Category: Baionako barnea

Patxa plazaren geroa marraz dezagun!

“Patxa Plaza Kolektiboa” sortu zuten Baiona ttipiko herritar zonbaitek, “Patxondo”, “Baionako Zizpa Gaztetxea”, “Patxoki – Bizi” eta “Mami Txula” elkarteek. Baionako herriko etxearekin elkarlanean, herritar galdeketa antolatu zuen 2017ko urriaren 21ean, Baiona ttipiko Patxa plazaren erreberritzeaz. Helburua zen Baiona ttipiko bihotzean kokatua den plaza honen gerorako konponketa eta erabilpenen irudikatzea, behin aparkalekua kenduta. Herri galdeketak …

Continue reading

Maiatzaren Leheneko Manifestaldia Baionan Bizi!-ren desfilea Bertokiratzearen alde

Maiatzaren Leheneko Manifestaldia Baionan Bizi!-ren desfilea Bertokiratzearen alde Bizi! mugimendu altermundialistaren deiaren haritik 270 pertsonek parte hartu dute ekonomiaren bertokiratzearen aldeko desfilean, Baionako karriketan gaindi mila pertsona baino gehiago bildu dituen Maiatzaren Leheneko ohiko manifestaldiaren barnean. Koloretsua eta musikaz animatua zen Bizi!-ren «Bertokira dezagun» jende lerroan, trikitixak, batukada bat, deslokalizazioak salatzen zituen Hip-Hop eszena ibilkari …

Continue reading

Baionako Bestak Bizi!-rekin

Bizi!-k laguntzaile andana bat xekatzen du Baionako Bestentzat (uztailaren 23a asteartetik uztailaren 29a astelehenera): Ostatuan xerbitxatzeko, garbiketa, sukaldea, afitxa kolaketa, etab… Giro ezin hobean! Aste baten buruan hasten dira bestak eta oraindik ez ditugu bete lan itzuli guziak ! Milesker izena emaitea taula betez (hemen karga dezakezu)

Eusko poteoa Baionan

Ekainaren 7an, ostiralarekin, eusko poteo bat iraganen da Baiona hiri barnean (Baiona Tipi eta Handian). Baionako hiri hiper barnean dauden eusko sareko 9 ostatuen itzulia eginen dugu. Desfilea alaitzeko karrikako musikariak izanen dira eta parte hartzaileek zerbait jaten ahalko dute, etapa bakoitzean egoki banatu pintxoak gozatuz. Bistan dena, poteoa euskoekin baizik ez da eginen, eta …

Continue reading

Baiona handiko eta ttipiko biztanle guzieri

Bilkura bat antolatua da martxoaren 3an, ostegunarekin, 19:00etan Sankara ostatuan (Xaho kaiaren 22an) Bizi-ko tokiko talde bat sortzeko Baiona hiri-barnean. Honen xedea, Baiona Handi eta Ttipian lan egitea izanen da: – eguneroko bizi solidarioagoa, ekologikoagoa, autonomoagoa… lortzeko asmoz alternatiba konkretuak bultzatzeko: Baiona Hiri-barneko AMAP baten sortzea, Sankara mailegu sozial eta ekologiko gunearen garapen eta jendarteratzea, …

Continue reading