[:]
Mouvement Bizi !
22, Rue des Cordeliers
64 100 Bayonne
Tel : 05 59 25 65 52 / 06 14 99 58 79
http://www.copenhague2009bizi.org/
80 pertsonatik goiti bildu dira,
Flashmob ekintzan astelehen honetan,
irailaren 21an, 12:18tan (12:23 arte)
Baionako herriko etxearen aitzinean!!!
Gaur Bizi !rekin batera 80 pertsonatik goitik alarma klimatikoa jo dute! Munduan zehar arrabotsa egin den bezala beste 2400 ekitaldirekin batera 120 herritan, gure buruzagien iratzartzeko egoera honen larritasunari buruz. Klima beroketa hemen dugula azpimarratua izan da, humanitatearentzat ondorio katastrofikoen eramaile eta bereziki gure jendarteetako eta planetako parte pobreenendako!
Horren aitzinean gobernuen erabakiak eta Kopenagen hartzekotan diren iritziak ez direla egoera larriaren heinekoak erran da! Bizi !ren aburuz bi hilabete gelditzen zaizkigu nazio arteko mobilizazioen bidez gure buruzagiek firma edo izenpetu dezaten Kopenageko akordio zuzen bat, asmo haundikoa, behartzen duena katastrofa klimatikoa mugatzeko eta eta pobreenak babesteko!
[:]
2009ko abenduan, Kopenageko Gailurrean, behartzen duen akordio zuzen eta asmo handiko baten aldarrikatzeko! Denek ezagutzen ditugu krisia klimatikoari amaiera emaiteko aterabideak, behar dugu beraz erakutsi gure agintariei, mundu mailako iritzi publikoak galdegiten diela ORAIN aritzea!
Ekintzaren xedea da:
80 pertsonatik goiti topatu gira alarma klimatikoa jo arazteko gure telefono mugikorren alarma programatuz 12:18tan, baina ere ezkilak, tutak, kaxak eta tanborrak joz, xixtuak erabiliz, medio guziak onak zirelarik lokartuak diren buruzagien iratzartzeko.
Ekintza hori Bizi!k filmatu du eta argazkiak hartuak izanen dira ere. Hori dena Avaaz-i, Gobernu Kanpoko Erakundeari, igorria izanen da bihartik goiti Klima aldaketari buruzko Nazio Batuetako Biltzar Nagusian eta G20 gailurrean diren Estatu eta Gobernu buruei hel araz dezan.
Zertako 12:18tan ? Zeren abenduan (12. ilabetean), 18. egunean, ostiralarekin, iraganen da Nazio Batuen Klimari buruzko gailurraren azken eguna Kopenagen. Bertan, Estatu eta Gobernu buruek beharko dute behartzen duen akordio zuzen eta asmo handiko bat finkatu klima beroketaren kontra!
Zertako ekintza hau momento honetan? Nazio Batuen Klimari Buruzko Biltzar Nagusiaren bezperan izanen gira eta Pittsbureko G20-etik 3 egunetara.
GURE GALDEAK:
Gure Estatu eta Gobernu buruei galdegiten dugu Kopenagera joan ditezen eta erronka historikoen heinean izan ditezen behartzen duen akordio zuzen eta asmo handiko bat lort dezaten!
ZUZENA : herri pobreenentzat… ez baitute haiek klima aldaketaren ardura eta haiek baitute gehienik sufritzen.
ASMO HANDIKOA: behar diren neurriekin planeta eta gu denak zaintzeko .
BEHARTZEN DUENA: helburu zehatz eta zenbatuekin legalki kontrolatuak izaiten ahalko direnak eta pratikan ezarriak izaiten ahalko direnak.[:]