Category: Harrera

“Haiek, gu dira! EtorkiZUna” manifestaldia,astearte honetan, Maiatzaren Lehenean, 10:30tan Baionan

“Haiek, gu dira! EtorkiZUna” manifestaldia,astearte honetan, Maiatzaren Lehenean, 10:30tan Baionan   Legebiltzarrak Geriza-Immigrazioa lege proiektua lehen irakurraldian onartu du: ahalkegarria den lege honek jendetasuna zapaltzen du, fermutasuna, hestea eta preso ezartzea lehenetsiz… haurren kasuan ere! Hemendik goiti Senatuan eztabaidatua izanen da bigarren irakurralidarentzat Legebiltzarrera etortzeko. «Haiek gu dira! EtorkiZUna!» manifa Bizi!rentzat egoera argi da: ez …

Continue reading

«Immigrazioa bestela pentsatu, hemen berean ekin» Foroa

«Immigrazioa bestela pentsatu, hemen berean ekin» Foroa     Atherbea, Bizi! eta Solidarité Migrants / Etorkinekin-ek antolatua Henri Grenet Auditorioan Arteen gunea, Jean Darrigrand etorbidean, Baionan Ostiralean, apirilaren 20an 14:00etarik 18:00k arte Larunbatean, apirilaren 21ean, 9:30tarik 18:00k arte (bazkari alaitua 12:30tan, erakusmahaiak, erakusketak) Hizlariak: Julie Aufaure, Macka Barry, Vincent Bru, Jean-Michel Coscarat, Marie Cosnay, Antton …

Continue reading

14 erakusketa libre “EtorkiZUna” Baionan

14 erakusketa libre “EtorkiZUna” Baionan     Bizi! mugimenduak gomitatzen zaituzte 14 erakusketa libreen ezagutzerat «etorkinekin elkartasuna» gaiaren inguruan Baionako hainbat gunetan (Ikus loturik: erakusketa guneen afitxa) 2018ko apirilaren 14etik maiatzaren 14era. Erakusketa horiek Europa Kartzela eta Geriza Immigrazioa lege proiektua gaitzesteko eta etorkinekin harrera eta elkartasuna sustatzeko martxoaren 24ean abiatu den « Haiek gu …

Continue reading

EtorkiZUna erakusketa hilabete batez Baiona guzian

    Bizi-k erakusketa libre (marrazki, argazki, tinta) batzu proposatzen ditu Baionako leku desberdinetan. Erakusketa hori migranteen solidaritatez antolatua da apirilaren 14etik maiatzaren 14era. Ez du ekonomia, politika edo segurtasun argumento batek ere justifikatzen gure mugak zerratzea. Haien errezebitzea gizatasuna baizik ez da. Estreinaldia MRA Fundazioan, apirilaren 14an larunbatez 19:00etan. Ondotik poteoa !  

Etorkinekin elkartasuna: Hendaiako erretentzio zentroaren ber-irekitzea trabatua

Goiz honetan, 9:00etan, 80 pertsona aurkeztu dira Bizi! Mugimendu altermundialistaren deiari erantzunez Hendaiako erretentzio administratibo zentroaren aitzinean ohiz kanpoko aldarrikapen batekin: etorkinentzat den zentro horretan hetsirik atxikiak izaitea etorkinen ordez. Alabainan, Hendaiako erretentzio zentroa berriz ireki behar zen astearte honetan, apirilaren 3an. Egun honetan berean, arratseko 21:00etan Parlamentuan, Legeen Batzordeak hasi behar du Geriza eta …

Continue reading

Migratzaileak: 30 bolondres “Haiek, gu dira!”, José Bové barne

Migratzaileak: 30 bolondres “Haiek, gu dira!“, José Bové barne 30 bolondres “Haiek, gu dira!” José Bové barne, asteartean, apirilaren 3an 9:00etan, Hendaiako Erretentzio Zentroan aurkeztuko dira, migratzaileentzat diren 30 tokien hartzeko Astearte honetan, apirilaren 3an, goizeko 9:00etan, Frantses eta Espainiar Estatuen arteko mugatik bi urratsetan, 30 bolondres, José Bové barne, aurkeztuko dira Hendaiako erretentzio administratiboko …

Continue reading

Garaipen garrantzitsua… goazen aitzina!

Garaipen garrantzitsua… goazen aitzina!   Herriko etxe batek diru laguntzak, hautetsien ordainsariak eta enpresen fakturak euskotan pagatzen ahal ditu: hori baieztatu du ortzegunean Paueko Auzitegi administratiboak. Pirineo-Atlantikoko Prefetak galdegin zion Auzitegiari Baionako Herriko etxearen eta Euskoaren harteko hitzarmena blokatzea eta 10 argudio desberdin emaiten zituen bere galdearen bermatzeko. Jujeak 10 argudio horiek haizatu ditu eta …

Continue reading

BIDEOA – Apirilaren 3an asteartarekin Hendaian, denak izan gaitezen migratzaile

  Hendaiako erretentzio zentroan migratzaileen tokia hartzeko prest diren bolondresen Ituna : Hendaiako erretentzio zentroaren irekitzearen kontra protestatzen dut. Ene aburuz, errepresio eta presondegiratze politika baten ordez, migratzaileekiko, harrera, ardura eta elkartasun politika bat behar dugu proposatu. Gaur egun Gérard Collomb barne ministroak proposatzen duen eta frantses parlamentariek eztabai-datzen duten Geriza-Immigrazio lege proiektua gaitzesten dut. Lege …

Continue reading

Zuk ere etorkinen tokia hartu Hendaian

Hendaiako erretentzio zentroan migratzaileen tokia hartzeko prest diren bolondresen Ituna

Geriza-Immigrazioa legea: asteartean apirilaren 3an Hendaiako erretentzio zentroaren okupatzeko deia

Larunbat honetan, martxoaren 24an, Bizi!k deiturik, 110 pertsonek ekintza sinboliko bat bururatu dute Europako biribilgunean, Biarritzen. Bertan Europa-Kartzela gaitzetsi dute eta Geriza-Immigrazioa lege proiektuaren kentzea galdatu dute.  Goizeko 11:00etarik landa bertan ezarri dute europar bandera handi bat, non ohiko izar horiak ordezkatuak ziren alanbre ziztadunetaz, eta ondotik, biribilgunearen inguruan itzulika egon dira Europa-Kartzela, Geriza Immigrazioa …

Continue reading