Category: Groupes thématiques

Ipar Euskal Herriko Jantegiei buruzko mahai-inguruaren arrakasta : ekiteko medioak garatzekoak

Larunbat honetan, urtarrilaren 28an, hirurogoi pasa  parte hartzaile hurbildu dira Bizi elkarteak eta Bidarteko Herriko Etxeak antolaturiko ekologia eta osagarri mailan jantokien eraginari buruzko mahai-inguruan.  Ikasleen burasoek, herriko etxeetako hautetsi eta funtzionarioek bereziki osatu duten entzulegoak, gaiak animaturik, trukaketen denboran ainitz parte hartu du.  Arrakasta eta zailtasunak aipatuz, eztabaidak bat egin du menu begetalagoak gehiago …

Continue reading

Erretreten erreformaren kontrako mugimendua: mobilizazio soziala baina ere ekologikoa!

Urtarrilaren 31n, asteartearekin, 1945etik indarrean den jendarte ereduaren kontrako gobernuaren ofentsiba gelditzeko funtsezko parada berri bat finkatua da jadanik. Erretreten erreformaren kontrako inter-profesionala den greba berri honetarako mobilizazio zabala prestatua izaten ari da. Bizik dei egiten die bere militante eta laguntzaileei osoki parte har dezaten, babeserako eta elkartasunerako den gure jendarte eredua defendatzeko, baina ere …

Continue reading

Etapako goraipena!

🌳 Herritar mobilizazioaren bidez, Bizik gure haurrentzat jantegiak hobetzen ditu Joan den azaroaz geroztik, Mugerreko eskola publikoek legeak zehazten duen asteroko menu begetarianoa eskaintzen dute. 😋 Aldaketa hau Ipar Euskal Herriko jantokien egoera ekologikoari buruzko prentsa aitzinekoaren eta herriko jantegien arduradunen eta mugertar begirale ekologikoen arteko bilkuraren ondotik iragan da. Bizik ongi etorria ematen dio …

Continue reading

Urtarrilaren 28an larunbatez: “Jantokia: klima eta haurren osagarriarentzat palanka” mahai-inguruan parte hartzen dut

Urtarrilaren 28an larunbatez, Bizi! eta Hitza Hitz-eko begirale ekologistek, jantokietan elikamolde sanoago eta ekologikoagoen aldeko kanpainaren baitan, “Jantokia: klima eta haurren osagarriarentzat palanka!” mahai-ingurua antolatzen dute. 10:00etarik 12:00etara (harrera 9:30ean eta haurren xokoa apailatua) iraganen da Bidarteko Jean Jaccachoury lehen mailako eskolan, eztabaiden ondotik janari-mahai bat eskainia izanen delarik. Mahai-inguru honetako hizlari nagusiak Isabelle Pargade, Hazparneko auzapeza eta biharko …

Continue reading

Etorkinekin elkartasuna taldearen urtats

Abenduaren 31n, Biziren Etorkinekin Elkartasuna lan taldeak Urtats solidarioaren 4. edizioa antolatu du Patxokian. Arrakastatsua izan da, jendeari harrera egina izan delarik eguerditik 22:30 arte! Egun hau zenbaki zonbaitetan? 50 bolondres mobilizatu dira antolakuntzan, 800 pintxo, 184 sorpresa, 105 matahami, 4 talde eta DJ. 3030€ biltzea lortu dugu eta dena etorkinak laguntzeko elkarteei emana izanen …

Continue reading

🎥 Hitza Hitz Lan Taldeari behakoa: Sabine eta Maël-ekin zuk ere metamorfosi ekologikoa sustengatu!

Laster 3 urte dira hautetsiek Metamorfosi Ituna izenpetu zutela. Parada izanen da Hitza Hitz batzordeko Begirale ekologikoek hautetsien ekintzen bilana egiteko, eta gure lurraldean metamorfosi ekologikoaren bilakaeraren egiazko mapa egiteko! Txosten honek hainbat hilabeteko lana galdeginen digu Herriko Etxeek eta Euskal Elkargoak egin ditzaketen -edo oraindik egin ez dituzten- ekintzen berriak lortzeko eta aztertzeko.Emaitza hauek …

Continue reading

Herrian bizitzeko eskubidearen aldeko 1000en Deian

2021eko azaroaren 20an, 8000 herritarrek higiezinen eta lurren espekulazioaren aurka eta Herrian bizitzeko eskubidearen alde manifestaldian parte hartzen zuten. Eta, horren bidez, Ipar Euskal Herrian azken 25 urteotan etxebizitzaren eskubidearen alde izandako mobilizazio jendetsuena bilakatu da. Eragina handia izan du: Eric Spitz Prefetaren eskutik frantses Estatuak berak, manifestaldi horrek Euskal Herriko etxebizitzaren zerbitzuko urgentziarako, mobilizaziorako …

Continue reading

Jantokia: klima eta haurren osasunarentzat palanka, mahai-ingurua urtarrilaren 28an, larunbatez, 10:00etatik 12:00etara, eta ondotik janari-mahaia

Duela hainbat hilabete, Hitza Hitz-eko begiraleak jantokietan janari osasuntsu eta ekologikoagoen ukaitearen aldeko kanpaina egiten ari dira. 2020an, 46 Herriko etxek eta Euskal Elkargoak Kolektibitateko jantokietan ekiteko engaiamendua hartu zuten, tokiko menu biologikoekin eta hautu begetarianoarekin. Baina joan den irailean, asteko bazkari begetarianoari dagokionez, 9 jangela ikusi ditugu oraindik legezko gutienekoen azpitik. Gainera, jarraituak diren …

Continue reading

Migratzaileen Nazioarteko Eguna: abenduaren 17an, mobiliza gaitezen

Abenduaren 17an, larunbatez, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren bezperan, Bizi! kolektibo zabal batekin mobilizatzen da migratzaileekiko elkartasunaren alde. Pobreziak, segurtasun ezak, gerlak, klima aldaketaren eraginak, erlijio, etnia, genero, arraza, politika eta kultural arloko jazarpenak, espoliazioak… jendea ihes egitera behartzen dute eta dena uztera migrazio bideetara joateko. Populazio horiendako zinezko traumak, lurralde horiendako lurrikarak eta planetaren orekarentzat nahasmenduak …

Continue reading

Urtats arratsalde solidarioa, etorkinen sustenguz! 2022ko abenduaren 31n …

2022ko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! elkarteak etorkinen sustenguz besta giroko arratsaldea antolatzen du. 4. edizio honen egitarauan: edariak, arno beroa, pintxoak eta matahamiak, musika eta haurrendako animazioak. Ekitaldia Patxokin iraganen da (Baionako Tonneliers karrikako 23 bis-ean). Ipar Euskal Herria den, “harrera lurraldean” eta “migrazio ibilbidean”, elkarte eta kolektiboek erbesteratu eta migratzaileekin lan egiten dute, …

Continue reading