Bizi! mugimenduak parte hartuko du Baionako maiatzaren leheneko ohizko manifestaldian.
Bertan borroka eta besta ibilaldia antolatuko dugu «Gehiago lan egin, gehiago irabazteko» lemaren aurka. Bere helburua izanen da ozenki aldarrikatzea lanaren eta ekoiztutako irabazien funtsezko partekatzea diren larrialdi ekologiko eta sozialak.
Ibilaldi horrek oihukatuko du :[:]
– gure eza igandeko lanari,
– gure kontrakotasuna erretretaren adinaren gibelatzeari eta kotizazioen denboraren haunditzeari,
– langabeziaren kontra borrokatzeko lanaren partekatzearen aldarrikapena.
– pobreziaren kontra borrokatzeko“aberastasunen banatzearen“ galdea ez eta “gehiago ekoiztearena“, zeren azken horrek ditu egunero gero eta gehiago desmasia sozial eta ekologikoak egiten.
Aldarrikapen horiek eztabaidaren eta borroka sozialen erdian ezarri nahi dituzten guziei hitzordua finkatzen diegu San Espirituko zubiaren puntan, tren geltokiaren aldean.
Ibilaldia bereziki animatua eta koloretsua izanen da. Hurbil zaitezte dudarik gabe txirrindulaz, skatez edo roller-ez.
Manifestalditik landa, bazkari eta besta herrikoi bat ere antolatuak izanen dira Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian. Bazkariarentzat, ahal den neurrian, aintzinetik izena eman 05 59 25 65 52 zenbakira deituz edo bizimugi@orange.fr helbidera idatziz.
Gehiago lan egin, gehiago irabazteko, makineria maltzurraren kontra!!!
Lanaren banatzea, larrialdi ekologikoa eta sozialaren alde!!!
Ez dugu nahi lanak gaina har dezan biziari!
Denak Baionako Maiatzaren Leheneko manifestaldira!!!