AHTren kontrako manifestaldia Hendaian larunbat huntan urtarrilaren 23an 16:00tan

Larunbata huntan urtarrilaren 23an Hendaian 16:00tan, AHTren kontrako manifestaldia iraganen da.

Bizi!k parte hartuko du bere « Lurraren suntsiketa…abiadura haundian » salatzeko treinarekin bainan ere merkantzia-garraioen eta tokiko garraioen hilketa irudikatuko duen hilobi batekin, AHTk irensten duen diruztatzearen ondorio bat baita hau.

Bizi!k deia zabaltzen du bere laguneri manifestaldi hortan parte hartzerat eta Bizi!ren treinan elgar topatzea 15:30tan geltokiaren aintzinean!