Bihar 10 000 enplegu klimatiko Ipar Euskal Herrian

Hitzaldi publikoa

Ingurumenan, bai eta ere segurtasun industrial eta energetikoan berezitua den Jose-Ramon Becerra ingeniariarekin. Jose-Ramon Becerra, duela 20 urte pasa ingurumenaren alde ari da Hego Euskal Herrian, eta Ekokontsumo federazioaren Idazkaria izan da. Gaur egun EQUO talde politikoaren bozeramailea da. Iparraldean, trantsizio energetikoaren eta ekonomiaren ber-tokiratzearen aldeko politika haundi nahi batek sor litzazken enplegu kopuruen zenbatzea eta aurkezpena egiten duen  Bizi!k galdatutako txosten baten egilea da.

Azken hilabeteetan Bizi!n garatu den proiektu garrantzitsu bat da hau. Hain xuxen ere Jose Ramon Becerra ingeniariak egin duen ikerketa. Ingurumenan, bai eta ere segurtasun industrial eta energetikoan berezitua den Jose-Ramon Becerra ingeniariak kalkulatu ditu Ipar Euskal Herrian, politika klimatiko haundi nahi batek sortzen ahal lituzken enplegu kopuru eta motak. 10 000 enplegutik goitiren sortzea aintzin ikusia litaike, jakinez 15 883 enplegu galdegile badirela gure lurraldean A kategorian.

Azterketa honek Ipar Euskal Herriarentzat egiazko trantsizio politika bat marrazten du arlo bakoitzean (laborantzan, industrian, energia urritasunean, energia berriztagarrietan, bizitegien zaharberritze energetikoan, mugikortasun jasangarrian, hiri hondarkinei balio emaitean, ekoizpen batzuren ber-tokiratzean, zirkuitu labur eta hurbileko komertzioetan…) hainbat hautu biziki zehatz eginak izaiten ahal direla esplikatuz.

Ikerketa globala hau aurkeztua izanen da lehen aldikotz eta esklusibitatean, osteguna honetan, apirilaren 9an, 20:30tan Ainiza-Monjoloseko Laborantza Ganbaran, eta ostirala honetan, apirilaren 10ean, 19:00etan, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan (Baionan). Publiko zabala eta Iparraldeko bizi politiko, ekonomiko, sozial, kulturaleko bai eta ingurumen arloko aktore ezberdinak ongi etorriak dira, eta, ikerketa honek plazaratzen dituen proposamen eta estimazio ezberdinei beren iruzkinen gehitzerat gomitatuak dira.

Bizi, EHLG eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatutako hitzaldiak

Sartzea urririk Xehetasunak: info@bizimugi.eu edo 05 59 25 65 52

Informazio gehiago: bizimugi.eu

Bizi !

persofondrouge