500 pertsona Bizi!k Nicolas Sarkozy-ri antolatu dion “Partitze Poteoan”


 
  500 pertsona etorri dira Bizi!k Nicolas Sarkozy-ri antolatu dion “Partitze Poteo”ra Baiona Ttipira, Patxoki eta Sankara-ren artean. Loturik den testoa (Nicolas Sarkozy-ren galtzea: Sekulan baino beharrezkoak diren borroken indartzaile den garaipen bat!) zabaldua izan da bertan ziren pertsona eta hedabideei.
 
Segida irakurtzeko hemen klika ezazu

 
  18:00 etarik goiti, Simon Koukak, Y’en a marre mugimendu Senegaldarraren sortzaile eta animatzaileak hitzaldi bat animatu du arras mota berriko dinamika herritar eta militante honen funtsaren esplikatzeko. Bertan Dégage Wade (Senegaleko Lehendakari ohiaren izena) eta Dégage Sarkozy kanpainen arteko paralelo edo konparaketak eginak izan dira.
 
  Arratseko 20:00etan, Nicolas Sarkozy-ren galtze edo porrotari poza animale batek ongi etorria egin dio.
 
  20:30tan, desfile koloretsu eta alai batek Baionako hiri erdigunea zeharkatu du eta martxoaren lehenean, Nicolas Sakorzy babestu zuen Bar du Palais ostatura joan da. Taberna hortan mugimendu ezberdinetako eta gehiengoarentzat edozoin elkartetarik independeak ziren ehunka manifestarik Nicolas Sarkozy txistukatu zuten joan den martxoaren lehenean.
 
  Gune hortan hitzartze bat egina izan da non jendartea deitua izan da deus ez uzterat oraingo mobilizazioekin eta eguneroko borrokekin, baieztatuz argiki “François Hollande-en progaman eta pentsamoldean ez duela deusek erantzuten datozen urteetako arlo sozial, ekologiko eta klimatikoetako desafio haundiei.”Eta ondotik desfilea berriz itzuli da Baiona Ttipira. Han, bestak gauan barna berant iraun du.
 

 

 
OI : loturik diren argazkien erabilpen eskubideak eskainiak dira