2020ko Herrietako hauteskundeak: Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna


Herrietako hauteskundeak hurbiltzen ari direla eta, mobilizatzen gira Ipar Euskal Herrian hautagai izanen diren zerrendek trantsizio ekologikoaren aldeko engaiamendu anbiziotsuak har ditzaten aitzinean emaiten dugun metamorfosiaren aldeko Itunari esker.

Gaur desafio handi bat botatzen dugu: astelehenean, abenduaren 3an, COP25aren hasiera aitzin, guttienez 2500 izenpetze biltzea, Herriko Etxeetako hauteskundeen karietara aurkeztuko diren zerrendei, ekologiaren eta klimaren arloan, engaiamendu anbiziotsuak hartzea galdegiten dien iniziatiba bat indartzeko.

Zuek ere gomita itzazue urrats horren ematera petizio hau izenpetuz: http://chng.it/MXjxgGSYHn

Metamorfosi ekologikoaren aldeko Itunaz ari gara: zerrendak gomitatuak dira beren programan beren engaiamendu ekologikoa indartuko duten 7 neurri nagusiren hartzera.

Mugikortasun eztiak, energia berriztagarriak, elikadura biologikoa eta tokikoa, energiaren menperatzea, hondakinen kudeaketa, euskoaren garapena eta Klima Planaren deklinatzea Itun horrek aitzinean emanen ditu.

Herrietako hauteskundeen emaitzak erabakigarriak izanen dira, zeren Herrietako hautetsiek tokian berean ekiteko hainbat kontrol tresna baitituzte. 2020-2026 denboraldia erabakigarria izanen da beroketa klimatikoaren kontrako borrokan. Gure esku diren medio guzien erabiltzeko xedea dugu ekologia hauteskunde hauetako gai bazterrezina izan dadin eta hautesleei deia luzatzen diegu, beren botza eman aitzin begira dezaten, hautagai zerrendek metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu ote duten.

Pacte de métamorphose - EUS

2014ko engaiamenduen jarraipena
2014an jadanik plantan eman ginuen Trantsizio Ekologikoaren aldeko Itun bat eta 50 neurriko Tresna Kuntxa bat. Garaian, hautagai ziren zerrendek hautatzen ahal zuten zonbat neurriren gauzatzerat engaiatzen ziren. Ondotik, Ituneko eta Tresna Kutxako hainbat neurriren gauzatzeaz engaituak ziren Herriko Etxeen jarraipena egin ginuen.

Jadanik 3 jarraipen txosten argitaratuak izan dira eta laugarrena abenduaren 2an argitaratua izanen da, Español Estatuan irganen den COP25aren hastapenaren karietara.

Hara beherean argitaratuak izan diren Jarraipen Txostenak:

2016

2018

2019 : abenduaren 3an aterako da.