Krisialdia, hau bai ustekabea! Gaur egun osasun krisi handi bat bizitzen ari gara eta hain iraunkorrak iduri zuten gure bizimoldeak kordokarazten ditu… Pandemia hau, eta honen ondorioz sortzen den ikara egoerak, ez du zerikusirik zerutik erortzen den halabeharrarekin. Politika neoliberalen eta mundializazioaren ondorio zuzen-zuzena da: jendarteak ekosistemetan eragin presioaren ondorioz eritasunen agertzea, salgaien eta pertsonen …
Category: Harrera
Apr 06 2020
Bizikutzu 28 – 2020ko apirila
Triste da pentsatzea natura mintzatzen dela, eta gizadiak ez duela entzuten. Victor Hugo – Editoa: Bizitzen ari garen osasun krisiak ondorioak ukanen ditu, ez da dudarik. Horien irudikatzea posible da, baina arriskutsua da arrazoi xinple batengatik: krisi hau ez da oraino bukatua. Erritmo industrialean hedabideetan plazaratzen diren adituen txosten eta aurreikuspenak argitaratuak diren bezain laster …
Apr 03 2020
Konfinatuak baina motibatuak! 40 ekintza zure etxetik egiteko
40 ekintza zure etxetik egiteko, geroa ez dadin iragana bezalakoa izan Sekula bizi izan ez dugun osasun krisi eta konfinamendu garaian, joan den astean, izurrite honi buruzko gogoeta argitaratu dugu: Koronabirusa: Eta kalte egitetik gelditzea, aterabidea balitz… Kasik 2 urtez lantzen ari garen lurralde burujabe, iraunkor eta solidarioa baten proiektua aitzinera ezatzen dugu: “Euskal Herria …
Mar 27 2020
COVID-19 garaian, Biziren jarrera hartze testua
Koronabirus: Eta kalte egitetik gelditzea, aterabidea balitz… Memento honetan XXI. mende hastapeneko osasun krisirik handienetako baten erdi-erdian gara. Egunez egun, Covid-19arekin kutsatuak diren pertsonen kopurua beti gorantz doa. Pandemia mundu osoa zehar zabaltzen da abiadura ikaragarrian eta Estatu bakoitzak erabiltzen du bere protokoloa, bere egutegia koronabirusaren mugatzeko. Politika neoliberalek mendebaleko osasun sistemak desegin edo serioski …
Mar 16 2020
Herriko bozetako lehen itzulitik landa, Metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu zuten 34 zerrenda hautatuak izan dira!
34 herriko etxe(*) guttienez Bizi! elkarteak proposatu Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu zuten herriko taldeetaz kudeatuak izanen dira. Alabainan, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetu duten 34 zerrenda herriko bozetako lehen itzulitik landa hautatuak izan dira. Beste 12 herritan, Ituna izenpetu duten 33 zerrenda buruk beren zerrena atxikitzen dute bigarren itzuliarentzat. Bizik deia …
Mar 10 2020
Klimarentzat Txirrindiraultza Angelun, larunbatean, martxoaren 14an
Larunbat honetan, martxoaren 14an, goizeko 11:00etan, Angeluko Herriko Etxe aitzinean, Bizik antolatzen du manifestaldi berri bat bizikletaz, BAB Etorbidean. Txirrindiraultza hau, Estatu mailan, herriko bozen bezperan, ber egunean denetan, klimaren aldeko mobilizazioen baitan kokatzen da. Mobilizazio hau abenduaren 8koaren oihartzuna izanen da, azken honek ez baitzuen hautetsien ganik engaiamendu zehatzik lortu, garai hartan, klimaren nazioarteko …
Mar 09 2020
Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu duten 80 zerrendak
Astelehen honetan, martxoaren 9an, 3 hilabete pasa iraun duen mobilizazio baten ondoren eta aste batez Ipar Euskal Herria zeharkatuz euri eta harri pean iragan den Martxa eta gero, Bizi! elkarteak Ipar Euskal Herrian, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu duten 80 zerrenda zenbatzen ditu. Ituna izenpetu duten zerrendek, 48 herri eta Euskal Hirigune Elkargoko biztanleen %83a …
Mar 07 2020
Herri hauteskundeak 2020: Itun ekologikoaren aldeko Martxa Baionara heldu da
Larunbat honetan, martxoaren 7an, Baionan bururatu da, klima eta ekologia herriko bozen erdian ezartzeko mobilizazio aste handi bat. 60 pertsonatik goitik Bizi! elkartearen deiari erantzuna eman diote eta txandakatu dira aste osoan zehar Ipar Euskal Herriko herrietarat Metamorfosi Ekologikoaren Ituna ekartzeko. Mauletik Baionara, Martxa Herritarra bukatu da manifestaldi familial eta aldarrikatzaile batekin, bertan 410 pertsona …
Mar 05 2020
Uztaritze: Jadanik 70 herriko zerrenda desafio kolektiboaren gainditzeko!
Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi ekologikoa:Jadanik 70 herriko zerrenda desafio kolektiboaren gainditzeko! 70 herriko zerrendak Ipar Euskal Herriko biztanleen % 82a orezkatzen duten 43 herritan aurkezten direnak jadanik izenpetu dute Bizi! Elkarteak proposaturiko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna. Itun horrek 7 engaiamendu azkar baditu berekin larrialdi klimatikoaren eta krisi ekologikoaren desafio kolektiboa altxatzeko. Jadanik 70 zerrendak ofizialki Ituna …
Mar 03 2020
26 erakundek deitzen dute larunbatean, martxoaren 7an, Baionan manifestatzera, Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren alde
Ingurumenean eta berotegi efektuko gasen isurketan gure eragina ttipitzeko ekitea gero eta behar gorriagoa da. Herri hauteskundeak erabakigarriak izanen dira datozen sei urteetan gure lurraldearentzat beharrezkoa den metamorfosi ekologikoaren gauzatzeko. Herriko eta Elkargoko hautetsiek dute ahalbidetuko edo ez mugikortasun eztien garapena, jantegietako bazkarien tokiko hornikuntza, eskolen, haurtzaindegien, ospitaleak energia berriztagarriekin hornitzea,… Nahasmendu klimatikoari aurre egiteko …