BAZENEKIEN? Izarrak berriz piztu

Gehiegizko argi artifizialak ez digu bakarrik kentzen zeru izartsuaren edertasuna. Alabaina, bioaniztasunaren nahasmendu iturria da eta energia-xahutze handia dakar. Argiteria publikoa frantses Estatuko elektrizitate kontsumoaren % 41ekoa da eta urtean 670.000 t CO2 isurtzen du.
2018ko abenduaren 27az geroztik, ministerio dekretu batek arautzen ditu kanpoko argiztapen-instalazioak espazio publiko eta pribatuetan, ondarearenak (eraikinak, baratzeak, parkeak), etxebizitzak ez diren eraikinenak (eraikinak eta leihoak), estaliak ez diren edo erdi estaliak diren aparkalekuenak. Egoeraren arabera, itzaltzea jarduerak bukatu eta gehienez oren bat berantago egin beharko da, 07:00etan berrabiarazten ahalko da edo jarduera goizago hasten bada,  hasi baino oren bat lehenago.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.