Category: Harrera

1200 pertsona Baionan, klimaren alde !

COP24aren karietara antolatua izan den nazioarte mailako mobilizazioan, Baionan, larunbatean, abenduaren 8an, goizaldea klimaren aldeko mobilizazioetan aberatsa izan da. Elkarretaratze berde eta horia Goizeko 10:00etarik goiti; tokiko hainbat herritarren, «Oraino garaiz da!» taldearen eta Bizi! mugimenduaren deiari jarraikiz, 1200 hiritar, klima eta Txaleko Hori militanteek bat egin dute Baionako Herriko Etxean. Lehen topaketa honek ikusi …

Continue reading

Klima aktibistak Société Généraleko langileen topatzera doazte

COP24a bihar hasiko dela, Bizi mugimenduko aktibista batzuk Société Généralearen 5  agentzietara joan dira gaur (azaroaren 30a ostiralez), langileekin elekatzera eta zuzendariei gutun baten emaitera. Duela zonbait hilabete Société Générale jomugatzat duen mugimendu herritarraren argudioak eta aldarrikapenak azaldu dizkiete : eskisto-gasaren sustengua gelditzea eta Texasen kokatua den Rio Grande LNG proiektutik berehala ateratzea. Ostiral huntan, Bizi mugimenduko …

Continue reading

Zu ere sar zaitez Bizi!-ren Jaka zank logiztika taldera!

  Jakazan/k taldea sortu da Bizi!ren 2014ko Biltzar Nagusian. Antolakuntza talde logistiko hau, sortu da Bizi!k antolatzen dituen hainbat ekitaldiri lotuak diren aktibitate ezberdinen egituratzeko (bazkari, janari mahai, ostatu, erakusketa, kontzertu, manifa alai eta aldarrikatzaileak…). Jakazan/k lan talde transbertsala da, beste taldeen ekitaldien definizioaren haritik martxan ezartzen dena, lan talde horiek beren ekitaldiaren edukia definitu …

Continue reading

Black Friday

Black Friday, edo kosta ala kosta kontsumitzearen sustatzea! Ongi pentsatuz eta molde arduratsuan kontsumitzea posible bezain beharrezkoa da! GKE/ONG guziek eta komunitate zientifikoak deiadarra jotzen dutelarik ingurumenaren eta lehengaien eskala handian xahutze eta kaltetzeari buruz, ostirala honetan hasiko da Black Friday-a hots omen prezio ezin hobean diren erosketa konpultsiboen eguna! Badirudi orain Ostiral Beltzatik haratago …

Continue reading

Bakotxak eragin dezake : zure aldi ?

Trantsizio zuzen eta solidario baten alde, Bizi!-k Alternatiba 2018kari hainbat desafio-engaiamendu plazaratu ditu. 7 desafio horiek ondoko arloak hunkitzen dituzte: energia berriztagarriak, aurrezki solidarioa, birtokiratzea, elkartasuna eta partekatzea, laborantza, ura, eta elikadura, birziklatzea-zero zabor eta neurritasuna. (Xehetasun gehiago: 7 Desafio-Engaiamenduak). Geroztik, 900 pertsonatik goitik desafio horien gainditzeko engaiamendua hartu dute! Orotarat, 2559 engaiamendu hitz hartuak izan …

Continue reading

Bizi! eta azaroaren 17a: Trantsizio energetikoari, elkartasunari eta justizia sozialari, bai!

2009tik geroz Bizi! elkarteak gaitzetsi ditu Ingurumenaren Grenelle-aren garaian Sarkozy lehendakariak karbono zerga anbiziotsu baten saihestearen ondorio sozial eta ekologiko hondagarriak. Garaian berean genion, karbono zerga bat plantan eman ala ez, jendarteak aurre egin beharko zuela  goiz edo berant  petrolio eta gasen prezio igotzeari. Karbono zerga anbiziotsu batek (garaian proposatzen ginuen 2010etik goiti 32 € …

Continue reading

Burujabe : Gure bizi baldintzak berreskuratuz

2018ko urte hastapenaz geroz, lan bat abiatu dugu, Bizi!-ren baitan, lurralde burujabe, jasangarri eta solidario baten egitasmoa idazteko. Pentsatzen dugu eztabaida orokorrerako ekarpen baliagarria izan daitekeela: Euskal Herrian, bistan dena, baina baita eraldaketa soziala eta ekologikoa hasi nahi duten lurralde guzientzat ere. Hemen klikatuz aurkituko duzun dokumentoa lan horren lehen emaitza da. Gure iduriko, ez …

Continue reading

“Esperantzaren eta ekintzaren garaia ” Manifestua Baiona-ko Alternatiba, 2018-ko urriaren 7a

Gaby-k, Poitiers-en bizi den 16 urte eta erdiko lizeko ikasleak eta Moriba-k, Baionan aterpetua den 16 urte eta erdiko ginear migranteak irakurria.   Gaby deitzen naiz, hamasei urte ditut eta Frantziako Poitiers-koa naiz. Duela hilabete batzuk, Alternatiba itzulia ene herrialdetik pasa zen. Moriba deitzen naiz, hamasei urte ditut eta Gineako Conakry-koa naiz. Duela hilabete batzuk, …

Continue reading

Mobilizazio handia Alternatiba Baionaren alde

Baiona, urriaren 7a – Baiona Ttipian Alternatiba 2018k, alternatiben herrixkak, oraino bizi bizia, jarraitzen duelarik,  arrakasta lortu du nazioarte mailako hedadura duen klima gertakari honek. 200 pertsonalitatek, herritarrek milaka eta ehunka elkarte eta alternatiba eramailek beren presentziarekin markatu dute eguna eta sistema aldatzeko deia eginen dute klima nahasmenduaren gelditzeko gertakariaren bururatze ekitaldian. Baionako bihotza pilpilean dugu: …

Continue reading

Hamar milaka pertsona igurikatzen dituzte Baionan, Alternatiba 2018 kari

Baiona, Urriaren 6a – Alternatiba 2018ko ekitaldiak goiz honetan hasi dira, Baionan: klimaren aldeko gaitzeko mobilizazio asteburu hau jadanik ohiz kanpokoa izango dela ageri da. 9:30ean, lehen hitzaldiak hasi dira, mukurru beteak ziren gela batzuetan. Hiru eta lau lekuko bizikletak, Parisetik ekainaren 9an abiatu direnak, Donostiatik abiatu dira; Aquarius itsasontziaren eta itsasoan sokorritzen diren migranteen …

Continue reading