Hamairu elkarte, mugimendu eta sindikatuk deiturik, eta hainbat alderdi politikok sustengaturik, jende kate handi bat iragan da Baionako Mayou zubian, Dubourdieu eta Corsaires kaiak eta Marengo zubi artean, 400 jendek osaturik. Gaur manifestaldi baketsu eta erraldoi bat gertatu da, Euskal Herritik Kopenageraino, Kenyatik pasatuz. Manifestaldi hori herrikoia, ikusgarri eta zaratatsua izan da, Kopenhagen bilduak diren …













