Urre ustiatze proiektuaren kontra girelako, elkarretaratze batetara deitzen dugu : 2017ko otsailaren 11n larunbat honetan, Ezpeletako merkatuko plazan, 14:30etan Ez ahantz kontsulta publikoan parte hartzea (argumentuak http://www.stop-mines-eh.org/ gunean) ! Deialdia : – Ossau Irati sormarkako Euskal Herriko laborariak – Ezpeletako Biperraren ekoizleen sindikata – Xapata (Itsasuko gerezia) – EHLG (Euskal Herriko Laborantza Ganbara), – ELB …
Category: Beste tokiko esku hartzeak
Jul 26 2016
Euskal Herria trantsizioan izan dadin: elgarrekin Herri Elkargoa eraiki dezagun!
Asteazken honetan, uztailaren 27an, arratseko 19:00etan, Baionan, Xaho Pelletier pentzean, Laborarien Xokoaren ondoan, Euskal Hirigune elkargoa sinbolizatzen duen etxe bat eraikia izanen da. Ainitz artista eta pertsonalitate ere hor izanen dira besta giroko topaketa elkarretaratze honetan. Helburua da eremu instituzional berri horren sortzeari dagokionez tokiko jendarte zibilaren atxikimenduaren erakustea. Alabainan, deus ez da behin betiko …
Jun 23 2016
Lan legearen kontrako militante bat zanpatua
Ekainaren 23an ostegun huntan 9:15ak airean, Jusqu’au retrait kolektiboko 50 bat militantek ekintza bat burutu dute Baionako suprefeturan. Lan legea eta gobernuak sindikatuen manifestaldia debekatzen entseatu izana salatzea zen asmoa. Poliziak suprefeturaren sarrerak hetsi zituen eraikinaren okupazioa eragozteko. Bainan Bizi!-ko 5 militantek barnera sartzea lortu dute, eta bertatik lan legearen kontrako mezuak agerian eman dituzte …
Jan 11 2016
Euskal Herriko Laborantza Ganbara-k 11 urte ospatuko ditu urtarrilaren 16an, larunbatarekin, Ainiza Monjolosen
– 9:15 : ongi etorria, kafea – 9:45 : Euskal Herriko Laborantza Ganbara 2015.urtean : ACBA lurraldean eramandako laborantza diagnostikaren emaitzen aurkezpena. Zer leku laborantzarentzat hirigunean ondoko urteetan ? EHLGren Lagunak elkartearen bilana, 2015 urteko konduak Eztabaida, hitz hartzeak eta azken hitza – 12:30 : Zintzur bustitzea – 13:30 : Bazkaria 20 €-tan : Barazki salda, Belaun …
Jan 10 2016
Notre-Dame-des-Landes-n, ZAD-ko ihardukitzaileak diren bizilagun eta laborari historikoen kanporatzeari ez ! urtarrilaren 13an, Baiona
Sustengu jende biltzea, ,urtarrilaren 13an, 18:30etan, ,Baionako herriko etxearen aintzinean Naoneden urtarrilaren 13an, ZAD-eko bizilagun eta laborari historikoen kanporatzeko asmoz iraganen den auzia salatzeko, Notre Dame des Landes-ko aeroportuaren kontrako Euskal Herriko Komiteak jende biltze batetara deitzen du, urtarrilaren 13an, 18:30etan, Baionako herriko etxearen aintzinean. Auzi honekin, borroka luze baten ondotik lortu genituen akordioak – …
Jan 05 2016
Bizi!k urtarrilaren 9an Baionan iraganen den Bagoaz-en manifestaldira joatera deitzen du
Bizi!k Bagoaz eta Sarek Baionan eta Bilbon 2016ko urtarrilaren 9an, larunbatarekin antolatzen dituzten «Mugi daitezen harriak – Euskal Presoak Euskal Herrira – Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde» manifestaldietan parte hartzera deitzen du. Larrialdi klimatiko eta ekologikoaren bai eta justizia sozialaren arloan lanean ari den Euskal Herriko Mugimendu Altermundialista bezala, bai eta ere errotik demokraziari …
Nov 26 2015
Xutik eta deliberatuak, klimaren alde! Larunbatean, azaroaren 28an, 2 mobilizazio Baionan
“Ez da onartu behar bizigarriago izanen den planeta baten aldeko eta hautua egiten dugun gunean libreki eta duintasunez bizitzeko dretxoaren aldeko eramaiten ditugun borrokak geldituak izan ditezen fanatismoaz edo harek ondorioztatu nahi dituen gehiegikeri autoritarioetaz” On lâche rien ! (Alternatiba) 11:00etan Elgarretaratzea “Urgentzia, klimatikoa da!” Baionako Herriko Etxe aitzinean 15:00etan Naomi Klein-en “This Change Everything” …
Nov 06 2014
LURRAMA, 8 egunen buran ! Izan zaitez laguntzaile!
LURRAMA, Euskal Herriko laborantza iraunkorraren besta, Azaroaren 14, 15 eta 16-ean heldu zauku Miarritzeko Irati erakustazokara ! Oraino laguntzaileak falta dira eta bereziki igandez! Zu ere, izan zaitez laguntzaile ! Horrez gain, azaroaren 11-a besta eguna denetz (asteartea), Iratiko aretoan hasiko dugu LURRAMAKO muntaketa. Hor ere, laguntzaileak beharko ditugu aratsaldeko 2-etarik 7-ak arte, lurra markatu eta moketaren …
Oct 10 2014
Ekozergaren gibelatzea: egiazko eskandalua
Errepidetako garraiolarien nagusien federazio garrantzitsuenek abisatu zuten Estatuko bideen blokatzeko xedea. Ondorioz, Ségolène Royal ministroak Ekozergaren bertsio arinduaren gibelatze muga gabea jakinarazi du. Hau eskandalu demokratiko eta ekologikoa Hara nola, nagusien lobby-ek beste garaipen bat lortzen duten gobernu “sozialista”ren gandik, jakinez sindikalistek, ekologistek, askatasunaren eta jendeen eskubideen defendatzaileek ez dutela ia inoiz beren aldarrikapenentzat nahi …