Author's posts
Oct 22 2012
France 3 Euskal Herri-Pays Basque-en etenaldiari ez !
Urriaren 26an ostiralarekin, albisteak gelditzen dira Iparraldean ! Sekulan baino gehiago, bertokiratzea eta hurbiltasuna etorkizunerako baloreak direlako; Gertakari latz hori eta prestatzen dituen segida kaltegarriak oztopa ditzagun ! Asteazkenan, urriaren 24an, arratseko 19:10etan denak Baionako CCI/MIG Merkatal eta Industria Ganbara aintzineko elgar etaratzerat ! MIGaren inguruan itzuliak eginen ditugu 7 minutaz, FR3 Euskal Herri Pays …
Oct 19 2012
AHTaren aurkako manifestaldi haundia, Urriaren 27an, Larunbatarekin
arratsaldeko 3etan, Lauga gelaren aintzinean, Baionan Emeki Luke vs Speed Vinci, la BD qui déraille! Komikia haunditu Manifestaldi hortarat joaiteko, ezin bazirezte tren edo autobusez etorri, auto-parteka ezazue, ondoko loturan zuen izena emanez: http://www.wigowiz.com/carte.php?m=Cpc1568 Irakur ezazue lasai ere, Bizi!ren 10 militantek idatzitako gutun idekia : La LGV contre le climat ” Gaur egun nagusia den …
Oct 17 2012
Ikasleak iraulketa klimatikoaren aurka
Euskal kanpuseko ikasleen elkarte baten sortzeko bilkura urriaren 22an astelehenarekin arratsaldeko 5ak t’erditan Baionako Paul-Bert plazan den IUTKo Iparla gelan antolatua da. Hau, hemen berean, orain eta konkretuki ariko da aldaketa klimatikoaren kontra. Milesker parte-hartzea eta galdera horiekin sentsibilizatuak pentsatzen dituzuen ikasle guziak gomitatzea. Ez dugu B planetarik ! Kalaka aski, orain ekin dezagun ! …
Oct 09 2012
Urriaren 27an, AHTaren aurkako manifara joaiteko, auto-parteka ezazue oraindanik izena emanez !
AHTaren aurkako mobilizazioa : orain da dena trenkatzen ! 1) Auto-parteka antolatua da urrairen 27an, Baionan, Laugaren aintzinean arratsaldeko 15:00etan iraganen den manifara joaiteko. Oraindanik eman zuen izena, ondoko loturaren bidez : http://www.wigowiz.com/carte.php?m=Cpc1568 2) CADEen delegazio batek suprefeturan utziko ditu EPINE inkestaren txostena eta AHTaren aurkako izenbiltzearen 23652 izenpetzeak. CADEk galdegiten du ahal duten pertsonei …
Jun 07 2012
Bizi! eta legebiltzarrerako Iparraldeko hautagai ezberdinak
Bizi!k Euskal Herriko hautesleak deitzen ditu beren botzen finkatzerat, ekainaren 10 eta 17ko legebiltzarreko bozketentzat bereziki konduan hartuz hautagaiek ekarri dituzten erantzunak funtsezkoak diren aldaketa klimatikoa eta energia trantsizioaren arloan. Gure eta gure haurren geroa jokoan da. Erantzun horiek hobeki ezagutzeko, Iparraldeko 3 hautesbarrutietan aurkezten den hautagai bakotxari (FNekoer salbu) igorri genion galdeketa bat, 25 …
Apr 14 2012
Apirilaren 14a larunbat huntan, poliziak Sarkozy kanpora operazioa oztopatzen entseatu du
Bainan laster bildu den jendetzak Bizi!-ren militanteen arrestatzea saihestea eta polizia lekutzea lortu du. Apirilaren 14a larunbat huntan, Baionako merkatuan iragan gertakarien soinu grabaketa bat : https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2012/04/Sarkozy-Kanpora.mp3|titles=Sarkozy Kanpora] Hain zuzen, Baionako hiribarne osoan zehar Bizi!-k eraiki leku-irudikapen erraldoi bat mugitu da, Aviron Bayonnais/Biarritz Olympiquen arteko Derbiaren karietara milaka sostengatzaile heltzen ari zirenean. «Inguramenarekin …
Apr 07 2012
Sarkozy Baionako Fouquet’s-ean larunbat huntan apirilaren 7an!
Xingarraren feria kari, ohituraz larunbat goizetan gertatzen den merkatua Chaho kaiarat lekuz aldatua izan da apirilaren 7 huntan. Herritar merkatu horren usaiako bezeroek bigarren sopresa bat ukan dute : Fouquet’s ospe haundiko Pariseko ostatua ere mugitu zen Baionako Chaho kaiarat! Eta bere bezeroen artean Nicolas Sarkozy zen ikusgarriena ! Ondotik, nahi izan du herritarrengandik hurbildu …
Nov 28 2011
Bizi Kleta-ren abenturak segi itzazu
Egunero, abentura berri bat biziko du beraz eta hemen pirripita erabiltzaileei Biarritzen gerta litzaizkiekeen arrisku eta lanjerrak azpimarratuko ditu, eta hor, hiri honetan laster plantan ezar daitezkeen apailaketa merkeak. Biziki ikusgarria eta berezia izanen den honen lehen ateraldira gomitatzen dugu prentsa, azaroaren 28 honetan, astelehenarekin, 11:00etan, Biarritzeko Clémenceau plazan finkatu hitz-ordura. Bizi Kleta deitu dugu …
Nov 28 2011
Durban-eko gailurraren karietarat : Berotegi Efektu Gasak murriztu ditzagun, hemen eta orain!
Didier Borotra-ri txirrindula bat eskain dezagun! Abenduaren 3an larunbatarekin, 15:00etan denak Miarritzeko Herriko etxerat! Azaroaren 28tik, abenduaren 9ra, Durbanen iraganen diren negoziaketa klimatikoen paisaia frango iluna da. 1997an Kyoton hartuak izan ziren engaiamendu ttipiak ere Herri Industrialek ez dituzte errespetatzen. 2009koekin konparatuz, berotegi efektu gasen isurketak %6ez haunditu dira 2010an, Klima aldaketari buruzko gobernuarteko aditu …