BEGIRALE BATEN 🦔 François Recourt – Zato gurekin !

Zerk bultzatu zintuen begirale ekologista izatera?

Iparraldean begirale ekologikoen bila zebilen iragarki batekin egin nuen topo, norbera bere Herriko Etxean begirale izatea zer zen azaltzen zuen, eta berehala piztu zidan arreta. Ekintza ekologiko eta solidarioan aktiboki parte hartu behar nuen garaian iritsi nintzen.

Zein dira orain zure egitekoak?

Kargualdi-erdiko txostenaren garaian heldu nintzen Bizira, eta, beraz, Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren sinatzaile bakoitzak bidali datuen bilketan parte hartu nuen. Ondotik, afixaketa publikotik pasatzen da edo esku paper banaketatik, begirale berrien atzemateko, jarraitua den Herriko etxearen aktualitatea eta ekintzak segitzera, klima suntsitzaile liratekeen proiektuen salatzeko…

Zein dira lehen ondorioak?

Txosten honek erakusten du Herriko Etxeek metamorfosi ekologikoa gauzatzeko duten ausardia eskasa eta  Bizi bezalako mugimenduek aldaketa horretan laguntzeko duten garrantzia.

Zer onura ekartzen dizkizu holako engaiamenduak?

Ekintzan egoteak itxaropena ematen dit, metamorfosiaren bultzatzaileak herritarrak izanen direla  gero eta argiago zait. Ezagutzea merezi duten  Herriko Etxeen bete beharretaz edo tokiko iniziatibetaz anitz gauza ikasten ditut.

Larrialdi klimatikoari aurre egiteko, herritarrak engaiatzen dira begirale ekologiko moduan Herriko Etxeek eta Hirigune Elkargoak beren Metamorfosi Ekologiko engaiamenduak errespetatzen dituztela segurtatzeko. Espezie batzu begirale ekologiko  deitzen dira zeren beren sentsibilitatea bizi diren ekosistemen mailan diren aldaketen adierazle goiztiarra da. Sagarroien kasua da eta hauek bezala, Hitza Hitzeko begiraleek beren Herriko Etxeen ekosisteman beren ekarpena egiten ahalko dute: edo argitara emanez aitzindari diren herri batzuren ekintza eredugarriak, edo bere bizilekua arriskuan emaiten duten klima suntsitzaile diren proiektuetaz abisatuz.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.