Bizi!-k, Herrira mugimenduak azaroaren 10ean, Baionan antolatu « Bakera hurbildu »
Dei hau, demokrata eta errepublikar gisa egiten dugu, Europa, Frantzia eta Espainiako eskubideak deneri berdin aplikatuak izan daitezen kezkatzen garelako. Adibidez, eskubide honen aplikatzeak eska lezake presoak haien ahaideengandik ahal bezain hurbil presondegiratuak izan daitezen eta zigorraren ¾ bete dutenak askatuak izan daitezen. Ezin da onartu tratamendu diskriminatzailea euskal preso politikoei aplika zakizkien.
Humanista eta aitzinazale gisa egiten dugu ezin baitugu ulertu eritasun larriak pairatzen eta beraz artatzeko baldintzarik eskuratzen ahal ez dituzten pertsonak, edota fase terminalean direnak eta beraz haien ahaideek inguraturik bizi bukaera duin bat ukaiten ahal ez duten pertsonak preso atxikitzea. Molde berdinean ez ditugu onartzen preso batzuei edo haien familiei jasanarazi tratu txarrak. Arrazoi berdinengatik, beste behin ere ez ditugu presoen urruntzea eta barreiatzea onartzen haien familiei jasanarazten zaien gorputz, gogo eta diru mailako nekadura eta hartu behar dituzten arriskuengatik (istripu ugari errepideetan, heriotzak eraginez batzuetan, oren erdiko bisita bat egiteko mila kilometro baini gehiago kurritu behar dituzten presoen familia horiendako).
Segurtamen osoko bakezale gisa egiten dugu, nonahitik etorri eta nornahik jasan gogo eta gorputzen kontrako bortizkeriak onartzen ez ditugulako. Euskal Herrian itzulbiderik gabeko egiazko bake baten alde deblauki jokatzen duten bakelzale gisa egiten dugu. Gaur egungo presondegietako politika arrunt kontra emankorra da honelako bake eta berradiskidetze egoera dagoelarik.
Bakarrik horrelako bake iraunkorrari ezetz diotenek dute interesa tentsio honela mantentzeko, horrela garrak zirikatuz. Goraki galdegiten diegu joko zikin hori berehala gelditzea. Horrelako jarreraren aldeketaren lehenengo zeinu ausarta Aurore Martin-en berehalako askapena litzateke eta euskal dosieran den salbuespeneko presondegi-politikaren funtsezko
Arrazoin guzi hauengatik, Bizi!, ipar Euskal Herriko mugimendu altermundialistak, bere kide eta segitzaile guziak, Baionan, azaroaren 10ean, larunbatarekin, « Bakera hurbildu » manifestaldian kopuru handienean parte hartzera deitzen ditu.