Cancon-etik Cancun-erat, trantsizio ekologiko eta sozial batentzat

Azaroaren 12an ostiralarekin 18:00tan bilkura Manu Robles-Arangiz Fundazioan Baionan

Justizia klimatiko eta ekologikoaren aldeko nazioarteko mugimendua sortu da Kopenhagen, 50 000 pertsona elkartu dituen kontra-foroaren eta karriketako manifestaldien inguruan.
Cancun-eko gailurrari begira, Kopenhagekoaren segida, Via Campesina-k “Mila Cancun” egiteko deia zabaldu du mundu guzian (Deia irakurtzeko : https://bizimugi.eu/?p=2793).

Esparru horretan, Attac-ek, Confédération Paysanne-k, les Amis de la Terre-k eta Bizi!-k Cancon herrian Lot et Garonne-en elkarretaratze batetarat deitzen dute abenduaren 4an larunbatean.

Bere helburuak:
• erakustea tokiko mailan, krisi ekologiko eta klimatikoari erantzuteko eremanak diren esperientziak eta borrokak garraio, energia, eraikuntza, laborantza, industria arloetan, batez ere hiru eskualdeetan;
• justizia klimatikoaren aldeko mugimendua obratze zehatzetan errotu;
• mugimendu herritarrak eta sozialak mobilizatu heldu diren hitzorduei begira, Johannesburg 2011an eta Lurraren gailurra (RIO+20, 2012ko udaberrian), G20-tik pasatuz, Frantzian iraganen dena 2011ko azaroan

Elkarretaratze hortan, Cancun-ekin duplex moduko hitzaldi batek bi ekimenak lotuko ditu : amerika latinotik eta iparretik mugituko diren karabanak, Via Campesinak antolaturik, heltzen dira Cancun-erat abenduaren 3 eta 4ean.

Elkarretaratze horren prestaketan eta antolaketan parte hartu nahi duten guzieri idekia den bilkura bat eginen da ostiral huntan azaroaren 12an 18:00etatik 20:00etarat Manu Robles-Arangiz Fundazioan (20, Cordeliers karrika Baiona ttipian).

Ezin balin baduzue etorri bilkura hortarat, bainan abenduaren 4an lan egiteko prest balin bazirezte, milesker jakinaraztea mail huni erantzunez. (autobus bat antolatua izanen da Canco-eko elkarretaratzearen antolaketan parte hartu nahi dutenetzat, abiatzea Baionatik abenduaren 3an 19:00etan, han eskola edo sala haundi batean lo egiteko, Baionarat itzultzea igandean 06:00etako.

Aldatzeko garaia orain !