Category: Harrera

2019ko Baionako bestak Bizi!-rekin

Bizi-k laguntzaile andana bat xekatzen du Baionako bestendako (uztailaren 23a asteartetik uztailaren 29a astelehenera) : Ostatuan xerbitxatzeko, garbiketa, arroltze ta xingar taldea, afitxa kolaketak, etab. Giroa segurtatua da ! Xekatzen ditugu soinua kudeatzen dakiten pertsonak antolatzen ditugun kontzertuendako, eta sukaldariak arroltze ta xingarrari alternatiba begetala baten egiteko. Milesker izena emaitea hemen klikatuz, ta mezua zabaldu …

Continue reading

Bizi! berriz ere Victoria Erreginaren etorbidera

Joan den maiatzaren 15ean, Bizik Miarritzeko Victoria Erreginaren etorbidean ekintza bat burutu zuen salatzeko azken honen erreberritzea, tram’bus xedearentzako aitzinikusia zen diruarekin egin dela. Egun horretan agerian ezarri genuen, alimaleko diru zama lortu zuen delako «Grenelle de l’environnement» akordioen ondotik tram’busa diruztatzeko SMTCren proiektuak (gaur hiriko Auzapeza den Michel Veunac zen garai hartan egitura horren …

Continue reading

“Plus Verte la Vie – Bizi, Baionatik Kopenhagerat” – Kanaldude

Kanaldude tokiko web telebista parte hartzaileak “Plus Verte la Vie – Bizi, Baionatik Kopenhagerat” telesaila linean ezarri du, garai hartan Cyril Peyramond-ek zuzendurik 🎥 15 ostokadaz osatu telesail horri esker, deskubritu ezazue 2009an elkartea sortu berria zelarik, gure lehen borroka eta ekintzak, Kopenhageko gailurrera delegazio bat joan arte !!! HEMEN

Bizi-k 10 urte bideoa

Bizik 10 urte, eta sekulan baino deliberatuagoa!

Biziren 10 urteak ospatu ditugu. Ibilbide horrek jadanik abentura ttipi baten eite hartzen hasia du. 10 urte horietan metodologia militante bat landu dugu. Metodologia horren hainbat ezaugarrietan “bi zangoen” gainean ibiltzearena aurkitzen dugu. Hots ber maneran alternatiben eta desobedientzia zibileko bortizkeriarik gabeko ekintzak, erresistentzien arloan ibiltzea. Biziki garrantzitsuak dira guretzat. Eredu berri baten eraikitzea bai …

Continue reading

Bizi-k 10 urte bideoa! Igandetan supermerkatuen idekitzearen kontrako ekintza

Baiona: klimaren aldeko 150 ekintzailek Igandetan idekia den supermerkatu bat okupatu dute ekainaren 16an! Ekintza hori iragan da 2009tik geroz Ipar Euskal Herrian larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren arloan lanean ari den Bizi! mugimenduaren 10. urtebetetzea ospatzeko asteburuan.

Baiona: klimaren aldeko 150 ekintzailek Igandetan idekia den supermerkatu bat okupatu dute

150 pertsonek okupatu dute supermerkatu bat Baionan bertan igandeko lana salatzeko. Ekintza hori iragan da 2009tik geroz Ipar Euskal Herrian larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren arloan lanean ari den Bizi! mugimenduaren 10. urtebetetzea ospatzeko asteburuan. Igande goiz honetan, ekainaren 16an, 10:00etan, Emmanuel Macron-en dei parodiko bati erantzunez, azken hau eskupaperen bidez banatua zen, Biziko ekintzaileak …

Continue reading

Bizik bere 10.urtemuga ospatzen du: hara egitaraua!

uskal Herrian 2009an sorturik, Alternatiba mugimendua 2013an abiaturik, ihes fiskalaren kontrako kadira bahitzaileen mugimendua 2015ean sustaturik, ANV-COP21 mugimendua 2015ean ko-sorturik, Bizi-k bere 10. urteburua ospatuko du, ekainaren 14, 15 eta 16an, Baionan. Patxa plazan iraganen da, karpa baten pean, sartzea kitorik. Hona hiru egun horietako programa: Ekainaren 14an, ostiralarekin, bestako 3 egunen abiatze ofiziala 19:00etan …

Continue reading

Errepresioa izanagatik, Marcronen portreten kentzeek segituko dute

Sutea da gelditu behar, ez “sua!” oihukatzen dutenak! Maiatzaren 28an, asteartean, presidente potreta kentzeagatik, ANV-COP21ko 6 ekintzaile Bourg-en-Bressen epaituak zirela, Frantses Estatuan Macronen beste 15 potret kenduak izan dira, horietako 5 euskal kostaldean. Horrek lekuka operazio surrealista bat eragin zuen, zeinetan polizia eta jendarmek euskal kostaldeko hainbat udalei buruz ziztu bizian joan ziren, oraindik hartuak …

Continue reading

Jada 22 ordu Biziko kideak atxiloturik atxikiak direla! Berehalako askatzea!

Asteazken honetan, maiatzaren 29an, 18:00etan, sustengu elkarretaratze berria Donibane Lohitzuneko polizia-etxe aitzinean Biziko hainbat kide arrastatuak izan dira eta atxiloturik atxikiak dira Donibane Lohitzuneko polizia-etxean. Arrastatze horiek harremana lukete astearte honetan, maiatzaren 28an, Arrangoitze, Bidarte, Getaria, Donibane Lohitzune eta Senpereko herriko etxeetan kenduak izan diren Macron-en 5 potretekin.  Bada orain 22 oren pasa bortizkeriarik ezaren …

Continue reading