Hitza Hitz batzordeak Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeek metamorfosi ekologikoaren arloan egin ekintzak bildu berri ditu. Herriko Etxeek zer erantzun eman duten ezagutu eta erreakzionatu beren ekarpenari! 2020ko martxoan 46 zerrendek Herriko Etxeetako gehiengoa lortu dute Metamorfosi Ekologikoaren Ituna sinatu ondoren! Hautetsiek Itun hau sinatu zutenean, Herriko Etxeko eta Euskal Elkargo mailako hautetsi gisa, zazpi …
Category: 2020-2026 jarraipena
Aug 10 2021
Denboraren aurkako lasterketa klimatikoa: amildegiruntz edo bide berri bati buruz?
Klima aldaketari buruzko ezagutza zientifikoaz IPCC edo Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen seigarren txostenaren lehen zatia muturreko gertakari metaren ondotik agertzen da. Klima larrialdiaren aitzinean inertzia politikoari aurre egiteko, Bizik herritarrak mobilizatzera gomitatzen ditu eta hautetsiak lurraldearen metamorfosi ekologikoa abiaraz dezaten animatzera. Madagaskarreko lehorte biziek eragin dute lehen gosete klimatikoa NBEren arabera; Kanadan 50°C-ra …
Jun 17 2021
BEGIRALE BATEN POTRETA 🦔 Marie-Christine Lagrange – Zato gurekin!
Zerk bultzatu zaitu begirale ekologiko izaitera? Bada berrogeita hamar urte kasik badudala engaiamendu ekologiko bat osasun arloan (amiantoa, nuklearra, pestizidak, elikagaiak). Eginkizun hau onartu nuen pentsatuz hautetsiengandik hurbilago izaiten ahalko nintzela, Maulera etorri berria izanik. Zein da zure egitekoa? Misioa da Itunaren zazpi puntuen inbentarioa egitea eta entzunen ditudan aldaketak segitzea. Horretarako, Herriko Etxeko agiriak …
Jun 17 2021
BAZINAKIEN? 🧐 Bizikleta bideak denetan… legea errespetatua izan bazen!
LAURE legeak (Loi sur l’Air et l’Utilisation Rationnelle de l’Énergie / Airea eta Energiaren erabilpen arrazionalari buruzko legeak) bere 25 urteak ospatuko ditu aurten. Bere 20. artikuluaren bidez, bideen sortze edo arraberritzeen karietara, bizikleta bideen obratzeko betebeharra plantan eman du. Azken mende laurdenean, lege hori betearazia izan bazen, bideen kudeatzaile guziek (Herriko Etxeek, Elkargoek edo …
Jun 17 2021
AZPIMARRATZEKOA 🔎 Bide berdeak baserrialdean!
LOM legeak baieztatzen du autoarekiko mugikortasun alternatibo baten ukaiteko eskubidea, ez dena hiriguneei mugatua; ingurumenaren kodeko L228-3 artikuluaren bidez honela zehazten du: «Hiriguneetarik kanpo egiten edo ber-antolatzen diren bideen obren karietara, autobide eta errepide lasterretarik kanpo, bide obren kudeatzaileak behar du baloratu, mugikortasunaren antolaketaren ardura dutenekin, bizikleta bide edo antolaketa baten egiteko beharra, bai eta …
Jun 17 2021
TXALO 👍 Sara
Sarako Herriko Kontseilua energia berriztagarrien alde aritzen hasten da. 2021eko urtarrilaren 29an, Herriko zerbitzuen tresnategien teilatua okupatzeko hitzarmen bat bozkatu du aho batez, Ipar Euskal Herrian elektrizitate ekoizpena birtokiratzeko eragilea den I-Ener enpresarekin. Eguzki-instalazio fotovoltaikoa ezarriko du 600 m2ko azaleran, hegoaldera buruz! Lau bizilagun dituzten hogei bat etxeren urteko elektrizitate kontsumoaren baliokidea. Oroitarazte gisa, Ipar …
Mar 26 2021
Maulen ekintza: legearen errespetua fermuki galdatzeko, Bizik, bizikleta bide bat, berriz tindatzen du
Bizi! elkarteko begirale ekologikoek desobedientzia zibileko ekintza burutu dute ostiral goiz honetan, martxoaren 26an, Mauleko auzapezari eskatzeko legea eta bere metamorfosi ekologikoaren aldeko engaiamenduak errespeta ditzan. Louis Labadotek, auzapezak bide osoa autoei emaiteko, kentzeko xedea duen bi noranzko bizikletendako ibilbidearen bide markak berriz ezarri dituzte. Biziko 15 begirale ekologikok berriz tindatu dituzte, Mauleko Alsace Lorraine …
Mar 10 2021
Herriko Etxeen mailako engaiamenduak: Bizik begirale ekologikoen lehen emaitzak erakusten ditu
«Hitza Hitz? Metamorfosiaren berri» Ipar Euskal Herriko begirale ekologikoen lehen kazeta! Hitza Hitz lan batzordeak, Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren alde Herriko Etxe eta Euskal Hirigune Elkargo mailako engaiamenduen gauzatzearen jarraipena egiten du, eta batzordea osatzen duten begirale ekologikoek lan horren lehen emaitzak erakusten dituzte paperezko eta bertsio digitaleko lehen kazetarekin. Herriko bozen garaian Iparraldeko …
Mar 02 2021
BEGIRALE BATEN POTRETA 🦔 Joan Indaburu
Zerk bultzatu zaitu begirale ekologiko izaitera? Begirale ekologikoa izaitea enetzat ez zen jarraipen ekintza sinple bat egitea bakarrik bainan lurraldearen garapena bideratzen duen proiektu batean parte hartzea ere. Itunarekin bat egin duten herriek Iparraldeko biztanleriaren %62 ordezkatzen dute. Gero, atzerrian zenbait urtez bizi izanik sartzen naiz eta sentitu dut begiralea izaitea tokikoarekin berriz konektatzeko modu …
Mar 02 2021
BAZINAKIEN? 🧐 Hemendik 2022a arte, jantegietan, %50 kalitatezko ekoizpen zerbitzatu
Laborantza eta elikadurari buruzko 2018ko urriaren 30eko “EGAlim” legeak hainbat neurri aintzin ikusten ditu sukaldaritza kolektibo publiko eta pribatuentzat. 2019ko azaroaren lehenetik goiti, eskoletako jantegiek jadanik proposatu behar dute astean behin bazkari begetariano bat, eta 2020ko urtarrilaren 1etik goiti, erabilpen bakarreko plastikoak (pastikozko ur botoilak bezalakoak) debekatu behar dituzte. 2022ko urtarrilaren lehenean, menuen %50a gutienez …