Barthélémy Camedescasse

Author's posts

Baionan, Maiatzaren Lehenean, goizeko 10:30tan, bertokiratzearen aldeko manifestaldia

Kutxadura zergaren alde elkartu gaiten !

Elikadura, energia, ekoizpena, enpleguak… zer nolako burujabetza, krisia gainditzeko?

Hitzaldi publikoa «Elikadura, energia, ekoizpena, enpleguak… zer nolako burujabetza, krisia gainditzeko?» Joseba Azkarraga, Trantsizioan aditua eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria den soziologoarekin Larunbatan, apirilaren 26an, arratsaldeko 17 :00etan, Ainiza Monjolosen (EHLGren hitzaldien gelan): Ekonomia solidarioak nola trantsizio ekosozialak, bi iker-eremuok eraman dute Euskal Herriko Unibertsitateko soziologoa den Joseba Azkarraga burujabetzaz pentsatzera ohikoak diren bideetatik harago. Hots …

Continue reading

Aberri Eguna 2014

Joseba Azkarraga trantsizioan berezitua den euskal soziologoak, ausardia eta argitasun haundiarekin burujabetzaren kontzeptua berrikusten du. Aberri Egunaren aste buru honetan, baitezpada irakurtzekoa den elkarrizketa bat: www.enbata.info/articles/buru-jabetza-barnatuz-krisia-gainditu Joseba Azkarragak, ber gaiari buruz hitzaldi bat emanen du, larunbatean, apirilaren 26an, arratseko 17:00etan, Ainiza-Monjolosen, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitzan. Bilkura publiko hori antolatua da Bizi!, EHLG eta Manu Robles-Arangiz Fundazioaren …

Continue reading

Martxoaren 30an, klimaren alde bozka dezagun!

21 herri (*) kudeatuak izanen dira Trantsizio Energetikoaren aldeko Ituna izenpetu duen talde batetaz. Bizi!k proposatu duen Itun horrek hainbat neurri baditu hiri eremuaren hedatzeari buruz, garraio molde alternatiboei buruz, kontsumo energetikoari buruz, hurbileko zirkuitu laburrei buruz, bio-hondakinei buruz, etab. 21Herriko etxe horietan Ituna izenpetu duten zerrendak lehen itzulitik hautatuak izan dira. Ituna izenpetu duten …

Continue reading

2. itzulian, klimaren alde bozka dezagun!

Bizi!k deitzen du 2. itzulian hor izanen diren zerrenden klima-energia arloko engaiamendu mailaren egiaztatzerat tuna izenpetzen duten 30 zerrenda bigarren itzulian aurkezteko gaitasunarekin dira. Ahetze, Angelu, Arrangoitze, Azkaine, Baiona, Biarritze, Bokale, Donapaleu, Hendaia, Maule, Senpere, Urruña, Uztaritze, Ziburu eta Zuraide herriak dira kasu hortan. Bizi!k deitzen ditu hautesleak kontrolatzerat zerrenda bakoitzaren klima-energia arloko engaiamendu maila …

Continue reading

Bizi!k bere egintza azkartzen du

Bizi ! mugimenduak bere urteko Biltzar Nagusia gaur, martxoaren 1an, larunbatarekin, Baionan bururatu du. Bizi!ren Biltzar Nagusian mugimenduko 81 militantek parte hartu dute, eta ohizko txosten moral eta finantzarioaren aurkezpenarekin hasi da. Mugimenduaren urtea mamitsua izan da, bereziki klima-energia arloko herriko hauteskundeetarako tresna kutxaren argitaratzearekin bai eta ere hainbat ekintzekin garraioaren edo kontsumo arduratsuaren arloetan. Bizi!ren …

Continue reading

“San Valentin-en karietarat, amodioa egin, eta ez… erosketak!” Bizi!-ren ekintza

Ostegun honetan, otsailaren 13an, Bizi!-ren 4 ekintzaile taldeek  Baionako hainbat iragarki tauletan “San Valentin-en karietarat, amodioa egin eta ez… erosketak!” mezuarekilako ainitz kartel sartu dituzte. Goizeko 6 orenetan,  iragarki taula ezberdinetan ziren mezuak desbideratuak izan dira Iparraldeko Mugimendu Altermundialistaren ekintzarekin. Horren bidez maiteminduen egun hori merkantzia bilakatzea eta gain kontsumoaren besta bilakatzea salatu nahi zen. Bizi!ren ekintzalariek maiteminduak …

Continue reading

Biarritze urpean noizko?

2009ko uztailaren 24a, Bizi-ren lehen ekintzetarik bat : aktibistak Biarritzeko Ama Birjinaren Arroka famatura igan ziren eta urpeko maska bat eta tuba bat ezarrizizkieten Ama Birjina eta Jesus haurrari. Banderolak jalgitzen ziren « Biarritze urpean noizko? ». Inguruan ziren jendeei banatua zen eskuorriak klima aldaketaren ondorioetaz deiadarra jotzen zuen eta 6 hilabete berantago iragan behar zen Copenhague-eko gailurra aipatzen zuen. Mezua ongi pasatu …

Continue reading

Ekozergaren geroratzea:
Kutsadura Zergaren aldeko lehen ekintza Biarritzen

Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboak bere lehen ekintza bururatu du ostirala honetan, abenduaren 13an, eguerdi eta erditan Biarritzen. 60 militantek zintzilikatu dute «Tren gehiago! Kamioi guttiago! Kutsadura Zerga orain!» mezuarekilako banderola haundi bat Biarritzeko autobidean den ordainlekutik landako zubi batean. Manifestalariek ikurriñak eta beren mugimenduaren ikurra diren kutsaduraren aurkako maskak zeramatzaten. Ber denboran, beste …

Continue reading