Category: Groupes thématiques

Klima: hitzetatik ekintzara!

Larunbata honetan, maiatzaren 25ean, 60 pertsonek parte hartu dute euri pean Garaziko Klimaren aldeko martxan, “Klima: Hitzetik ekintzara / Une autre mobilité, ici et maintenant!” banderolaren gibeletik ibiliz. Martxa aitzin, Txirrindiraultza bat iragan zen Ahatsatik abiatua, 27 txirrindularik parte hartzen zutelarik, geldi gune ezberdinetan argi utziz gure eskualdean zein ziren “dena autoz” den mugikortasunaren arloko …

Continue reading

Biziren ekintza Biarritzen

Astazken honetan, maiatzaren 15ean, 10:00etan, Biziko hainbat ekintzailek «Hemen, Ingurumenaren Grenelle-eko dirua desbideratzen da» pintaketak egin dituzte Victoria Erreginaren etorbidean. Ber momentoan prentsa aitzineko bat eman dute bertan azaltzeko ekintza horren arrazoinak eta maiatzaren 24 eta 25eko klimaren aldeko mobilizazioetara deitzeko. Berriki erreberritua izan den Victoria Erreginaren etorbide enblematikoaren kasua zinezko eskandalu bat da Biziren …

Continue reading

Moriba Koivogui kasua: ez dugu etsiko!

  64 Departamendua, Baionan, Euskal Herrian bizi den Moriba Koivugui ginear umezurtz gaztearen kontra errabiaturik ari da duela urte bat. Jakin behar da eginak izan diren bi hezur neurketek, bere nortasun dokumento ofizial guziek eta bere aitaren eta amaren heriotze agiriek frogatzen dutela adingabea eta umezurtza dela. Departamenduak, publikoki eta hainbat aldiz gaitzetsiak izan diren …

Continue reading

Moriba-ri sustengo bideoa

Baionako René Cassin lizeoko ikasleek, Moriba haien adiskidearen sustenguz egin duten bideoa deskubritu ezazue ! Sustut zuen sustengoa adierazteko aukera duzue ere, petizio hori izenpetuz: hemen

Auzi desleial baten buruan, Dei auzitegiak Moriba Koivogui adindun deklaratzen du

Prentsa Agiria Auzi desleial baten buruan, Dei auzitegiak Moriba Koivogui adindun deklaratzen du Kasazio errekurtsoa eta elkarretaratzea ostegun honetan otsailaren 14an, 18:30etan Departamenduaren Baionako Egoitza Nagusiaren aitzinean Baionako Cassin Lizeoan eskolatua den Moriba Koivogui ginear gazteari buruz Dei auzitegiaren erabakia asteazken honetan, otsailaren 13an, hartua izan da. Erabakiak dio Moriba adinduna dela eta dudan ezartzen du …

Continue reading

Etorkinekin elkartasuna: elkarretaratzea Baionan, ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan

Prentsa Agiria Etorkinekin elkartasuna, haiek, gu dira! Elkarretaratzea, ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan, Departamenduaren Egoitza Nagusiaren aitzinean, Baionan Baionako Cassin Lizeoan eskolatua den Moriba Koivogui ginear gazteari buruz Dei auzitegiaren erabakia asteazken honetan, otsailaren 13an, hartua izanen da. Justizia konbentzitzeko Moriba ez dela ez umezurtz eta ez adingabea, 64 Departamenduak plantan eman dituen gehiegikeri eta …

Continue reading

Bideoa: Jurassic Plastik ekintzaren irudiak ikusgai

Jurassic Plastic ekintzaren bideoa, Kontsumo Zero Zabor taldearen eskutik, otsailaren 2a larunbatarekin, gainestalgi soberakinen eta plastikazko estalgiratzeen salatzeko.  

JURASSIC PLASTIK: Gainestalki soberakinen eta plastikoaren desagertze masiboaren aldeko ekintza

[🔴 EKINTZA] Goiz honetan, Angeluko Supermerkatuan, Bizi!ko 21 militanteek errefusatu dute elikagaien industriak eta supermerkatuek inposatzen dituzten gainestalki plastikoen erostea. Elikagaiak berrerabilgarriak diren ontzi eta zakuetan ezarri dituzte, ahantzi gabe ondotik kesetan haien identifikatzeko barra kodeak atxikitzea. Supermerkatuan hara hona ibiltzean, hurbiletik jarraituak ziren kartoinez eta gainestalkiz egina zen Tirex batetaz, bukatua izan behar litaiken …

Continue reading

Zer gordetzen du 64 Departamenduak?

Bizi!k susmatzen ditu justiziaren hutsegite batera eramaten ahal duten jukutriak Ostegun honetan, urtarrilaren 31n, Bizi! mugimendua agertu da 64 Departamenduko Paueko Egoitza Nagusira, bertan gaitzesteko Departamenduak Moriba Koivogui, Baionan eskolatua den ginear umezurtz gaztearen aurka erakutsi duen gehiegikeria. 64 Departamenduak dudan ezartzen duelarik gazte hau umezurtz dela, eta instituzioak diolarik azken honek aitortu lukeela 22 …

Continue reading

Isard COSeko zuzendariak hitzeman du Bizirekin bilduko zela

Urtarrilaren 7a astelehen hontan, Bizi euskal mugimenduko 25 aktibistek Isard COSen bulegoak okupatu dituzte Pauen, adingabeko atzerritar bakartuetaz 64 departamenduarentzat egiten dituen ebaluazio batzuk salatzeko. 2 txostenetan aurkitzen diren akats, gezur, manipulazio eta prozeduren ez errespetatzeak biltzen eta analisatzen dituen txosten bat banatu ditu bertan Bizik. 2018ko irailaren 27an 2 ginear gazteetaz egin ebaluaketak dira …

Continue reading