Category: Alternatiba

Aldaketa klimatikoa: Alternatibaren sartzea

Frantses Estatuan zehar hamar milaka jende goaitatuak dira Datozen asteetan, hamar milaka jendek parte hartuko dute Alternatiba ezberdinetan. Alternatiba iaz Baionan sortu den larrialdi klimatiko, sozial eta ekologikoari aurre egiteko alternatiben herrixka da. Hauek dira datozen hitzorduak: Irailaren 20 eta 21an Gonesse herrian, irailaren 28an Nantes-en, urriaren 4 eta 5an Lille-en, urriaren 5an Ziburun, urriaren …

Continue reading

Alternatiba Zokoa: Sukaldariei eta teknikalariei deia (izan profesionala ala ez)

Laguntzaileen beharra dugu sukaldaritzan laguntza emaiteko, hizlarien, laguntzaileen eta publikoaren apairuen eta talo ogitarteko, matahamiak, etab… prestatzeko Alternatiba Zokoa gertakariarentzat. Alternatiba Zokoaren sukaldaritza taldearen bilkura astelehen huntan irailaren 15ean 19:00etan 20 Cordeliers karrikan Baiona ttipian Laguntzaileak xekatzen ditugu materialaren kudeaketan laguntzeko ere Alternatiba Zokoarentzat, izan mahai/kaderak, elektrizitatea, etab…. Alternatiba Zokoaren talde teknikoaren bilkura asteazken huntan …

Continue reading

Ekainaren 13ko Baionako Alternatibaren Biltzar Nagusirako gomita

Joan diren urriaren 5 eta 6an iragan Baionako Alternatiba prestatzen eta muntatzen lagundu duten 500 beneboloetakoak zarete. Egun horietan, 12 000 pertsona bildu ziren klima nahasmenduari buru egiteko jadanik dauden alternatibek eraiki dezaketen mundua agerian emateko. Egun hartatik, Alternatibaren oihartzuna etengabe zabaltzen da, eta gaur egun berrogoi bat Alternatiba, alternatiben herrixka dira frantses estadoan eta …

Continue reading

Alternatiba Zokoa: 2014ko Urriaren 5ean

Urriaren 5a, zuen egutegietan markatzeko data bat: http://alternatiba.eu/hego-lapurdi/    

Bizi!Larrun bilera apirilaren 17an ortzegunarekin 19:00etan Donibane Lohitzunen

Bilera honen programan – Hilabete honetako “bertokira dezagun!” kanpaina – Kutsazergaren aldeko ekintzak – Alternatiba Zokoa prestaketaren jaraitzea Ohituraz bezala, bilera Passicot bulebarreko 15ean izanen da, 19:00etatik 21:00etarat

Hego-Lapurdiko Alternatiba 2014 – bilkura martxoaren 20ean ortzegunarekin 19:00etan

Martxoaren 20 hontan ortzegunarekin Alternatiba Zokoa antolatzen jarraitzeko bileraBilera Zokoako blokeen ezker-paretan arratsaldeko 18:00etatik 18:50etara, tokia bisitatuko dugu, eta 5 esparruen kokatzeko aukerak begiratuko ditugu.Ondotik Donibane Lohitzunen (Passicot Bulebarreko 15ean bilera nagusia 19:00etatik 20:40etara, Alternatiba hortarako zerrendak egiteko:– bortz esparruen ahalezko edukiak,– hartzeko kontaktuak,– bortz esparruen kudeatzeko taldeakBilera bukatzeko 20:40etatik 21:00etarat Apirileko bertokiratzearen inguruko kanpaina …

Continue reading

Hego-Lapurdiko Alternatiba 2014 – bilkura Otsailaren 20ean ortzegunarekin 19:00etan

Hego Lapurdiko Alternatibak heldu diren Urriaren 4 eta 5ean iraganen da, kostaldean (toki zehatza apirilean finkatuko da). Data horiek zuen egutegietan marka itzazue gaurdanik. Edukiaren bilkura bat eginen dugu Otsailaren 20ean ortzegunarekin 19:00etan Donibane Lohitzunen Passicot bulebarreko 15ean Gai hainitz aipatzen ahalko dire bilera hontan: – zein eduki espazio ezberdinentzat? zein hizlari eta lekuko kontaktatu? …

Continue reading

Quai d’Orsay-n edo Kanpo Harremanetarako ministeritzan bilkura, Alternatiba ezberdinen koordinaketa Nantes hirian… Alternatiba zabaltzen eta indartzen da

2013ko urriaren 6an, Alternatibak, aldaketa klimatikoaren aurkako alternatiben herrixkak, 12 000 pertsona elgarretaratzen zituen Baionan. Alternatiba eguna Christiane Hessel Andereak irakurri zuen Manifestu batekin bururatzen zen, non COP21aren perspektiban, hots Parisen 2015 urte undarrean iraganen den Nazio Batuen Erakundearen Gailur Klimatiko inportantearen perspektiban, deia zabaldua zen 10, 100, 1000 Alternatiba herrixken sortzerat Europa mailan. Arrakasta honek …

Continue reading

Abenduaren 19a Donibane Lohitzunen: Hego-Lapurdin Alternatiba bat 2014ean?

Hendaia, Senpere eta Arbonaren artean bizi baldin bazara (“Hego Lapurdi” deituriko hirigune hortan) eta hirigune hortan Alternatiba baten antolaketan parte hartu nahi baduzu heldu den urterakotz, heldu den abenduaren 19an lehen bilera bat eginen dugu tema hortaz. Eskualde hontan ezagutzeko eta egiteko hainitz dago hirigintzan, garraioetan, hurbileko laborantzan, itsasoaren egoeran etab. Hitzordua abenduaren 19an ortzegunerakin, …

Continue reading

Alternatiba-ri buruzko lehen bideoak

Aldaketa klimatikoa saihesteko alternatiben herrixkak zer itxura ukan duen ezagutzeko zonbait minutaz: Kanaldude-k eginiko euskarazko bideoa: Pixso-k eginiko frantsesezko bideoa: