Ipar Euskal Herriko biztanlegoaren da ordezkatzen duten 28 Herriko Etxe lurraldearen metamorfosi ekologikoan engaiatuak

Ipar Euskal Herriko biztanleen %56 biltzen duten 28 herri Bizi! elkarteak proposaturiko Klima eta Euskal Herriko Biztanleen aldeko Ituna izenpetu duen Herriko Etxeko gehiengoaz kudeatuak izanen dira.

Elikatu, etxebizitza egokitu, mugitu, energiari menpekotasuna ttipitu, ekonomia birtokiratu eta ekiteko baliabideak hartu: Herriko Etxe hauek ezinbestekoak diren  19 neurritan engaiatu dira, etorkizun bizigarria bermatzeko, aldi berean denen ongizatea eta osagarria hobetuz.

8 lurralde polotan banatuak diren 28 herriak, ondokoak dira:

AiziritzeMaialen Etchegoin Miremont-en zerrenda.
AzkaratePhilippe Etchenique-ren zerrenda.
BankaMichel Oçafrain-en zerrenda.
BaionaJean René Etchegaray-en zerrenda.
BiarritzSerge Blanco-ren zerrenda.
BidarteEmmanuel Alzuri-ren zerrenda.
BokaleMathieu Horn-en zerrenda.
BeskoitzePascal Jocou-ren zerrenda.
ZiburuEneko Aldana-Douat-en zerrenda.
GabadiJean-Louis Prebendé-ren zerrenda.
HazparneIsabelle Pargade-ren zerrenda.
HendaiaKotte Ecenarro-ren zerrenda.
ItsasuMizel Hiribarren-en zerrenda.
JatsuLaurence Elissalde-ren zerrenda.
MugerreFabiene Hirigoyen-en zerrenda.
MuskildiMichel Aguergaray-ren zerrenda.
IzuraDaniel Olçomendy-ren zerrenda.
BaigorriAntton Curutcharry-ren zerrenda.
Donibane GaraziLaurent Inchauspe-ren zerrenda.
ArrosaRoger Brust-en zerrenda.
EiheralarreJean-Michel Arrossagaray-ren zerrenda.
DonapaleuPettan Ayçaguer-en zerrenda.
SenpereChristophe Jaureguy-ren zerrenda.
HiriburuAlain Iriart-en zerrenda.
SaraEsteban Barneix-en zerrenda.
UrepeleXole Aire-ren zerrenda.
UrruñaSébastien Etchebarne-ren zerrenda.
UztaritzePiero Rouget-en zerrenda.

Izenpetzaile diren hautetsi  zerrendetaz harago, Bizik ohartarazten du badela herrien dinamika bat —bereziki herrixkena. Azken hauetan zonbaitzuk 2026ko Ituna ez baldin badute izenpetu ere, hauteskunde kanpainan zehar edukien inguruko hausnarketa eta barneratze lana egin dute hala ere. Bizik Herriko Etxe horiek bide horretan segitzera eta Itunean proposaturiko neurri eta tresnak berenganatzera animatzen ditu.

Ondoko asteetan, Bizi! hautetsi berriekin harremanetan sartuko da, Klima eta Euskal Herriko Biztanleen aldeko Itunaren inguruko laguntza tresnak eskaintzeko, kargualdiaren hasieratik mugiarazten laguntzeko, ekintza sinpleak eta kargualdi osoko lanaren oinarriak ezarriko dituzten ekintzak abiatuz.

Urte honetatik goiti eta kargualdi osoan zehar, Bizik egiaztatuko du harturiko norabideek emana izan den hitza errespetatzen dutela eta etorriko diren aldaketei buru egiteko lurralde jasangarri eta solidario bat segurtatzeko beharrezkoa den eraldaketa ekologikoan kokatzen direla. Elkarteak sinatzaile ez diren herrietako Herriko Etxeetako  taldeak, indartzen ari den klima-aldaketarekiko duten erantzukizunari dagokionez, bereziki jarraitzen segituko du ere.

Azkenik, Ituna izenpetu duten zerrendek, Elkargo mailan ere jarduteko engaiamendua hartu dute. Bizik dei egiten die sinatzaile diren elkargo mailako hautetsiei, Elkargoko lehen biltzarretik beretik maila horretan aurreikusiak diren 2026ko Ituneko ekintzak martxan ezartzea eskatzeko. Gehienak Herriko Etxeen laguntzeko ekintzak dira.Gehiengoa lortu duten Herriko Etxeetako zerrendek, Herriko Etxeen eta Elkargoaren mailan hartu dituzten engaiamenduen jarraipena egiten duen Hitza Hitz batzordeak, bere lana segituko du ondoko asteetan eta lan horren sakontzeko asmoa badu. Lan talde hortan parte hartu nahi dutenek jada eman dezakete izena helbide honetan:hitzahitz@bizimugi.eu.