Notre-Dame-des-Landes-ko aeroportuari ez! Denak jende katearen osatzerat maitzaren 11an, larunbatez Behargabeko aeroportu proiektu honekberotze klimatikoa azkartuko du, elite batek elite batentzat pentsatu proiektua da, sos publikoa sahutuko duen proiektua da, lur emankorrak suntsituko dituen proiektua da… Berri gehiago : http://www.chaine-humaine-stop-aeroport.org/fr/pourquoi.html AHT – NDDL, berdin da ! Baionatik autopartekatzea: http://www.wigowiz.com/carte.php?m=8Vc4238 edo pb.nddl@gmail.com Parte hartze solidarioa edo Pauetik autobusez abiatzea : http://soutiennddlbearn.wordpress.com Facebook orrialdea: http://www.facebook.com/pages/Pays-Basque-soutien-à-Nddl/292891304164068 Edozein …
Category: Behar gabeko proiektu erraldoi eta inposatuak
Dec 06 2012
Baliogabeko proiektu inposatu haundien kontrako sustengu asteburua Baionan
Baliogabeko proiektu inposatu haundien kontrako 3. eguna kari, NDDL-eko sustengu komiteak, CADE-k, ATTAC-ek eta Bizi!-k Atalanten abenduaren 7a ostiralean iraganen den gaualdirat parte hartzerat gomitatzen zaitu. Biharamunean, larunbatarekin Mugitu mugimenduko tartalarien sustenguz ekintza sinboliko bat iraganen da. Abenduaren 8an larunbatean, 10:00etan Pannecau zubian : Mugitu-ren (AHT-ren kontrako bortizkeriarik gabeko hegoaldeko mugimendua) elkartasunez eskuorri bat banatuko …
Dec 01 2012
Baliogabeko proiektu inposatu haundien kontrako baraualdia
Notre Dame des Landes-eko aireportua, Bordale-Hendaia AHT linea Doha-ko klimari buruzko gailurra kari Qatar-en, Bizi!-ko militante batzuek 24 oreneko baraualdi bat hasi dute ostiral huntan azaroaren 30an 18:00etan baliogabeko proiektu inposatu haundien kontra. Notre Dame des Landes-eko okupatzaileen sustengua, AHT treinbide berriaren errefuxa dira 24 oren horien “menuan”… Gisa berdineko baraualdiak gertatzen ari dira Hego Euskal …
Nov 23 2012
Miarritzeko Ama Birjina Notre Dame des Landes-ekin solidario !
Ostiral honetan, azaroaren 23an, goizeko 9ak30etan, Bizi ! (bizimugi.eu) mugimendu altermundialisteko ekintzaileak Miarritzeko Ama Birjinaren harkaitzerat igan dira eta bertan kartel eta banderola batzu ezarri dituzte Notre Dame des Landes-eko okupatzaileekiko elkartasuna erakutsiz. Bertan irakurtzen ahal zen «La Vierge de Biarritz solidaire de Notre Dame des Landes» (« Miarritzeko Ama Birjina Notre Dames des Landes-ekin solidario ! ») edo …
Nov 14 2012
Klimaren zanpatzaileak ez dira ongi etorriak Euskal Herrirat !
Bizi!k Jean-Marc Ayrault Lehen Ministroaren Biarritzeko etorrera dela eta, manifestatzera deitzen du! Bizi! mugimendu altermundialistak, asteazken honetan, azaroaren 21an, 15:30etan, Gare du Midi gunean, Lehen Ministroa den Jean-Marc Ayrault-ren Biarritzeko etorrera dela eta, manifestatze deia luzatzen du. 2012ko martxoaren 1an, «Ingurumena, hasia da zinez aspergarri bilakatzen !» zion Nicolas Sarkozy lehendakariari, argi utzi genion, beste …
Nov 10 2012
Notre Dame des Landes-ekiko Bizi-ren elkartasuna !
Justizia sozialaren aldeko Bizi ! mugimendu ekologistak gaitzesten du gaur egun Notre-Dame-des-Landes (44)-eko aireportu proiektuaren aurka bortxa-eza erabiliz ari diren militanteen kontra eramana den presio poliziala, eta sustengatzen du, larunbatan, 2012ko azaroaren 17an, aireportu proiektuaren eremuaren berriz okupatzeko deitua den manifestaldia. Ahal duten guziak deituak dira manifestaldi hortarat parte hartzerat, izena emanez auto-parteka web gunean den hitzorduan: …
Oct 18 2012
AHTa, klimaren etsaia!
Gaur egun nagusia den ekoizpen, kontsumo, lurralde antolaketa, garraio, ekonomia destokiratu, laborantza intentsibo, etab. ereduaren jarraipenak, atzerabiderik gabeko hein baten gainditzerat eramaiten ahal gaitu. Hots 2050 urtetik beretik, gaur sortu diren haurrek 40 urte ez dituztelarik ukanen ere, klima uzkailketaren hasterat. Beroketa efektuzko gasen isurketa mailan (gaur egungo klima makurtze eta uzkailketaren iturri diren isurketa …