Zerk bultzatu zaitu begirale ekologiko izaitera? Bada berrogeita hamar urte kasik badudala engaiamendu ekologiko bat osasun arloan (amiantoa, nuklearra, pestizidak, elikagaiak). Eginkizun hau onartu nuen pentsatuz hautetsiengandik hurbilago izaiten ahalko nintzela, Maulera etorri berria izanik. Zein da zure egitekoa? Misioa da Itunaren zazpi puntuen inbentarioa egitea eta entzunen ditudan aldaketak segitzea. Horretarako, Herriko Etxeko agiriak …
Category: Alternatives municipales
Jun 17 2021
EUSKAL ELKARGOAN ZER? 👀 Mugikortasuna: bere anbizioen ahalak dituen plana?
Maiatzean, Euskal Hirigune Elkargoak, 2021eko bukaeran Elkargo Kontseiluak behin betiko bozkatuko duen Mugikortasun Plana, inkesta publikoari aurkeztu dio. Nahi izanez geroz, Herriko Etxeeek hemendik hara beren iritzia emaiten ahalko dute. Mugikortasun Planaren anbizioa da gure mugikortasuna 2030eko perspektiban diren erronka klimatikoen heinekoa izaitea. Mugikortasun Planak finkatzen ditu desafio handiak, azken urteetan ezagutzen diren aldaketen kontra …
Jun 17 2021
BAZINAKIEN? 🧐 Bizikleta bideak denetan… legea errespetatua izan bazen!
LAURE legeak (Loi sur l’Air et l’Utilisation Rationnelle de l’Énergie / Airea eta Energiaren erabilpen arrazionalari buruzko legeak) bere 25 urteak ospatuko ditu aurten. Bere 20. artikuluaren bidez, bideen sortze edo arraberritzeen karietara, bizikleta bideen obratzeko betebeharra plantan eman du. Azken mende laurdenean, lege hori betearazia izan bazen, bideen kudeatzaile guziek (Herriko Etxeek, Elkargoek edo …
Jun 17 2021
AZPIMARRATZEKOA 🔎 Bide berdeak baserrialdean!
LOM legeak baieztatzen du autoarekiko mugikortasun alternatibo baten ukaiteko eskubidea, ez dena hiriguneei mugatua; ingurumenaren kodeko L228-3 artikuluaren bidez honela zehazten du: «Hiriguneetarik kanpo egiten edo ber-antolatzen diren bideen obren karietara, autobide eta errepide lasterretarik kanpo, bide obren kudeatzaileak behar du baloratu, mugikortasunaren antolaketaren ardura dutenekin, bizikleta bide edo antolaketa baten egiteko beharra, bai eta …
Jun 17 2021
AZPIMARRATZEKOA 🔎 Biharko herri ttipiak»: Ipar Euskal Herriko 5 Herriko Etxerentzat eraldaketa ekologikoarendako tresna?
Ipar Euskal Herriko 5 herri (Hazparne, Hendaia, Maule, Donibane Garazi eta Donapaleu) hautatuak izan dira ANCT (Agence nationale de la cohésion des territoires) delakoak Estatu mailan bultzatzen duen «Biharko herri ttipiak» programan hartuak izaiteko. Joan den maiatzaren 21ean Estatuarekin eta Euskal Hirigune Elkargoarekin hitzarmena izenpetu zuten. Programa horren xedea da 20 000 biztanletik petik diren …
Jun 17 2021
TIRRIT 👎 Kanbo
Kanboko auzapeza, laborantzarendako balio handiko lurrrak, hots lurraldeak hain faltan dituen baratzezaingorako lur biziki egokiak, dituen Marieniako ordokiaren betoiz estaltzera prestatzen ari da. Tokiko biper biologikoen ekoizle bat bertan ari zen eta artzain bat oraino ari da urte osoan bere ardiekin. Alta auzapeza elikadura burujabetzari buruz joaiteko xedearekin landuak izaiteko onak diren lurren erreserbak ez hunkitzerat …
Jun 17 2021
TXALO 👍 Sara
Sarako Herriko Kontseilua energia berriztagarrien alde aritzen hasten da. 2021eko urtarrilaren 29an, Herriko zerbitzuen tresnategien teilatua okupatzeko hitzarmen bat bozkatu du aho batez, Ipar Euskal Herrian elektrizitate ekoizpena birtokiratzeko eragilea den I-Ener enpresarekin. Eguzki-instalazio fotovoltaikoa ezarriko du 600 m2ko azaleran, hegoaldera buruz! Lau bizilagun dituzten hogei bat etxeren urteko elektrizitate kontsumoaren baliokidea. Oroitarazte gisa, Ipar …
Jun 17 2021
SAR HITZA – Begirale ekologikoen 2. kazeta!
BIZIko begirale ekologikoek 46 Herriko Etxek hartutako Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko Itunaren engaiamenduen gauzatzea zaintzen segitzen dute. Aldizkari honen zabaltzeaz bestalde, ekintzak ere eramaten dituzte hautetsiek beren hitza bete dezaten akuilatzeko. Nahiz eta gutunak eta topaketak izan, Mauleko auzapeza, lehen kazetaren tirritak nabarmendurik, bere engaiamenduak urratzen tematu da bizikleta bide bat kenduz. Begiraleek …
Mar 26 2021
Maulen ekintza: legearen errespetua fermuki galdatzeko, Bizik, bizikleta bide bat, berriz tindatzen du
Bizi! elkarteko begirale ekologikoek desobedientzia zibileko ekintza burutu dute ostiral goiz honetan, martxoaren 26an, Mauleko auzapezari eskatzeko legea eta bere metamorfosi ekologikoaren aldeko engaiamenduak errespeta ditzan. Louis Labadotek, auzapezak bide osoa autoei emaiteko, kentzeko xedea duen bi noranzko bizikletendako ibilbidearen bide markak berriz ezarri dituzte. Biziko 15 begirale ekologikok berriz tindatu dituzte, Mauleko Alsace Lorraine …
Mar 10 2021
Herriko Etxeen mailako engaiamenduak: Bizik begirale ekologikoen lehen emaitzak erakusten ditu
«Hitza Hitz? Metamorfosiaren berri» Ipar Euskal Herriko begirale ekologikoen lehen kazeta! Hitza Hitz lan batzordeak, Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren alde Herriko Etxe eta Euskal Hirigune Elkargo mailako engaiamenduen gauzatzearen jarraipena egiten du, eta batzordea osatzen duten begirale ekologikoek lan horren lehen emaitzak erakusten dituzte paperezko eta bertsio digitaleko lehen kazetarekin. Herriko bozen garaian Iparraldeko …