Urtarrilaren 27a larunbat honetan 8:10etan, Bizi !-ko militante batzuek ekintza bat burutu dute Nicole Briend, ATTAC-eko militanteari beren sustengua adierazteko, azken hau auziperatua baita 2016ko martxoan « aulki bahiketa » ekintza hiritar eta sinboliko batean parte hartzeagatik Carpentras-eko (Vaucluse) BNP Paribas agentzia batean. Tindalari jantzi xuriz beztiturik, Liberté karrika 1ean kokatua den Baiona hiri erdiko agentzia baten …
Category: Ekintz
Oct 27 2017
Kataluniarekiko elkartasun ekintzan: Bizi!k Baionako Espainiar Kontsuletxea eskalatu du
Ostirala honetan, urriaren 27an goizeko 8:45etan, Bizi bortxa gabeko euskal elkarte altermundialisteko 14 militantek elkartasun ekintza bat burutu dute Espainiar gobernuak Katalunian eremaiten duen politika salatzeko. skailera handi bat lagun Baionako Espainiar Kontsuletxea eskalatu dute eta bertan piztu dituzte ke sortzaileak. Han berean, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart-en argazkiekin eta ere urriaren 1eko erreferendumean poliziaren …
Sep 15 2017
BIDEOA : Vallier kasu, herria kexu!
Urre meategiak: Orain da momentua Manifa: irailaren 16an larunbatarekin Ostegun honetan, irailaren 14ean, Bizi!ko 17 ekintzalarik Euskal Herritik 700 kilometrotara den Seichebrières herrian, Sudmine enpresaren egoitza soziala den Christian Vallier lehendakariaren etxe aitzinean zinezko obraleku bat plantan eman dute pala mekaniko bat lagun. Bertan agerian utzi diren banderoletarik batek argiki laburbiltzen zuen lehendakariari zuzendua zitzaion mezua: …
Sep 14 2017
Bizik pala mekaniko bat instalatzen du Sudminen lehendakariaren etxean
Irailaren 14a ostegun hontan, Bizi euskal mugimenduko 17 militantek egiazko obra publiko baten xantierra instalatu dute Christian Vallier, Sudmine-en lehendakariaren etxe pertsonalaren aintzinean, Loiret departamenduan kokatua den Seichebrières herri ttipian, Euskal Herritik 700 km-tan. Sudmine enpresak urrea miatzeko eta ustiatzeko permisua galdegin duela nahi izan dute salatu. Lehendakariaren etxea enpresaren egoitza soziala da baita ere. …
Sep 04 2017
Gaur, egun ona da, elkarrekin klimaren alde ekiteko!
BABko garraio publikoen erabiltzaileak, bai eta ere frantses Estatu mailako hamabost bat hiritakoak, deituak izan dira goiz honetan 20 000 baratze ipotx irribarretsutaz Alternatiben Desafio Handian parte hartzerat. Ekintza horren bidez, Bizi!k gomitatzen du nahasmendu klimatikoaren saihesteko alternatiben norberak bereganatzeko parada berri bat bezala sartze honen baliatzerat. Goiz honetan, sartzea kari, A1, A2, C, 7, 8, …
May 30 2017
#AmazonReef : Ekintzaren bideoa
Atzoko mobilizazio eguna Frantziako 20 Total estazioetan eta hemen Bidarten iragan da. Helburua Amazoneko koral uharriaren ondoko zilaketa bateri oposizioa erakustea zen. Greenpeace, ANV Cop 21 eta Biziko milintateek Total estazioak koral uharri batzuez apaindu dituzte. Segi dezagun uharri horren defenditzen.
May 27 2017
#Amazonreef”-aren defendatzaileei sustengua
Greenpeace, ANV-COP 21 eta Bizi! Total-en kontra mobilizatzen dira Amazonas-eko uharria defendatzeko Bidarteko autopistako Total ezantzategian eta Estatu mailan 18 hiritan mobilizatu dira larunbata honetan, maiatzaren 27an, Amazonas-eko uharrien parean Total-ek duen zilatze proiektuaren kontra. Greenpeace-eko militanteak, bai eta Action non-violente COP 21 (ANV-COP 21) eta Bizi!-koak, orotarat 20 ezantzategi bestelakotu dituzte koralezko uharritan… …
Mar 04 2017
Jean-Laurent Bonnafé, BNP-ren buruzagia akusatuen aulkian ezarria Biarritzen
Aulki bahitzaileen ofentsiba berria BNP Paribas-ren kontra Martxoaren 4an larunbata honetan 10:30tan, Bizi-ren 25 militantek Biarritzeko hiri erdian burutu duten ekintza ikusgarri baten bidez BNP Paribas akusaziopean ezarri dute, zerga ihesan duen parte hartzeagatik eta krimen klimatikoen diruztatzeagatik. Bankuaren teilatu gainerat hupaturik, hainbat militantek «BNP akusatuen aulkian ezar dezagun» zioen banderola erraldoia zabaldu dute. Momentu …
Oct 24 2016
Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza azaroaren 11an, ostiralarekin Baionan
Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza Ostiralean, azaroaren 11n, Baionan Formakuntzarentzat izena emaiten dut! Bizi! eta Action Non-Violente COP21-ek, Baionan, azaroaren 11n, 10:00etarik 18:00k arte, bortizkeriarik gabeko ekintzari buruz formakuntza osoa eta praktikoa antolatzen dute.. Formakuntza urririk da eta beren burua ekintza deliberatu eta %100 bortizkeriarik gabekoetan kokatzen dutenei idekia da. Alabainan, horrelako ekintzak biderkatuko dira datozen hilabeteetan, …