igotzen ahal ez diren guziei, militante horien bidaia …

Continue reading

HSBC afera: Bizi berriz hasten da! 3 aulki berriz ere bahituak Baionako HSBC bankuan

Azaroaren 2an astelehen huntan 10:30etan, Bizi euskal mugimendu altermundialistako eta ANV-COP21 prozesuko (COP21 bortizkeriarik gabeko ekintza) 24 kidek hiru aulki bahitu dituzte Baionako HSBC bankuan. Ekintza hori burutu dute Hervé Falciani-ren kontrako auziaren hastearen eguna kari Suizian. HSBC-ko informatikalariari leporatzen zaio bankuko barne datuak zabaldu izana pertsona batzuei eta batez ere frantses zerbitzu fiskalei. Bere …

Continue reading