Category: Harrera

Bizikutzu 40 – 2022ko maiatza

Ez da alternatibarik Margaret Thatcher Editoriala Beraz, Margaret Thatcher, Britainar lehen ministro ohiak arrazoia zuen! Hemendik goiti ez dugu gehiago hauturik. Trantsizio ekologikoa ezinbestekoa da, orain eta nonahi. GIEC aditu elkartearen azken txostenak hori oroitarazten digu beste behin. Hemengo eta beste nonbaiteko herritarrak osoki jabetzen dira arazo horretaz. Ez gaude ez elkorrak ez itsuak txosten …

Continue reading

Maiatzaren Lehena Baionan: 2500 pertsona mundu justu, jasangarri, solidario eta baketsu baten alde!

Manifestaldi bateratu batek 2500 sindikalista, klimaren aldeko militante, gazte, feminista, migranteekin solidarioak diren pertsona eta herritar bildu ditu Baionako karriketan, Maiatzaren Lehenaren karietara. Zinez koloretsua, 2022ko ibilaldia giro animatu eta alaiak markatu du.  Alda, Bizi!, CFDT, CGT, EBA, Etorkinekin, FSU eta LABek sinatzen zuten manifestaldi bateratuaren buruko pankartak “Mundu justu, jasangarri eta solidario baten alde: …

Continue reading

Maiatzaren 1eko manifestaldia: AHT, espekulazioa, gazteen eta jendarte herrikoien etxetik kanpo igortzeari, ez!

Bizi mugimenduak, 8 erakundek (Alda, Bizi!, CFDT, CGT, EBA, Etorkinekin, FSU eta LAB-ek) deitzen duten manifestaldi bateratuan parte hartzeko deia luzatzen du. Bizik manifestaldi honen animazioan parte hartuko du AHT proiektua eta azken honen eragina gure lurraldea jadanik gogorki jotzen duen etxebizitza krisian salatuz. Agenda politikoaren lehen lerrora itzuliz, klimatizida den proiektu hau abiadura bizian …

Continue reading

AHT: GPSO proiektuaren finantzaketa plana, Jean-Jacques Lasserre gaizo ala alegia gaizo?

Ostegun honetan, apirilaren 21ean, Bizi! eta CADE-ek prentsa aitzineko bat antolatu dute Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluko presidenteak GPSO finantzaketa plana sinatzearekin eta departamentuaren deliberoekin diren kontraerranak salatzeko.   Izan ere, hasteko eta bat gogoratu behar da CD64ak, 2021eko abenduaren 16ko deliberamenduan, finantzaketa planaren eredua onartu zuela, 54 milioi euroko mailaraino, linea berrietarako.Balore hori onartu …

Continue reading

MUNDU JUSTU, SUSTENGARRIA,SOLIDARIOA ETA BAKETSU BATEN ALDE, ALTERNATIBA GU GIRA !

Guk, gizarte eraldaketarako mugimenduko eragile eta sindikatuok, Maiatzaren lehen bateratura deitzen dugu. Inoiz baino beharrezkoagoa da gure indarrak batzea eta bizia eta lurra suntsitzen dituen sistema kapitalistaren aurrean alternatiba sinesgarri eta iraunkorra eraikitzea. Aukera hori guztiei lan duina emanez soilik egin ahal izango da, zerbitzu publikoak indartuz, ingurumenarekin dugun harremana errotik aldatuz, emakumeen eta gizonen …

Continue reading

Herritar errealista gisa jokatu

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea. Hautetsi gehiegik oraindik uste dute errealismoak urrats ttikiak agintzen dituela. Edo planetaren mugak eta horien gainditzearen ondorioak ez dituzte ikusi nahi, edo ezagutzen dutena ez dute sinesten. Hala ere, …

Continue reading

AHT-ari Ez, ez hemen ez nehon! Informazio bilkura publikoa, Apirilaren 12an, asteartez, Baionan

Berrirz ere, txostenaren ondorioek beroketa globala +1,5°C-ra mugatzeko jardutea premiazkoa dela gogoratzen dute. Eta, hala ere, frantses Estatu mailan, Iparraldean bezala, inertzia politikoak norma izaten segitzen du: larrialdi klimatikoari dagozkion gai eta neurriak, justizia sozialarekin lotuak direnak bezala, ez dira larrialdiak galdatzen duen heinean… Oraino txarrago, beharrezkoak ez diren eta inposatuak diren proiektu handiek agenda …

Continue reading

IPCCren 6. txostena: ekiteko eta klimatizidak diren proiektuen gelditzeko garaia da

Astelehen honetan, otsailaren 4., Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldeak (IPCCk) klima aldaketa mugatzeari buruzko seigarren ebaluazio-ziklo honetako hirugarren txostena plazaratu du. Otsailaren 28an argitaratu azken txostenak jada ikusten diren klima-aldaketaren ondorio kaltegarriei buruz alarma piztu zuen. Txosten berri honek aldiz, ondorio horien mugatzeko berotegi-efektuko gasen isurketak manera azkarrean eta lasterrean (ia ia  berehala) arlo …

Continue reading

Tokiko alternatibak, burujabetza konkretuaren bermeak : Apirilaren 16an larunbatez, 15:00etarik 17:00etara Baionako Gaztetxean

Gaur egungo krisiek (klima, biodibertsitatea, energia, etab. arloetan) eskatzen duten metamorfosi ekologiko eta soziala nahitaez gure egungo bizimoldearekiko gabetzearen sinonimo bat dea? Biziren baitan garatu den Euskal Herria Burujabe proiektuarentzat, metamorfosi hau, alderantziz, gure beharrak alienatu dituen sistematik emantzipatzeko aukera da, eta lurralde batean ditugun sustraietan oinarrituz gure burujabetza konkretua berreskuratzeko parada. Iparraldean  errekonkista prozesu …

Continue reading

Klima plana eta Euskal elkagora

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea. Oraingo bertsioan, Euskal Elkargoaren Klima Planaren estrategiak BEG isuriak %-19z murriztea baino ez du helburu 2030ean eta 2050ean %-56z murriztea. Ibilbide honekin, argi eta garbi, Ipar Euskal Herriak ez …

Continue reading