Euskal Hirigune Elkargoak (EHE) datozen hilabeteetan bozkatuko ditu lurraldearentzat ondoko urteetan egituratzaileak izanen diren hainbat dokumento, azken hauek nahasmendu klimatikoaren kontrako borrokan erabakigarriak direlarik. Alabaina, tokiko kolektibitateek zuzenki edo zeharka (dokumento horien norabideen ondorioen bidez), berotegi efektuko gasen isurketen %50aren ardura badute! Dokumento horietan bozkatua izan den lehena, Ipar Euskal Herriko Klima Plana hots Lurraldeko …
Category: Groupes thématiques
Mar 02 2021
BAZINAKIEN? 🧐 Hemendik 2022a arte, jantegietan, %50 kalitatezko ekoizpen zerbitzatu
Laborantza eta elikadurari buruzko 2018ko urriaren 30eko “EGAlim” legeak hainbat neurri aintzin ikusten ditu sukaldaritza kolektibo publiko eta pribatuentzat. 2019ko azaroaren lehenetik goiti, eskoletako jantegiek jadanik proposatu behar dute astean behin bazkari begetariano bat, eta 2020ko urtarrilaren 1etik goiti, erabilpen bakarreko plastikoak (pastikozko ur botoilak bezalakoak) debekatu behar dituzte. 2022ko urtarrilaren lehenean, menuen %50a gutienez …
Mar 02 2021
AZPIMARRATZEKOA 🔎 Bide berdeak baserrialdean!
LOM legeak baieztatzen du autoarekiko mugikortasun alternatibo baten ukaiteko eskubidea, ez dena hiriguneei mugatua; ingurumenaren kodeko L228-3 artikuluaren bidez honela zehazten du: «Hiriguneetarik kanpo egiten edo ber-antolatzen diren bideen obren karietara, autobide eta errepide lasterretarik kanpo, bide obren kudeatzaileak behar du baloratu, mugikortasunaren antolaketaren ardura dutenekin, bizikleta bide edo antolaketa baten egiteko beharra, bai eta …
Mar 02 2021
SAR HITZA
Herriko bozen garaian Iparraldeko biztanlegoaren %62a ordezkatzen duten 46 Herriko Etxe engaiatu dira Herriko eta Hirigune elkargo mailan, Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren 7 arlotan ekintzen eramaiterat: mugikortasun eztian, energia berriztagarrian, elikadura biologikoan eta tokikoan, energiaren menperatzean, hondakinen murriztean, euskoaren garatzean eta Klima planaren deklinatzean. Larrialdi klimatikoaren aitzinean, Biziren Hitza Hitz lan taldeko Begirale ekologikoek begia idekirik …
Mar 02 2021
TIRRIT 👎 Maule
Labadot jauna, Ituna izenpetzean, bere herriko bideak bizikletentzat egokitzera engaiatu da. Alta, bere agintaldia hasten du Kolegioko zubian, bizikletentzat egina zen egokitze baten kentzeko xedearekin: 3 urteko atzeratze bat da, autoendako bi norabide dituen bide bati buruz. Xede hori, legearen errespetu aldetik susmagarria dena, engaiamendu ekologikoen eta historiaren norabidearen kontra doa! Bizik espero du Herriko …
Mar 01 2021
TXALO 👍 Milafranga
Goresmenak eman nahi ditugu, 2020ko irailaren 24ko Herri Kontseiluan aho batez, kargualdiaren lehen urtean, Itunaren engaiamendua errespetatuz, Eusko tokiko monetari kidetu den Milafranga herriari! Herri kazetaren arabera, “Milafrangako herriak elkartasun ekonomiko eta soziala, trantsizio ekologikoa, elkarte-bizitza eta euskararen erabilera publikoa bere lurraldean bultzatzeko asmoa du”. Herriko beste saltegi batzuekin batzen da beraz, hots okindegia eta …
Feb 11 2021
Zure herriaren begirale ekologiko bilaka zaitez!
2020ko herri eta elkargoko hauteskundeen karietara, Ipar Euskal Herriko biztalegoaren %62a ordezkatzen duten 46 herri, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde lan egiten engaiatu ziren. Hitza Hitz batzordeak segurtatu behar du beraz hitz hauek egiazki ekintzak segitzen dituztela. Baina Hitza Hitz batzordeak 2.000 biztanle baino gehiago dituzten 10 Herriko Etxek egiten dituzten ekintzen jarraipena egiten du (3 …
Dec 18 2020
Urte bukaerako besta solidarioak: Bixkotxak eta sorkuntzak, etorkinen sustengatzeko
Osasun baldintzek zailtzen badute ere, Biziren baitan etorkinen gaiaz arduratzen den Lan Taldea mobilizatzen da urte bukaera honetan ere etorkinei laguntza ekartzen duten elkarteen sustengatzeko. Eramatekoak diren salmenten erakusmahaia plantan emana izanen da Patxoki plazan urte bukaerako bestak elkartasun giroan iragaiteko! Menuan: etxeko eta eskuz eginiko ehungintzako sorkuntzak (zaku eta zakuttoak) ahotik ezin utzizko bixkotx …
Dec 18 2020
Herritar-desobedientzia ekintza Biarritzen: gure oharrak Maider Arosteguy-ren erantzunari
Maider Arosteguy auzapezari legea errespeta dezan eskatzeko, arraberritua izaiten ari den Kennedy etorbidean bizikletentzat legez beharrezkoak diren bizikletendako antolaketak eginez, Biarritzen egin dugun herritar-desobedientzia ekintzari buruzko France 3 Euskal Herriren bideo erreportaia. Klikatu beheko irudian erreportajea ikusteko : Maider Arosteguy-ren erantzuna ez da inondik ere irringarria! Alderantziz, deitoragarria da: Biarritzeko auzapezak legea, emana den hitza, …
Dec 15 2020
Herritar-desobedientzia legearen betearazteko… Bizik fermuki eskatzen du ingurumenaren Kodea errespetatzea
Astearte honetan, 2020ko abenduaren 15ean, goizeko 10:30etan, Biarritzen, Bizi! mugimenduak herritar-desobedientzia ekintza bat burutu du… legearen errespetatzea fermuki eskatzeko. arraberritzen ari den Kennedy hiribidearen zati batean, klimaren aldeko 21 ekintzailek ondoko mezua pintatu dute: “Legea errespetatu! Kennedy hiribideko arraberritzeak Ingurumenaren Kodeko L228-2 artikulua errespetatu behar du!” Hots, “herritar-desobedientzia” arloko ekintza bat, COP21a duela 5 urte …

















