7 December 2009 archive

Bizi!ren arratsa, abenduaren 10an!

18:30 : Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Iban Grossier-ek animatutako elgarrizketa, Kopenageko Gailurraren lehen egunei buruz : zein dira informazioak eta perspektibak, nola aurreikusten dira negoziazioak eta mobilizazioak ? 19:30 : Txiribogan, Kopenagera igoko diren Bizi!ko 20 militanteen sustenguz zintzur bustitzea. Etekinak bidaiaren parte baten diruztatzeko erabiliak izanen dira. 20:30 : Auberge du Petit Bayonne-en, 23:11tan treina …

Continue reading

Eredu polita, Grenet Jauna!

Lotsagarria ! Biztanleek haien leihoetan eman dituzten « Planète en danger, mobiliza gaitezen » afitxak kentzea herriko langileeri agintzen du UMPko auzapez-deputatu batek! Eredu polita, Grenet jauna! Joan den larunbatan abenduaren 5ean Bizi !-k Baionarrak gomitatu zituen haien leihoak berdatzerat -eta ahalez « planète en danger, mobiliza gaitezen » afitxekin-. Beroketa klimatikoari buruzko arrangura gero …

Continue reading

“Nork nahi ditu gradoak irabazi?”, larunbata honetan, abenduaren 5an, Baionan iragan den joko bat.

Kadera musikalaren jokoa da, planetaren beroketa irudiztatzen duen termometro erraldoi baten inguruan, Tenperatura igotzen zen bitartean, gero eta gehiago jende jokoz kanpo gelditzen ziren eta « Die In » baten egitera joaiten ziren tapiz berde baten gainean etzanez. Ondotik, taldea joan da 10 metroko zurubiekin, UMPko Jean Grenet alkatea duen Baionako Herriko Etxeari buruz. Orduan …

Continue reading