Txirrindularien manifestazio bat antolatua da BABko hiribidean abenduaren 8an, igandearekin, Klimaren aldeko nazioarteko egunaren karietara. Auto gidariei eskatzen zaie bide horretarik ez pasatzea 10:30 eta 12:30 artean, berant ibili nahi ez baldin badute, bizikletek hain segur BABko hiribide osoa hartuko baitute. BABko hiribidea hiriguneko bide nagusietarik da. 7 km luze da, Aturriren eta Biarritzeko aireportuaren artean. Ordokia da eta …
Category: Groupes thématiques
Nov 30 2019
Autobus/bizikleta bide bat kentzen dute, Bizi!k berriz ezartzen du!
Larunbat honetan, azaroaren 30ean, COP25aren irekitzearen bezperan, 23 ekintzailek, San-Leon biribilgunetik goiti Maréchal Soult ibilbidera zoan eta kendua izan zen autobus/bizikleta bidea berriz ezarri dute. Elkarteko kideek zolako estaldura laranja bat, hasieran bertan zen autobus bideari erreferentzia egiten ziona, eta bide gaineko autobus/bizikleta markak tindatu dituzte. Bizik! horrela nahi zuen gaitzetsi larrialdi klimatikoaren testu inguruan …
Nov 16 2019
JURASSIC PLASTIK II: Gainestalki soberakinen eta plastikoaren desagertze masiboaren aldeko ekintza
Larunbat honetan, azaroaren 16an, 10:00etan, Bizi! elkarteko 25 militante elkarretaratu dira Baionako Carrefour Market Marracq supermerkatuan, gehiegizko gainestalkiak eta bereziki plastikoa salatzen duen Jurassic Plastik-en bigarren ekintza batentzat. Alabainan, plastikoa agortzeruntz doan baliabidea den petroliotik dator. Petrolioaren ustiapena gero eta karioago eta kaltegarriagoa da ingurumenarentzat. Hots, garaia da Jurassic Plastik-en aroari bukaera bat emaitea! 2018an, …
Nov 08 2019
BAB hiribidea txirrindulei debekatua: desobedientziarako deia!
Bizik BAB hiribidean bizikletei emana zaien debekuari desobeditzeko deia luzatzen du. Igandean, abenduaren 8an Txirrindiraultza bat antolatua da, klimaren nazioarteko egunaren karietara. Hitzordua finkatua da Baionako Herriko Etxearen aitzinean, 10:30ean. BAB hiribidean abiadura 50 km/h-eko abiadurara mugatua izan denetik geroz, bertan bizikletez ibiltzea debekatua. Debekatze hau, mugikortasun eztiei toki gehiago egin behar diegun testu inguru honetan, zentzugabekeria …
Nov 07 2019
2020ko Herrietako hauteskundeak: Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna
Herrietako hauteskundeak hurbiltzen ari direla eta, mobilizatzen gira Ipar Euskal Herrian hautagai izanen diren zerrendek trantsizio ekologikoaren aldeko engaiamendu anbiziotsuak har ditzaten aitzinean emaiten dugun metamorfosiaren aldeko Itunari esker. Gaur desafio handi bat botatzen dugu: astelehenean, abenduaren 3an, COP25aren hasiera aitzin, guttienez 2500 izenpetze biltzea, Herriko Etxeetako hauteskundeen karietara aurkeztuko diren zerrendei, ekologiaren eta klimaren …
Sep 21 2019
Sartze mobilizazioa Ipar Euskal Herrian ondoko ekintzetarako dei moduan
Klima, justizia soziala: Sartze mobilizazioa Ipar Euskal Herrian ondoko ekintzetarako dei moduan Baionan egin den justizia klimatikoaren aldeko martxak 1000 pertsona bildu ditu larunbat honetan —irailaren 21ean—, eta San Izpiritu zubia sinbolikoki okupatuz bururatu da. Bizi Barnekaldek, Avenir elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak momentu berean Baigorrin antolatu dutenak 60 pertsona bildu ditu. Bezperan, 500 …
Jun 28 2019
Bizi! berriz ere Victoria Erreginaren etorbidera
Joan den maiatzaren 15ean, Bizik Miarritzeko Victoria Erreginaren etorbidean ekintza bat burutu zuen salatzeko azken honen erreberritzea, tram’bus xedearentzako aitzinikusia zen diruarekin egin dela. Egun horretan agerian ezarri genuen, alimaleko diru zama lortu zuen delako «Grenelle de l’environnement» akordioen ondotik tram’busa diruztatzeko SMTCren proiektuak (gaur hiriko Auzapeza den Michel Veunac zen garai hartan egitura horren …
Jun 23 2019
Uztailaren 4an, 19:00etan: zintzur-bustitze-partekatua-Zero Zabor… KZZ taldearekin!
Bizi!ren 10. urtemugaren ospatzeak KZZ lan taldeari parada eman dio lan taldearen aurkezpen dokumento baten bai eta ere “Bai erran dit” kanpainaren aurkezteko. Beherean atzemanen dituzue asteburuari buruzko informazio gehigarriak (bertan KZZ lan taldeak lantzen dituen sailak ez direla ahantziak izan ikusiko duzue). Bet pixkor segitzeko, hitzordua emana zaizue ostegunean, uztailaren 4an, 19:00etan Cordeliers karrikaren …