BEGIRALE BATEN POTRETA 🦔 Sabine Endara, Sarako Herriko Etxearen engaiamenduen Begirale – Zato gurekin!

Zerk bultzatu zintuen begirale ekologista izatera?

BIZIren ideiak, 2020ko herriko hauteskundeen karietara, hautagaiei ituna izenpetu arazteak zinez motibatu ninduen, nire lurraldeko hautetsiengana hurbiltzeko aukera ikusten nuen hor, metamorfosi ekologikoaren alde eginen zituzten proiektuak eztabaidatzeko. Zinez, nire engaiamendu ekintzailea larrialdi klimatikoaren testuinguru honetan hasi zen, baina, batez ere nire eskumeneko ekintza-eremu bat aurkitu nuelarik.

Zein da zure eginkizuna?

Nire eginkizuna “Hitza Hitz” desmartxaren barnean da, euskaldun guziendako zentzuz betea den erran-moldea. Nire herri-etxeko berriak jarraitzen ditut herriko kontseiluko txostenak irakurriz, bilzar publikoetara joanez eta hautetsiekin elkartrukatuz. Sinatzaileek proposaturiko proiektuak itunaren printzipioekin bat egiten dutela egiaztatzen dut eta auzapezarekin elkartu naiz jadanik molde eraikitzailean eztabaidatzeko.

Zeintzuk dira lehen ondorioak?

Lehen ondorioak Eusko-kidetzari, herriko argiei eta gero, adibidez, herriko jantokiko menuen azterketa eta “EGAlim” legearekin duten egokitasunari buruzkoak izan ziren. Pozgarria da baina, hautetsien borondate ona izanik ere, ez da oraindik erronkei buru egiteko heinekoa. Delako Métamor’trophées ekitaldiak nabarmendu zuen, herriz herriko jarraipen-fitxei esker, metamorfosi ekologikoaren aitzinamendu ttipia. Ondoko aldiak, 2022ko azaroan, klima errespetatzen duten proiektuen indartzea erakutsiko du, espero dut.

Zer ekartzen dizu engaiamendu mota honek?

Engaiamendu honek planeta-aldaketen parean kontzientizatu nau eta motor baten gisa sustatzen nau klima-aldaketaren eta injustizia sozialaren kontra borrokan aritzeko, nire egintza eremuan. Maila pertsonalean, geldikeria giro honen aitzinean sentitzen dudan eko-antsietatearen aurka borrokatzeko bide bat da ere. Orduan, begirale bezala  engaiatzeak nolabaiteko zilegitasuna ematen dit herritar sutsu gisa nire herriko-etxeko joeren jarraipena egiteko.

Larrialdi klimatikoari aurre egiteko, herritarrak engaiatzen dira begirale ekologiko moduan Herriko Etxeek eta Hirigune Elkargoak beren Metamorfosi Ekologiko engaiamenduak errespetatzen dituztela segurtatzeko. Espezie batzu begirale ekologiko  deitzen dira zeren beren sentsibilitatea bizi diren ekosistemen mailan diren aldaketen adierazle goiztiarra da. Sagarroien kasua da eta hauek bezala, Hitza Hitzeko begiraleek beren Herriko Etxeen ekosisteman beren ekarpena egiten ahalko dute: edo argitara emanez aitzindari diren herri batzuren ekintza eredugarriak, edo bere bizilekua arriskuan emaiten duten klima suntsitzaile diren proiektuetaz abisatuz.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.

Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: