Bilkura publikoa Donibane Garazin, 2020-2026 kargualdiko bilan ekologikoaz eta 2026ko Itunaz

BILKURA PUBLIKOA:

Zer egin dute Baxe-Nafarroko herriek klimaren alde?

 Zein ekintza 

heldu den kargualdiko, 
biztanleen beharrei 
eta larrialdi ekologikoari erantzuteko?

Kargualdiaren bilanaren emaitzen argitaratzetik landa, Bizik bilkura publikoa antolatzen du bilanaren eta Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko Itunaren aurkezteko.

Donibane Garazin, 
Herriko Etxean

Azaroaren 14an, ostiralarekin – 20:00etan

Etor kargualdi honetako ikasgai nagusiak eta Euskal Herri jasangarriago, zuzenago eta solidarioago baten aldeko neurrien ezagutzera.

Aitzina pausuak, hitzemanetarik eta larrialdiak galdatu heinetik urrun badira ere, bilkura publiko hau parada  izanen da Herriko Etxeen mailako iniziatiba desberdinak ezagutzeko, bihotz-sustagarriak diren urrats ttipiak aitzinean emanez.

Bigarren parteak 2026ko Ituna deskubritzeko parada emanen du eta  lurralde honetan engaiatzen diren ahal bezain bat zerrendei Ituna aurkezteko moldeak ikertuko ditu.

Trukaketak segituko dira 21:30etarik goiti antolakuntzak eskainitako zintzur bustitze eta kilikatze giroan.