Ipar Euskal Herriko 5 herri (Hazparne, Hendaia, Maule, Donibane Garazi eta Donapaleu) hautatuak izan dira ANCT (Agence nationale de la cohésion des territoires) delakoak Estatu mailan bultzatzen duen «Biharko herri ttipiak» programan hartuak izaiteko.
Joan den maiatzaren 21ean Estatuarekin eta Euskal Hirigune Elkargoarekin hitzarmena izenpetu zuten.
Programa horren xedea da 20 000 biztanletik petik diren Herriko Etxeetako hautetsiei eta haien elkargoari, finantza eta jarraipen baliabideak eskaintzea 2020-2026 kargualdiaren iraupenean beren bizi berritzeko proiektuen gauzatzeko.
Herri horiek trantsizio ekologikoa eta garapen iraunkorraren erronkak beren lurralde proiektuaren erdian kokatzen dituzte 2 gai nagusi agerian direlarik: etxebizitza zaharren berriztatzea eta oinezkoen tokia eta segurtasuna.
Untsa erortzen da, zeren 5 Herriko Etxe horiek Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren aldeko Ituna 2020 delakoa izenpetu dute eta ondorioz engaiatuak dira Itunaren 7 neurrien plantan emaiterat, haietan aurkitzen dugularik mugikortasun eztiena eta egoitzen arraberritze energetikoarena.
Biziren Hitza Hitz lan taldearen Begiraleek zainduko dute zer maneran Herriko Etxe horiek motibapen hori gauzatuko duten beren lurralde proiektuan eta ekintzetan.
Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: