Bizi ! Itzuli!ren arrakasta

Bizi!Mugimenduak bizikletez antolatu duen Iparraldearen zeharkatzeak ongi etorri bikaina lortu du hiru egunez trebeskatu dituen hiri eta herri guzietan. Zernahi jendek beren sentsibilitatea erakutsi dute Bizi!ren klima beroketaren aurkako mobilizazioaren gaiari eta artoski Bizi!ren txirrindularier kuraia eman dute.

Ostiral goizean Mauletik partiturik, Bizi!ko 20 militantek segurtatu dute zeharkatzearen permanentzia. Hiru egunez arizan dira orotara 210 kilometrotik goiti pedalatuz Baionara heltzeko igande honetan irailaren 27an. Etapa bakotxean zernahi laguntzaile hurbildu zaizkie, zeharkatze honetan parte hartu dutenen pertsonen kopurua 230 pertsona ezberdinena izan delarik hiru egunetan.

[:]

P1000832
P1000834

P1000830
P1000768

P1000817

ELBko Francis Poineau, Mauleko AMAPeko Madouce Paraguas, Mauleko hautetsi den Daniel Maniaguet, Izurako auzapez eta LEIAko lehendakari den Daniel Olçomendy, Gracie Florence, ezpeletako auzapeza, etabar bezalako tokiko pertsonalitate ainitz etorri dira Bizi!ko militanteer sostengua erakustera.

Michel Berhocoirigoin, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen lehendakariak eta Peio Etcheverry-Aintchart, Donibane Lohitzuneko hautetsiak animatu dituzte formakuntza bilkurak tema ezberdinei buruz, baina zuzenki lotuak zirenak garraioen arazoari, klima beroketari, edo laborantzaren tokitzeari, lurralde antolaketari edo urbanismo iraunkorrari, azpimarratuz hemen berean beharrezkoak diren aldaketak klima aldaketaren ondorioz.

Gilles Lemaire, Berdeen Idazkari Nazional ohiak eta Attac-France-en bulegoko kideak, hitzaldi bat egin du Ezpeletan Bizi! Itzuliren karietara 70 pertsonen aitzinean Kopenageko gailurraren erronkei buruz. Bertan esplikatu du zertako nazio arteko mobilizazioa baitezpadakoa den presioa egiteko gobernatzaile guzien gan, egoera latz honek galdegiten duen heinean. Ber maneran azpimarratu du beroketa efektua duten gasen isurkinak ttipitzeko hartu behar diren nehurriak behar direla hartuak izan lehentasuna emanez jendartearen parte xumeenak eta planetarenak ez oraino gehiago kaltetuz. Txirrindulazko zeharkatze honetan, Urgence climatique! Justice Sociale! urrundik gehien hor ginuen mezua zen.

Zuberoan eta Baxe Nafarroan gaindi, bai eta ere Lapurdiko kostaldean zehar, Bizi!Itzulik garraioen beste politika bat aldarrikatu du – eta bereziki eskaintza haundiago baten ukaitea garraio publikoen mailan. Bizi!Itzuli erderki bururatu da 100 pertsona baino gehiago bildu duen txirrindulazko manifestaldiarekin Baionatik Angelura joanez. Bizi!ren botz eramaileek SMTCko lehendakariarekin Bizi!Mugimenduak ukan duen bileraren berri eman dute. Bertan adierazi dute bigarren topaketa finkatua dela Michel Veunac SMTCko lehendakari jaunarekin eta SMTCko arduradun teknikoekin bai eta ere Bizi! gomitatua izanen dela laster SCOTaren lehendakariataz, Jean-René Etchegaray jaunataz.

Bizi! Mugimenduak eskertu nahi ditu Bizi!Itzuli!n parte hartu duten guziak eta bereziki laguntzaileak (etapen eta bazkarien prestakuntzan parte hartu dutenak, txirrindularier ostatu eskaintzeko unean, etab.).

Datorren sentsibilizazio topaketa finkatua da urriaren 7an, gaualdi berezi batekin Bizi! eta Atalante-ek elgarrekin antolatuko dutena. Karia horretara Nicolas Hulot-ek ateratzen duen filma «Le syndrome du Titanic», emana izanen da Atalante zineman Baionan.

Amalurra salba dezagun !

Bizi !