Bizi!ren garbiketa ekintza Baionako Crédit Agricole-ean!

Ekologikoki ardura gabeak diren inbertsioen kontra!


Bizi! mugimendu altermundialistak larunbata honetan, uztailaren 17an, Angelun, bortxa gabeko eta umorez beteriko ekintza bat bururatu du, Crédit Agricole bankuak nazio arte mailan ingurumena kaltetzen duten inbertsioen gaitzesteko.

Goizeko 11:15etan, Bizi!ko 20 bat militante agertu dira Baionako Etorbidean den Angeluko Crédit Agricole-aren agentziara.

Argazki gehiago ikusteko, klika hemen :

[:]Haietarik batzu neskamez jantzirik agentzian sartu dira eta hasi dira lur eta berinak urarekin garbitzen bertan ziren bezero eta langileen harridurazko begiradaren pean. Ber denboran, beste militante batzuk banderola haundi bat agerian uzten zuten. Bertan irakurtzen ahal zen “Banque écologiquement nuisible – Kasu zure bankuaren hautuarekin”.
Azkenik, esku paper bat banatua izan da “C’est plus le Crédit Agricole, c’est le Crado Agricole” bezero eta inguruko pertsonei.

Minuta batzuren buruan, “deskontaminatzaile” batzu agertu dira beren jantzi xuriekin eta gasatik babesteko maskarekin. “Gune kutxatua. Ez sartu” seinalea ezarri ondoren jende guziak jalgi arazi dituzte.

Molde horren bidez, Bizi!k nahi du gaitzetsi Crédit Agricole bankuak munduan zeharingurumenarentzat bereziki kaltegarriak diren proiektuen diruztatzea. Canadan betunez beteriko undarren ustiatze kutsatzailea ; Grasberg-Freeport Mc MoRan-ek mehategiak ; Appalaches-etako ikatz mehategietan erabiliak diren teknikoa salbaiak (leher gailuen nolanahizko erabilerarekin) ; Bakou-Tbilissi-Ceyhan-eko oliobidea ; Dynegy-ko ikatz zentrala, CO2 isurketa animaleak dituena ; Mochovce-n den zentral nuklear arriskutsua, etab.

Mattin Ihidope, Bizi!ko manfestalarien bozeramailearen arabera, “Ekintza hunek, epe luzerako den kanpaina baten hasiera nahi du azpimarratu. Bizi!k nahi du jendartea informatu 3 bankuren inplikatze azkarra (BNP-Paribas, Société Générale eta Crédit Agricole-LCL-ena) munduan zehar izigarri kritikatuak diren proiektu batzuren finantzamenduan. Inbertsio horiek gure diruaren bidez finantzatuak dira, erreka ttipiek dituztelarik ibai haundiak sortzen!”

Bizi! mugimenguak deitzen ditu familiak bankuan kondu baten idekitzeko momentuan edo bankuz aldatzeko unean, datu horietaz hautuaren elementu nagusi baten egitea. Datozen hilabeteetan Amis de la Terre – France elkarteak plantan eman duen taula berezi bat zabalduko du. Bertan frantses banku nagusiak sailkatuak dira ingurumen eta sozial arloan beren inbertsioek dituzten ondorio kaltegarrien arabera. Bizi!ren blogan bizimugi.eu eskuratzen ahal duzue ere esku paper hori.
Emailez igorriak izanen zaizkizue erabilgarriak izaiten ahal diren argazki batzu.