
Azaroaren 14an, Donibane Garaziko Bilkuran, Bizik2020-2026ko kargualdiko bilanaren eta 2026ko Itunaren aurkezpena egiten.
Biziren tokiko lan taldea den Bizi! Barnekaldek, larrialdi klimatiko eta ekologikoaren arloko mobilizazioa segitzen du Baxe-Nafarroan. Azaroaren 14an Donibane Garazin egin zen aurkezpen publikoan, lurraldeko Herriko Etxeek gauzatu ekintza klimatikoak ezagutu ondoren, taldeak datorren bilkura antolatzen du azaroaren 28an, ostiralarekin, 19:00etatik 21:00etara, EHLGko Biziren lokalean, Ainiza-Monjolosen.
Hilabeteroko topaketa hau funtsezko lan bati eskainiko zaio: nola eman bizia 2026ko Itunari, datorren Herriko Etxe eta Elkargo mailako kargualdiaren karietara, herritarren beharrei eta larrialdi ekologikoari egiazko erantzuna emateko.
Bilkkuraren helburuak
-
Baxe–Nafarroko 79 Herriko Etxeetako hautagai-zerrendei nola ezagutarazi… eta zehaztu… 2026ko Ituna?
-
Hauteskunde-egutegi trinkoa dela eta jarrera aktibo eta koordinatua plantan eman.
Ondoko hitzorduak
-
Abenduaren 5a : 2026 Itunaren argitalpen ofiziala
-
Aste oro : sinatzaile-zerrenden eguneraketa
-
Otsailaren 28a : zerrendek Ituna sinatzeko azken eguna
-
Martxoaren hasiera : engaiamenduen barometroaren argitalpena
-
Martxoaren 15a : hauteskundeen lehen itzulia
-
Martxoaren 22a : bigarren itzulia
Bizi! Barnekaldek parte hartzera gomitatzen ditu pertsona motibatu guziak, Baxe-Nafarroko Herriko Etxe guzietetan metamorfosi ekologikoa sendotzeko dinamika kolektibo honetan!


















