Bizik mobilizatzera deitzen du, larunbatean, ekainaren 19an, Nazio Batuentzat mundu mailako errefuxiatuen egunaren bezperan, migrazioen bidean hil derenei omenaldia egiteko.Tragedia honen jatorrian mugen mailako eta harreren politikak aurkitzen dira. Elkarteak, SOS Racismo-rekin elkarlanean, hitzordua finkatzen du Hendaian, 10:30ean, España Etorbidean, muga gainditzen duen oinezkoendako zubi berriaren aitzinean. 3174, hau da 2020 urtean, nahiz eta …
Category: Groupes thématiques
Jun 05 2021
Bizik «Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez!» bere kanpaina berria abiatzen du
Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez! Gaur, larunbatean, 2021eko ekainaren 5ean, Mundu mailako ingurumenaren egunaren karietara, Bizik «Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez!» bere kanpaina berria abiatzen du! Baiona, Angelu, Biarritze (BAB) hirigunean INSEE-ko zenbakien arabera, 3 km baino guttiago dituzten joan-etorrien %40 bakarkako motordun ibilgailuz eginak …
Apr 22 2021
Bizi eta Txirrind’Olak, klima eta osagarri publikoa babesten duten mugikortasunei buruzko trantsizioa, zalutzera deitzen dute
Lurraren Nazioarteko Eguna Klimari buruzko mundu mailako gailurra Bizi eta Txirrind’Olak, klima eta osagarri publikoa babesten duten mugikortasunei buruzko trantsizioa, zalutzera deitzen dute Ostegun honetan, apirilaren 22an, 10:30ean, auto gidariek, harriturik ikusten ahal zituzten beren bizikleta bidea loturik zaramaten 3 bizikleta BAB hiribideko Butte-aux-Cailles biribilgunean itzulika. Lehena klimaren aldeko nazioarteko bozeramailea den Greta Thunberg irudikatzen …
Mar 26 2021
Maulen ekintza: legearen errespetua fermuki galdatzeko, Bizik, bizikleta bide bat, berriz tindatzen du
Bizi! elkarteko begirale ekologikoek desobedientzia zibileko ekintza burutu dute ostiral goiz honetan, martxoaren 26an, Mauleko auzapezari eskatzeko legea eta bere metamorfosi ekologikoaren aldeko engaiamenduak errespeta ditzan. Louis Labadotek, auzapezak bide osoa autoei emaiteko, kentzeko xedea duen bi noranzko bizikletendako ibilbidearen bide markak berriz ezarri dituzte. Biziko 15 begirale ekologikok berriz tindatu dituzte, Mauleko Alsace Lorraine …
Mar 10 2021
Herriko Etxeen mailako engaiamenduak: Bizik begirale ekologikoen lehen emaitzak erakusten ditu
«Hitza Hitz? Metamorfosiaren berri» Ipar Euskal Herriko begirale ekologikoen lehen kazeta! Hitza Hitz lan batzordeak, Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren alde Herriko Etxe eta Euskal Hirigune Elkargo mailako engaiamenduen gauzatzearen jarraipena egiten du, eta batzordea osatzen duten begirale ekologikoek lan horren lehen emaitzak erakusten dituzte paperezko eta bertsio digitaleko lehen kazetarekin. Herriko bozen garaian Iparraldeko …
Mar 02 2021
ZATO GUREKIN
Larrialdi klimatikoari aurre egiteko, herritarrak engaiatzen dira begirale ekologiko moduan Herriko Etxeek eta Hirigune Elkargoak beren Metamorfosi Ekologiko engaiamenduak errespetatzen dituztela segurtatzeko. Espezie batzu begirale ekologiko deitzen dira zeren beren sentsibilitatea bizi diren ekosistemen mailan diren aldaketen adierazle goiztiarra da. Sagarroien kasua da eta hauek bezala, Hitza Hitzen begiraleek beren Herriko Etxeen ekosisteman beren ekarpena …
Mar 02 2021
BEGIRALE BATEN POTRETA 🦔 Joan Indaburu
Zerk bultzatu zaitu begirale ekologiko izaitera? Begirale ekologikoa izaitea enetzat ez zen jarraipen ekintza sinple bat egitea bakarrik bainan lurraldearen garapena bideratzen duen proiektu batean parte hartzea ere. Itunarekin bat egin duten herriek Iparraldeko biztanleriaren %62 ordezkatzen dute. Gero, atzerrian zenbait urtez bizi izanik sartzen naiz eta sentitu dut begiralea izaitea tokikoarekin berriz konektatzeko modu …
Mar 02 2021
EUSKAL ELKARGOAN ZER? 👀 Zer Plan biharko?
Euskal Hirigune Elkargoak (EHE) datozen hilabeteetan bozkatuko ditu lurraldearentzat ondoko urteetan egituratzaileak izanen diren hainbat dokumento, azken hauek nahasmendu klimatikoaren kontrako borrokan erabakigarriak direlarik. Alabaina, tokiko kolektibitateek zuzenki edo zeharka (dokumento horien norabideen ondorioen bidez), berotegi efektuko gasen isurketen %50aren ardura badute! Dokumento horietan bozkatua izan den lehena, Ipar Euskal Herriko Klima Plana hots Lurraldeko …
Mar 02 2021
BAZINAKIEN? 🧐 Hemendik 2022a arte, jantegietan, %50 kalitatezko ekoizpen zerbitzatu
Laborantza eta elikadurari buruzko 2018ko urriaren 30eko “EGAlim” legeak hainbat neurri aintzin ikusten ditu sukaldaritza kolektibo publiko eta pribatuentzat. 2019ko azaroaren lehenetik goiti, eskoletako jantegiek jadanik proposatu behar dute astean behin bazkari begetariano bat, eta 2020ko urtarrilaren 1etik goiti, erabilpen bakarreko plastikoak (pastikozko ur botoilak bezalakoak) debekatu behar dituzte. 2022ko urtarrilaren lehenean, menuen %50a gutienez …
Mar 02 2021
AZPIMARRATZEKOA 🔎 Bide berdeak baserrialdean!
LOM legeak baieztatzen du autoarekiko mugikortasun alternatibo baten ukaiteko eskubidea, ez dena hiriguneei mugatua; ingurumenaren kodeko L228-3 artikuluaren bidez honela zehazten du: «Hiriguneetarik kanpo egiten edo ber-antolatzen diren bideen obren karietara, autobide eta errepide lasterretarik kanpo, bide obren kudeatzaileak behar du baloratu, mugikortasunaren antolaketaren ardura dutenekin, bizikleta bide edo antolaketa baten egiteko beharra, bai eta …