Category: Harrera

Abenduaren 5an, mobilizazio soziala, bai eta ere ekologikoa!

Osteguna, abenduaren 5a jada aitzin ikusten da momento erabakigarri bat bezala 1945etik geroz plantan den eredu sozialaren kontra gobernuak daraman erasoaldia geldiarazteko. Mobilizazio zabal bat antolatua izaiten ari da erretreten erreformaren kontrako greba interprofesional honen karietara. Bizik bere militante eta laguntzaileak deitzen ditu bertan osoki parte hartzerat gure babes eta elkartasun eredu sozialaren defendatzeko, baina …

Continue reading

Bizi, hitz labur eta irudi ezberdinetan!

Biziren 10. urtemuga karietara grabatu aurkezpen bideoan, 2min40 segundutan Bizi!ren ezaugarri ezberdinen ikusteko parada baduzue. Jarraian, Biziren alde nagusiak aurkeztuko dizkizuegu PDF dokumentoko orri bakoitzarentzat beherean aurkituko dituzuelarik idatzizko zehaztapenak: Bizi 2009an sortu zen Ipar Euskal Herrian, aldaketa klimatikoaren kontra borrokatzeko. Arazo hau “borroka guzien ama” gisa identifikatu baitzen, hots, beste guziak baldintzatzen dituen borroka …

Continue reading

JURASSIC PLASTIK II: Gainestalki soberakinen eta plastikoaren desagertze masiboaren aldeko ekintza

Larunbat honetan, azaroaren 16an, 10:00etan, Bizi! elkarteko 25 militante elkarretaratu dira Baionako Carrefour Market Marracq supermerkatuan, gehiegizko gainestalkiak eta bereziki plastikoa salatzen duen Jurassic Plastik-en bigarren ekintza batentzat. Alabainan, plastikoa agortzeruntz doan baliabidea den petroliotik dator. Petrolioaren ustiapena gero eta karioago eta kaltegarriagoa da ingurumenarentzat. Hots, garaia da Jurassic Plastik-en aroari bukaera bat emaitea! 2018an, …

Continue reading

BAB hiribidea txirrindulei debekatua: desobedientziarako deia!

Bizik BAB hiribidean bizikletei emana zaien debekuari desobeditzeko deia luzatzen du. Igandean, abenduaren 8an Txirrindiraultza bat antolatua da, klimaren nazioarteko egunaren karietara. Hitzordua finkatua da Baionako Herriko Etxearen aitzinean, 10:30ean. BAB hiribidean  abiadura 50 km/h-eko abiadurara mugatua izan denetik geroz, bertan bizikletez ibiltzea debekatua. Debekatze hau, mugikortasun eztiei toki gehiago egin behar diegun testu inguru honetan, zentzugabekeria …

Continue reading

2020ko Herrietako hauteskundeak: Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna

Herrietako hauteskundeak hurbiltzen ari direla eta, mobilizatzen gira Ipar Euskal Herrian hautagai izanen diren zerrendek trantsizio ekologikoaren aldeko engaiamendu anbiziotsuak har ditzaten aitzinean emaiten dugun metamorfosiaren aldeko Itunari esker. Gaur desafio handi bat botatzen dugu: astelehenean, abenduaren 3an, COP25aren hasiera aitzin, guttienez 2500 izenpetze biltzea, Herriko Etxeetako hauteskundeen karietara aurkeztuko diren zerrendei, ekologiaren eta klimaren …

Continue reading

Baionako Kontsuletxean egin den Espainiar banderaren bahiketaren aldarrikapena

Bizi-k bere gain hartzen du gaur urriaren 25ean goizeko 4:30etan Baionako BAB etorbidearen 4an den Espainiako Kontsuletxean egin den Espainiar banderaren bahiketa. Berriz itzuliko dugu baldin eta Estatu Españolak preso dituen 9 bahitu katalandarrak libratuak badira. Bitartean, ongi tratatua izanen dela hitza emaiten dugu. Errotik demokraziari eta burujabetza herrikoiari lotua den bortizkeriarik gabeko mugimendu gisa, …

Continue reading

Hitza Hitz lan taldeak herriko etxeen engaiamenduen gauzatzeari buruzko 2019ko txostena prestatzen du eta zuen beharra badu!

2014ko martxoan, 30  zerrendak gehiengoa lortu dute beren herriko etxean,  trantsizio energetikoari buruzko ituna izenpetu ondoren edo Biziren  klima-energia tresna kutxan engaiamenduak hartu ondoren. Agintaldi honetan, hautetsi horiek Ipar Euskal Herri jasangarri, solidario eta oraino bizigarri bati bideak idekitzen dituzten gakoen parte bat eskuetan zuten. 2016–an eta  2018–an herriko etxeen engaiamenduen gauzatzeen aintzinamenduari buruz Biziren …

Continue reading

Bizikutzu 25 – 2019ko urria

Sinesten dut amesten dugun guzia gauzatzen ahal dela gure batasuna lagun. Mundua eraldatzen ahal dugu. Patti Smith Editoriala : Bortizkeria ezak badu indar subertsibo handia eta gure indar guziak mobilizatu behar dira egoera aldatzen ahal duten borroketan. Hasieratik, pentsamendu horrek du Bizi! gidatzen, eta G7aren karietara horren arabera eginiko hautuek beren egokitasuna erakutsi dute. Dikatadura …

Continue reading

Izen emaiteak solasaldia: Bortizkeria, bortizkeria eza, taktiken osagarritasuna? Eraginkortasuna, erradikalitatea, etab.

Solasaldia: Bortizkeria, bortizkeria eza, taktiken osagarritasuna? Eraginkortasuna, erradikalitatea, etab. Urriaren 8an asteartarekin 19:00etarik 21:00ak arte, 20 Cordeliers karrikan, Baiona ttipian. Biziko kide eta hurbilekoei zabaldua zaien solasaldia Bere sorreratik, Bizi! engaiatua da %100 bortizkeriarik gabeko estrategian. Horrek ez du kentzen galderak eta solasaldiak ukaitea bortizkeria/bortizkeria ezaren gaiaz. Nun kokatzen da bortizkeria eta bortizkeria ezaren arteko …

Continue reading

Sartze mobilizazioa Ipar Euskal Herrian ondoko ekintzetarako dei moduan

Klima, justizia soziala: Sartze mobilizazioa Ipar Euskal Herrian ondoko ekintzetarako dei moduan Baionan egin den justizia klimatikoaren aldeko martxak 1000 pertsona bildu ditu larunbat honetan —irailaren 21ean—, eta San Izpiritu zubia sinbolikoki okupatuz bururatu da. Bizi Barnekaldek, Avenir elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak momentu berean Baigorrin antolatu dutenak 60 pertsona bildu ditu. Bezperan, 500 …

Continue reading