Bizi!-ren deskontaminatze operazioa Baionako BNP-an!

Diruztatze erradioaktiboen kontra
Bizi!-ren deskontaminatze operazioa
Baionako BNP-an

Larunbat huntan urriaren 23an Baionan, Bizi! mugimendu altermundialisteko 19 militante Baionako BNP-ren bulegoetan sartu dira, bankuak egiten dituen inbertsio erradioaktiboen salatzeko.

Ikus BNP eta Angra-ko erreaktore nuklearraren arazoa aurkezten duen 2mn38ko bideoa :
http://www.ouvavotreargent.com/

Argazki eta informazio gehiagorentzat, klika hemen :

[:]

Ekintza hori Greenpeace-ek antolatu ekintza-eguna kari burutu da, batez ere galdegiteko BNP-k Brasileko Angra proiektu nuklearrea diruztatzea geldi dezan. Zentrala nuklearraren piezen %70a Tchernobyl katastrofa baino lehenagoko seguritate arauekoak dira!

11:15tan, Bizi!-ren militanteen parte bat BNP banku barnerat sartu da eta « die-in » ekintza bat bururatu lurrean etzanez, bezeroek militanteen gorputzen gainetik pasatu behar zirelarik bankuko leihatilara heltzeko.

Ber denboran, ekintzalarien beste partea, erradioaktibitate deskontaminatzaile jantziekin ari ziren bankuko paretak estaltzen, http://www.ouvavotreargent.com/ webgunera gomitatzen zuen afitxekin, BNPren erantzukizuna esplikatzen dutenekin, hau baita mundu mailan nuklearra diruztatzen duen lehen bankua. Militante batzuk « Banque Néfaste et Polluante, Alda bankuz, alda bankua » banderola atxikitzen zuten eta besteek billete erradioaktiboak banatzen zituzten ondotik pasatzen zireneri.

Daniel Junquas Bizi!-ren bozeremailearen arabera, « gaur egun, Greenpeace-ek eta Bizi!-k azpimarratu nahi dugu BNP-k diruztatzen dituen proiektu biziki larriak eta arriskutsuak, diruztatzen dituela kondu partikularreri esker, hots pertsona bakotxaren diruari esker. Familiak deitzen ditugu hausnarketa horren ukaitera kondu bat idekitzeko garaian edo bankuz aldatzeko garaian ».

Amis de la Terre-ek egin taula erabilgarria izaiten ahal da bankuz aldatzeko, banku frantsesen arteko sailkapen bat egin baitute, diruztatu proiektuen arriskuen eta ondorio sozial-ekologikoen arabera : https://bizimugi.eu/?p=2667 .