Zerk animatu zaitu begirale ekologikoa bilakatzera?
Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko pario zehatz hori bide ona dela pentsatzeak, arazoekin eta haiei erantzuteko egiten denarekin kontaktuan egonez, ene burua trebatzeko eta gure planeta ederrean modu iraunkorrean bizitzeko molde indibidual eta kolektiboa hausnartzeko.
Zer egiten duzu Begirale gisa?
Hautetsiekin junta egiten dut etapako puntua egiteko unean, orriak bete behar dituztelarik, Itunaren 7 puntuak aipatzeko topatzen naiz haiekin eta Formakuntza Planean parte hartzera motibatzen ditut. Engaiatuak diren Herriko Etxeei Bizik zuzenki igortzen dizkien mezuen jarraipena egiten dut, segitzen ditudan Herriko Etxeetako hautetsiekin harremanetan sartuz. Begiraleen Kazetak eta Bilan Txostenak zabaltzen ditut.
Zein dira lehen ondorioak?
Begirale Ekologikoen eginkizuna Biziren eraginkortasunaren osagai garrantzitsua da. Hautetsiei gure lurraldeko bizimoldea baikorki aldatzeko elkartearen motibazio handia erakusten diegu: hausnarketa, jarraipena, formakuntza-proposamena klimaren erronka kontuan hartzen laguntzeko, etab. Hautetsi hauekin elkarlanean aritzen gira interes orokorraren baitan aterabideak atzemateko.
Zer ekartzen dizu holako engaiamenduak?
Motibatzen nauenari ontsa erantzuten dio: lekuaren gainean ari naiz, herri ttipietako herriko etxeek eguneroko zailtasunei nola aurre egin behar dieten ikusten dut eta erronka ekologikoa modu errealistan nola deklina daitekeen ere. Bide bat atzemanen dugu.
Larrialdi klimatikoari aurre egiteko, herritarrak engaiatzen dira begirale ekologiko moduan Herriko Etxeek eta Hirigune Elkargoak beren Metamorfosi Ekologiko engaiamenduak errespetatzen dituztela segurtatzeko. Espezie batzu begirale ekologiko deitzen dira zeren beren sentsibilitatea bizi diren ekosistemen mailan diren aldaketen adierazle goiztiarra da. Sagarroien kasua da eta hauek bezala, Hitza Hitzeko begiraleek beren Herriko Etxeen ekosisteman beren ekarpena egiten ahalko dute: edo argitara emanez aitzindari diren herri batzuren ekintza eredugarriak, edo bere bizilekua arriskuan emaiten duten klima suntsitzaile diren proiektuetaz abisatuz.
Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.