Francisco Ordas

Author's posts

NegaWatt egitasmo berriari buruzko hitzaldia martxoaren 12an, larunbatarekin!

NegaWatt egitasmo berria, neurritasuna, eraginkortasuna, energia berriztagarriak trilogian oinarritzen da. 2050ean karbono mailan neutroa den eta % 100 energia berriztagarriekin ari den frantses Estatu baten bideragarritasuna erakusten du. Klimaren desoreka indartzen den bitartean, trantsizio energetikoa giltzarria da gure lurraldearen zinezko metamorfosi ekologikoa hasteko! Energia-adituek eta profesionalek garatua, 2022ko egitasmoa aitzinekoak baino haratago doa, materialen eta …

Continue reading

Martxoaren 12an, larunbatez: mobiliza gaitezen klimaren eta justizia sozialaren alde!

Aste bakar batzuk falta dira lehendakaritzarako hauteskundeak egiteko. Alta, larrialdi klimatikoa eta justizia soziala eztabaidetatik kanpo gelditzen dira. Agintzen digutenei lehentasunen ordena gogorarazteko garaia da, bai maila hexagonalean, bai Euskal Herrian! Klimarentzat arriskutsuak diren hautagaien aurrean, Elkarte ekologistak Baionan hitzordua finkatzen du martxoaren 12an, larunbatez, 15:00etan tren geltokian, klima eta justizia sozialaren gaiak eztabaida politikoaren …

Continue reading

Modernitatea ospatzen Gure geroa zilatu dezagun autoentzat!

Herritar maiteak, Jean-François Irigoyen jaunaren pertsonan batuak diren Mugikortasunen Sindikatuko Lehendakariak, Mugikortasun Iraunkor eta Berritzaileen Lehendakari Ordeak eta Donibane Lohizuneko auzapezak, beren Urrezko Ostruka Métam’Or Trofeoaren eskuratzeko ospakizun zeremoniara gomitatzen zaituztete atsegin handiz: Otsailaren 12an, larunbatez, 11:00etan Donibane Lohizuneko Luis XIV. Plazara Sari hau Bizi! elkarteak eman zion, 2021ean Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoeraren emaitzen argitaratzean garraiobide alternatiboen …

Continue reading

Metamorfosi ekologikoa: Bizik Urrezko Karpa ematen du Biarritzeko Herriko Etxean

Astelehen honetan, urtarrilaren 31n Biarritzen, Bizi! Elkarteko kideak Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 2021eko emaitzen argitalpenaren karietara emandako Urrezko Karpa saria Herriko Etxean ematera etorri dira. Azaroaren 6an, larunbatez, COP 26aren ber momentoan eta Herriko Etxeek eta Elkargoak beren agintaldiko lehen urtea bukatu eta, Bizik, herritar jarraipenaren emaitza den Ipar Euskal Herriko metamorfosi …

Continue reading

Trantsiziotik metamorfosi ekologikora

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea. Aitzineko agintaldiaren bilana egitean, BIZIko Hitza Hitz batzordea ohartu da segitu dituen 30 herriek (biztanleriaren %75) klimaren aldeko tresna-kutxatik hartutako ekintza oso gutti burutu edota hasi zituztela: trantsizio ekologikoa …

Continue reading

Otsailaren, 26an larunbatez: Euskal Herria hobeki ezagutu: 3 formakuntza haren historiari buruz

Euskal Herria hobeki ezagutu, prehistoriatik gaur egun arte, bertan jendarte jasangarri eta solidario baten eraikitzeko.  Larunbatean, otsailaren 26an, proposatzen dizuegu Euskal Herriaren Historiari buruzko formakuntza ziklo bat. Hauek Baionako Kordelierren karrikako 20. iraganen dira.   Formakuntzak urririk dira, baina aitzinetik izena ematea baitezpadakoa da (baieztapenak libre izanen diren tokien araberan emanak izanen dira). Izen ematea formakuntza …

Continue reading

AHT proiektuaren kontrako Biziren ekintza ikusgarria Paueko CD64-an

Astelehen honetan, urtarrilaren 17an, 7:45ean Bizi! mugimendu altermundialistaren 26 militantek Pauen ekintza ikusgarri bat burutu dute Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluari fermuki galdatzeko argiki errefusa dezan AHTren Bordale-Akize bide berriaren finantzaketa. Elkarteko kideek lortu dute instituzioaren egoitza nagusienetariko baten teilatura heltzen eta haietarik hiru handik arrapelez jautsi dira. Ekintzaileek lortu dute « CD64 : à votre …

Continue reading

Bizikutzu 38 – 2022ko urtarrila

“Bla, bla, bla…horra ustezko buruzagien ahotik entzuten duguna ” Greta Thunberg – COP 26  Editoriala: «Hastapenean hitza zen» (Joaneren ebanjeliotik). Erlijio-mezua baino haratago, horra goraki erraten dugun guziari garrantzi handia emateko gomita. Are gehiago politika arloan. BIZIn, gure anbizioa da politikariak beren hitza betetzera sutsuki bultzatzea. Hori bera da gure militanteen eguneroko lana, aloimenduaren sailean, mugikortasunaren …

Continue reading

Ekintzaz aberats den urtea!

Urte hau, krisi klimatikoaren aitzinean eta justizia sozialaren alde urtean zehar mobilizatu diren Biziren militanteendako ekintza eta mobilizazioz beterikoa izan da. Klima krisiaren inguruko sentsibilizazio ekintzen artean, hautetsiekin elkarrizketa eta aldarrikapenen artean, isiltasunetik atera daitezen eta Iparraldearen egiazko metamorfosi ekologiko bati ekin diezaioten, edo klimaren erronkari aurre egiteko formakuntza ikastaroen artean, 2021. urtea proiektu berriek, …

Continue reading

Mobilizazio masiboa ipar Euskal Herrian etxebizitzaren krisiaren aurka

Baiona, azaroaren 20a, larunbatarekin – 8000tik gora pertsona bildu dira gaur « Vivre et se loger au Pays, espekulazioari EZ ! » lemapean egindako manifestazioan, ipar Euskal Herrian bizi dugun etxebizitza problematika salatu eta etxebizitza arloko politika anbizioso eta ausartak aldarrikatzeko. Manifestazio honen jatorrian giren 32 eragileek, hitzordu hau hasiera gisa kokatzen dugu. Kari horretan, …

Continue reading