Bizi!-ren ekintza “San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!”

Ostirala honetan, otsailaren 12an, Bizi !ko 16 aktibistek “San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!” zioten  hainbat afitxa erraldoi Baionako autobus geltokietako iragarki tauletan sartu dituzte.

Gero eta kopuru haundian agertzen den publizitateak sinestarazten du maitatuago eta urosago bizi girela gehiago kontsumituz edo gehiago ukanez. Izan eta ukan-en arteko nahasketa lantzen du, «Ondasun guttiago, harreman gehiago!» lematik urrun.

San Balendin etekinen besta bilakatu da, amodioaren bestaz mozorrotua. Karia horretara autobus geltokietako hainbat pubizitate tauletako mezua desbideratua izan da Bizi! Mugimendu altermundialistaz. Horren bidez maiteminduen egun hori merkantzia bilakatzea eta gain kontsumoaren eta sexismoaren besta bilakatzea salatu da. Iragarki egileek ez dute mugarik: dena posible da saltzeen indartzeko!

Ekintza honen helburua iragarki taula hauen errefusaren argiki erakustea zen, kontsideratuz publizitatea energia xahutzeaz gain, gain kontsumoaren sustatzaile dela, ingurumena itsustuz eta herritarrak mezu estereotipatuekin bultzatzen dituela edozoin gauzaren erosterat, edozoin momentutan eta bereziki San Balendin egunean. Publizitate mailukatzeari aurre egiteko, Bizi!ko militanteek gomendatzen dute zentzurekin arizaitea eta mobilizatua gelditzea.

Horrela, astearte honetan, otsailaren 9an, herritar mobilizazio indartsu baten ondorioz, iragarki taula haundien ezartzea errextuko zuen Macron dekretua baztertua izan da. 60 000 pertsonek parte hartu dute kontsulta publiko batean(*) non iritzien %99a proiektuaren kontra zen. Horrek erakusten du herritar mobilizazioa eraginkorra dela eta erabaki politiko batzu aldatzeko gai dela.

Bizi!ren ekintzalariek maiteminduak ez ditezen iragarki tauletaz tronpatuak izaitera animatzen dituzte, eta kontsumorako bakarrik diren gauzetaz xarmatua izaiteko ordez, egiazko gaualdi erromantiko baten hautua egiterat gomitatzen ditu!

Larunbatan, otsailaren 13an, Baionan
(*) Ikus : http://redir.agirpourlenvironnement.org/nl/32y9/3z.html  edo http://decret-macron.agirpourlenvironnement.org