Category: Harrera

Biarritzeko Aireportua: elkarretaratze alai eta herrikoia, larunbatean, urriaren 3an

Larrialdi klimatiko eta soziala: Urriaren 3an, larunbatez, elkarretaratze alai eta herrikoia Biarritzeko aireportuaren aitzinean Urriaren 3an, larunbatez, goizeko 10:00etan, Bizik deitzen du Biarritzeko aireportuaren aitzinera, elkarretaratze alai eta herrikoi batera, aireko trafikoaren ttipitzearen eta industria horren berregokitzearen alde. Hegazkinen ondorioak klima aldaketaren arloan argiki gutietsiak dira.Usaian erabiliak diren zenbakiek CO2-az kanpo diren gasak ez dituzte …

Continue reading

Bizi eta “Surf park” proiektua Donibane Lohitzunen

Bizi  Donibane Lohitzuneko “Surf Park” proiektuaren kontra fermuki altxatzen da Bizi elkarteak Donibane Lohitzuneko “Surf Park” proiektua salatzen du eta proiektu horren gelditzea argi eta garbi galdatzen du. Donibane Lohitzunen aintzin ikusia den uhainekilako igerileku proiektu erraldoi hori azken aste hauetan gero eta gehiago aipatua izaiten hasi da bereziki proiektu hori salatzen duen eta 2 …

Continue reading

Bizikutzu 30 – 2020ko iraila

«Ezin dugu arazo bat konpondu, arazoa bera sortu duen pentsa moldearekin. » A. Einstein Editoriala «Gure etxea sutan da… » Aipu edo erreferentzia honek arrakasta handia ukan du… eta ia normaltzat bezala hartua izan da, berekin daraman larrialdiaren indarra ttipituz… Baina uda honetan ez dira ez Australiako edo Kaliforniako, hots urruneko suteen irudiak hurbildu, baizik eta Xibertako …

Continue reading

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza Baiona

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza hori Bizik antolatzen du. Formakuntza urririk da, eta deneri zabaldua (haatik aintzinetik izena emaitea beharrezkoa da). Formakuntza honen antolaketa errexteko, milesker galdetegi honen betetzea: https://forms.gle/iGMa2uXyTxisvs7D7 Formakuntza asteartean, irailaren 15ean iraganen da, 18:00etarik 21:00etara, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan Cordeliers karrikako 20.Baionan. Bizi!k erregularki antolatzen ditu formakuntzak, bortizkeriarik gabeko ekintza eta desobedientzia zibila …

Continue reading

Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko begirale ekologikoak izanen direnei deia

Ipar Euskal Herriko biztanlegoaren %62a ordezkatzen duten  46 herriko etxe jadanik engaiatuak dira lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde ekiteko. Hitza Hitz lan taldearen xedea da engaiamendu hartzeak gauzatzeetaz jarraituak izan daitezela segurtatzea. Ber maneran ere jarraipen berezi bat eginen du Metamorfosi ekologikoaren Ituna oraino izenpetu ez duten Herriko Etxeekin: – Itunaren izenpetzeko proposamen berri bat luzatuz  …

Continue reading

Biarritz: Bizik larunbatean, urriaren 3an, hegazkinaren ez hartzeko gomita luzatzen du!

Bizik larunbatean, urriaren 3an, hegazkinaren ez hartzera deitzen du, aireko trafikoaren ttipitzearen eta sektore horren berregokitzearen alde. Covid-19aren krisiak hegazkin guziak lurrean iltzaturik atxiki ditu orain arte sekulan ez delarik holakorik gertatu. Birusaren zabaltzea gelditzeko inposatua izan den egoera honek hegazkingintza sektorean talka uhin bat eragin du eta mugikortasunarekiko gure harremanak galdezkatu ditu.   Frantses gobernuak …

Continue reading

Uztailaren 20tik 26ra, forma gaitezen, Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoa abiatzeko!

Iparraldeko Klima Kanpamendua Lurraldearen metamorfosi ekologiko eta sozialaren abiatzeko aste bateko formakuntza Aste bateko formakuntza, Klimaren borrokari, Euskal Herria Burujabe proiektuari, desafio klimatikoa altxatzeko estrategia eta ekintza moldeei buruz. Formakuntza bat jarraitu nahi duzu klima eta ekologiaren erronkei buruz, bai eta ere justizia sozial eta ekologikoaren aldeko bortizkeriarik gabeko mobiliazio, ekintza eta estrategiei buruz? Ipar …

Continue reading

B.A.B. : 460 bizikletarik estreinatzen dituzte mundu berriko bizikleta bideak.

Igande honetan, uztailaren 5ean, 460 bizikletarik estreinatu dituzte BAB etorbideko eta RD810eko koronapista deitu behin behineko bizikleta bideak, bai eta ere Bizi! eta Txirrind’Ola elkarteek eraman hainbat mobilizazio eta aldarrikapenen fruitua den Baionako Paulmy etorbidean den behin betiko bi-norabideetako bizikleta bide berria. Bi elkarteetako bolondresek kudeatzen zituzten bizikletari taldeak antolaketa eta segurtatze lanak berrikitan bukatuak …

Continue reading

Denak Txirrind’inaugurazio handirat

BAB-ko bizikleta bideei, bai! Bizi etaTxirrind’Ola bizikleta elkarteek deitzen dute igande honetan 10:30ean iraganen den «Txirrind’inaugurazio handirat». Hitzordua finkatua da 10:30ean, Txirrind’Ola tailerraren aitzinean (Itsasaldeko Hiribidea 56.). Beti goiti doan bideetako trafikoak sortzen dituen auto galkadurei kondenatuak diren bizikletariek eta auto gidariek, edozoin motako makur eta kutsauretarik beren osagarria eta bizi kalitatea kaltetua duten biztanleek, …

Continue reading

Biztanleriaren zaintza ez da erabilera bakarrekoa!

2019ko abenduan Txinan, Wuhan hirian aurkiturik, 2020ko otsailetik goiti Frantziak Covid-19 pandemia daitekeela aipatzen du eta martxoaren 17tik, frantsesak konfinatzera behartuak dira. Laster ohartzen gara ez dela maskarik artatzaileendako eta lanean segitzen duten pertsonentzat, alta medikuen zati batek langile guzientzat eta baimendutako ateratze guzientzat gomendatzen ditu. Horrela, Estatuak ez du bere herritarrak zaintzeko eginbidea betetzen …

Continue reading