«Kapitalismoa: nundik da irteera?» Foroak, Bizi! eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatuak, animoz betetzen duen arrakasta ezagutu du. 760 pertsonek parte hartu dute 11 hitzaldi eta bilkura publikoetan, Hendaiatik Maulera, Baiona, Ezpeleta eta Hazparnen gaindi iragan direnak.
15 egun eztabaida eta gogoeta horien bilana egina izanen da deneri idekia den Bizi!ren koordinazioan, asteazken honetan maiatzaren 4an arratseko 19etan, 20 Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian.Bertan aipatuko dira besteak beste Iparraldean, Foroan aipatuak eta ikertuak izan diren alternatiba batzuren pratikan emaitearen posibilitateak (kopiatuz edo tokiari egokituz) : tokiko diru osagarriak, trantsizio iniziatiba, zentro sozial eta ekologikoa, hiritar laborantza ekologikoa, Energia Klima bihurgune planoa, Zero Zabor politika, etab. Horren bidez «Kapitalismoa: nundik da irteera?»k behar lituzke segida zehatz batzu ukan geroan.
Maiatzaren Leheneko ohiturazko manifestaldian egin duen parte hartzean, Bizi!ren desfileak aldiz, bildu ditu 200 pertsona baino gehiago «Dégage la capitalisme! Kapitalismoa pikutara!» mezuaren atzean. Kolorez betea zen desfileak, aldarrikapen aberatsez indartua zenak ere, defendiatu ditu lan denboraren ttipitzea, guttieneko mozkin edo etekin segurtatua, eta gehieneko mozkin baimendua, aberastasunaren partekatzea, ekoizpenaren goititzearen ordez, larrialdi ekologikoa eta justizia soziala, etab.
«Atera gaitezen kapitalismotik» besta batekin jarraitu da eguna Baiona Ttipian, bazkari, antzerki, teatro aldarrikatzaile eta kontzertuekin!
ARGAZKI GEHIAGORENTZAT, KLIKA BEHEREKO 3 PUNDUETAN:
[:]
Manifestalditik landa, hitzaldi kinkia “Trantsizioari” buruz, Etienne Lecomte-ek emana:
115 pertsonatik goiti Cordeliers karrikako bazkari herrikoian: